Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

danimarkar [80 agerraldi, 6 liburu eta 59 artikulutan; Egungo testuen corpusean 732 agerraldi] izlag/iz Danimarkakoa, Danimarkari dagokiona; Danimarkako herritarra. ik daniar.

Danimarkar martxa bat. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 122. orr.

Joanesek eskua eman zion Wolf printze danimarkarrari. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 273. orr.

CSCko Bjarne Riis kirol zuzendari danimarkarra fitxaketa onak egiten ari da hurrengo urtean koska bat igotzeko helburuarekin. Berria - Kirola   2004-10-29

Goizero hartzen ditut kafea eta gurinezko gaileta danimarkarrak. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 104. orr.

Seguru asko ni ez nintzen hainbeste kexatuko gure agintariak danimarkarrak izan balira, edo suediarrak, edo nik al dakit, bada, nongoak. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 158. orr.

Danimarkarrak, musulmanak eta demokratak gara eta ez zaigu gustatzen gure bandera erreta ikustea munduan egiten ari diren protestetan. Berria - Mundua   2006-02-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

danimarkarra eta (4); idazle danimarkarraren (3); zuzendari danimarkarrak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus