Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dardarizo (Egungo testuen corpusean 382 agerraldi) 1 iz dardara.

Dardarizo batek astintzen zizkion betazalak. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 185. orr.

Halako dardarizo batek hartua zion bizkarra. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 34. orr.

Dardarizoak hartu nau gorputz osoan. Txillardegi   «Putzu» - 25. orr.

Dardarizoak hartzen zuen nire larruazal osoa zure busti berria ondoan sentitzen nuenean. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 25. orr.

Gorputz guzitik pasa zaion atsegin gisako dardarizo hura. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 178. orr.

Dardarizo bortitz batek inarrosi nau. Txillardegi   «Labartzari agur» - 168. orr.

Belaunetan dardarizoa zuen eta sabelaren goialdea irakiten zeukan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 208. orr.

Dardarizo bat sumatu dut gure belaunek leunki topo egin duten lehen aldian. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 157. orr.

Ez zen horrelako dardarizo nabarmena ere. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 23. orr.

Eta oroz gain ahots doinu hark, dardarizo jadanik sumagarriaz haren arimaren zirrara salatzen baitzuen, amodioari eskaintzen zioten guztiari.   - 89. orr.

Mary Janek Gabrieli eta Browne jaunari begiratu zien eta, dardarizo batez, esan zuen: [...]. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 308. orr.

Alazneren gorputza aingira baten modura mugitzen zen, kateme hunkibera baten dardarizoekin. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 155. orr.

"Rien" esan zuen, eta iruditu zitzaidan zerua urratzen zela "erre" frantsesaren dardarizoaz. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 266. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Berriro orekatzen zenean [hegazkina], ordea, lasai pasatzen genituen minutu batzuk, hurrengo tupustekoa, hego-dardarizoa eta balantzaldia etorri arte, noski. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 25. orr.

Dardar batean utzi ninduen, hosto bat bezala, belaunek izu-dardarizoaren gaitza zutela. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 125. orr.

Barne dardarizoa sentitu zuen ostera, eta barruko ahotsaren eztenkada, ea Manuelekiko adiskidetasunak hainbat neke merezi zuen galdezka. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 47. orr.

4 dardarizo batean dardara batean.

Espasmo azkar batek dardarizo batean jarri zizkion gorputz-atal guztiak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 528. orr.

Natalia eskailera barrenean erori zen; ez zuen ezer esan, ez zuen askatzeko ahaleginik egin, dardarizo batean geratu zen lanpas baten gainean. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 69. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dardarizo bat (5); dardarizo batean (4); dardarizo batek (3); eta dardarizo (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus