Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dastatu (Egungo testuen corpusean 8.311 agerraldi; orobat jastatu Egungo testuen corpusean 805 agerraldi, txastatu g.er. eta dasdatu g.er.), dasta(tu), dastatzen 1 du ad janari, edari edo kidekoen ahogozoa sumatzeko, haren kopuru txiki bat ahoratu.

Jesusek dastatu, baina ez zuen edan nahi izan. Elizen arteko biblia   Mt 27,34

Jeneralak xanpaina dastatu, eta kopa baztertzen du. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 109. orr.

Ardoa dastatu bezain laster, oso agudo eta erraz oneratu zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 432. orr.

Zenbait minutu egon nintzen kafearen gustua dastatzen. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 219. orr.

Dastatu nahi zenuke nire vodka? Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 98. orr.

Tea eta goxokiak dastatu bitartean. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 117. orr.

Adjibek ogi puska bat hartu, granada uretan busti, eta dastatu egin zuen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 54. orr.

Ez dakit gogorik izango duzun hain jaki xumeak dastatzeko. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 76. orr.

Atera zieten gero eltzekaria gizonei, baina, dastatu bezain agudo, esan zuten garrasika: -honek pozoia du[...]! Elizen arteko biblia   2 Erg 4,40

Kulunka zerabilen gorputza, atzera eta aurrera, eta ez zuen gosaria dastatu ere egin. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 62. orr.

Beharbada, afari goxo bat dastatu eta gero Michigan aintzira ertzean ibil gintezkeen. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 112. orr.

Oso gutxitan dastatu dut haxixa, han ura eta airea bezain ugaria den arren. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 296. orr.

Koilarakada garratz bat dastatu duenaren aurpegia jarri zuen gizonak. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 24. orr.

Harri gainera erori zen eta odolaren zaporea dastatu zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 266. orr.

Haren ezpainen zaporea dastatzeko aukera izan nuen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 32. orr.

Ez nuen beste porrot baten ozpina dastatzeko gogorik. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 155. orr.

Ahoaren atzeko aldetik sudurrera igotzen diren lurrunei dagokielako jatearen eta edatearen atsegina; eta lurrunok, dastatu ez, baizik usaindu egiten dira. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 147. orr.

Euripean bustitzen egon naiz, eta lur hezearen lurrina dastatzen. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 127. orr.

2 irud/hed

Balkoiko atea zabal-zabalik, itsas usaina dastatzen ari nintzen, anaiak hitz egin zidanean. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 88. orr.

Mendekuaren zapore gozoa dastatu nuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 79. orr.

Mendekuaren gozoa dastatzen geratu zen Ruche jauna.   - 66. orr.

Eguzkiaren sarrera dastatzen ari da. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 61. orr.

Ea bada, dasta dezadan alaitasuna, goza dezadan bizi-poza! Elizen arteko biblia   Koh 2,1

Adiskidantzaren xarma dastatu dudanez geroztik, nahi dut zuk orobat goza dezazun.   - 383. orr.

-Utz ezazu bizitza likits hau eta dastatu benetako bizitza... Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 146. orr.

Bakarrik egon nahi nuke, eta bakardade mota ezberdinak sortu eta asmatu eta dastatu. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 73. orr.

Jastatu banuen jastatu, musu iturri horrek xoratua nindukan. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 46. orr.

Karguak boterea ematen die, eta, behin horretatik dastatu eta gero, ezin etsi dute hura gabe. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 77. orr.

Barealdiaren plazera dastatzeko beharra sentitu zuen eta ohean luze etzan zen. Josu Landa   «Odolbildua» - 61. orr.

3 (dasta erroa hitz elkartuetan)

Mihiaren bitartez datozenak, aldiz, Eztiak edo Kiratsak, Dasta-gozoak edo Dasta-gaitzak. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 115. orr.




 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus