Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dedukzio 1 iz deduzitzea.

Premisetatik atera diren dedukzioak logikoak eta zorrotzak dira; baina premisa horiek, bi puntutan behinik behin, behaketa okerretan oinarritzen dira. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 161. orr.

Horietatik dedukzioak egiteko inferentzia-erregela batzuk zehazten dira eta, horrela, gure logikaren teoremak deduzituko dira. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 142. orr.

Axioma kopuru jakin batetik ateratako eredu abstraktu baten dedukzioa. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 132. orr.

Logika zuzena jarraitzen ez duten dedukzioak. Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Kontua ez da gauzak ezin izan zirela gertatu deduzitu den bezala, baizik eta oinarririk ez zegoela dedukzio hori egiteko. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 178. orr.

Eta bestelako dedukzio bat egiteko, ez al dago oinarririk? Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 179. orr.

Enuntziatu nagusietan oinarritutako deribazio hau ezin da nahastu axiometan oinarritutako dedukzio batekin.- Dedukzio interesgarria, esan zuen Tribunok, nire bizkortasunak laketurik, antza. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 168. orr.

Dedukzio batek eman dezakeen segurtasuna dut, ez besterik. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 118. orr.

Metafisika orain ez da dedukzio razional bat, metafora bat baizik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 86. orr.

Ez dut dedukzio linealaren bidez jokatzen, zirkulu zentrokideen bidez baino. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 132. orr.

Ez dedukzio silogistikoan [...] dedukzio matematikoaren eran baizik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 78. orr.

Adimenaren adigai hutsen dedukzio transzendentala. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 70. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik deduktibo.

Horra Sherlock Holmesek berriro asmatu, miretsirik nengoen neure dedukzio-ahalmen ikaragarriarekin, beste ni bat izan ledin nahi nuen, neure buruari soinburuan onespen-kolpetxoak emateko. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 103. orr.

Ezagutza horretan, Jainkoaren ideia gorenetik hasi eta behera, ideia guztiak nahitaez bata bestearekin dedukzio-sistema batean josita daude, bakoitzak doi-doi bere toki jakina duela. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 80. orr.

Logikaren ikuspegitik (proposizio-egituraren ikuspegitik, edo bera kokatuta dagoen dedukzio-sistemarenetik). Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 166. orr.

Sakabanatze honek diskurtso-mota bat ezaugarrituko du eta kontzeptuen artean definituko ditu dedukzio erak. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 71. orr.

3 kenteka.

Horretarako, nazioarteko zirkulazioari eragozpenak kendu ez ezik, uko egin behar izan diote kapitalen sarreren gaineko dedukzio fiskalen parterik handienari. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 91. orr.

Logikaren arabera, energiaren prezioen gorakoak nazio-errentaren gainean eragindako dedukzioaren ehuneko berean murriztu behar zuen soldaten erosahalmena. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 151. orr.

Gutxieneko osagarririk ez izanez gero, errenta kitatzerakoan beste diru sarrerarik ez duela frogatu ondoren, diru kopuru hori berdintzeko «beharrezko dedukzioa» erabiliko da. Berria - Ekonomia   2004-01-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus