Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

defendatzaile (278 agerraldi, 55 liburu eta 93 artikulutan; Egungo testuen corpusean 3.381 agerraldi; orobat defendiatzale g.er.) 1 izond/iz defendatzen duena. ik defenditzaile; aldezle.

Soldadu defendatzaileekin nahasi naiz, nor naizen esan eta berehala ekarri naute berorren gorentasunarengana. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 432. orr.

Zaila deritzot Olympiquek joaneko partidan baino talde defendatzaileagoa zelairatzea. Berria - Kirola   2004-03-09

Egoera latza ekialdeko Siberiako alderdi hartarako, zeharo isolatua baitzegoen, bai eta haren hiriburuaren defendatzaileentzat ere, banaka batzuk baino ez baitziren. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 367. orr.

Defendatzaileen artilleria apurra Angararen eskuineko ur bazterra babesteko moduan jarri zuten. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 441. orr.

Inork ez zuen batere zalantzarik haren moralari buruz, balore etiko eta kristau gorenen defendatzailea zen. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 40. orr.

Eskritura Sainduetatik abiaturik, Israelgo herriaren pareraino goititzen zituen Nabarrenkoxeko defendatzaileak eta, aldiz, filisteoen mailara beheititzen gure etsaiak. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 226. orr.

Jabego pribatuaren defendatzaile sutsua zen Anacharsis. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 109. orr.

Metodo axiomatikoaren defendatzaile sutsua Hilbert logikaria izan zen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 142. orr.

Neure haserrearen ordezkari aukeratu ditut, nire ohorearen defendatzaile gartsu baitira. Elizen arteko biblia   Is 13,3

Denise Bombardier Kanadiarra frantsesaren defendatzaile amorratua. Herria   2001-07-05

Garai hartan kosta ala kostako garapenaren defendatzaile sutsu eta beroa zen. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 49. orr.

Eta Smithen kasuan, esaterako, bere ideiak sarri baino sarriagotan gaizki interpretatu dituzte bai haren aldeko ustezko defendatzaileek bai kontrako arerio sutsuenek ere. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 47. orr.

Irakurlearen defendatzailea zuzendariaren defendatzaile bihurtzen duk. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 11. orr.

Miguel Castells 1970eko Burgosko epaiketako abokatuetako bat izan zen (Mario Onaindiaren defendatzailea). Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Berdintasunerako Defendatzailea EAEko lehendakariaren dekretu bidez izendatuko da. Berria - Euskal Herria   2006-02-17

2 abokatu defendatzaile ik defentsari 3.

Presoak berak eskaturik eta, Felipe II.aren baimenarekin, Doktor Nafarra izendatu zuten orduan haren abokatu defendatzaile. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 22. orr.

Bai, badakit orain emaztea eta abokatu defendatzaileak haren asmo ona eta apaltasuna goraipatzen hasiko direla, baina ezin izango dute haren errugabetasuna frogatu. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 212. orr.

Ihes egin gurako haiei epaiketa 1937ko martxoaren 16a eta 18a bitartean egin zitzaien, abokatu defendatzaileen artean Kosme Duñabeitia, lehena, izan zelarik. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 282. orr.

Akusatuek ez dute inolako abokatu defendatzailerik behar izan. Berria - Euskal Herria   2004-10-19

3 herri-defendatzaile ik ararteko.

Huertasek 1977az geroztik Gipuzkoako zerrendaburu izan den Enrique Mugika Espainiako herri defendatzailea ordezkatuko du. Berria - Euskal Herria   2004-01-07

Duten egoera salatzen jarraituko dute NOIko langileek eta etzi herri defendatzailearekin bilduko dira 12: 00etan, Iruñean. Berria - Ekonomia   2004-11-20

Arrazoia eman dio Gasteizko herri defendatzaileak. Berria - Kultura   2004-07-21


 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus