Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deiadarka (orobat deadarka) adlag deiadar eginez. ik deiadar 9; oihuka.

Pete aditu dut, niri deiadarka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 159. orr.

Ahots bortitz bat entzun zuen orduan, deiadarka, inondik ere Goi Egiptoko azentuarekikoa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 291. orr.

Orduan, ordezkari nagusiak, zutiturik, deiadarka esan zuen hebreeraz mintzatuz: [...].      - 2. orr.

Bere ikasleek, ondoraturik, eskatu zioten: "Kasu egiozu, deiadarka baitatorkigu atzetik”.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 56. orr.

Jendeak deiadarka eta eztarria urratu beharrean onetsi zituen emakumearen hitzak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.

-Ergel hutsa haiz -Husain, bortitz, deiadarka-.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 356. orr.

2 deiadarka egin deiadar egin.

Ozenki egiten zuten deiadarka, esanez: "Noiz arte, Jaun santu eta egiazko horrek, ez diguzu justizia egin behar, gure hilketa lurrean bizi direnen lepotik mendekatu gabe utziz?".  Elizen arteko biblia   Ap 6,10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat deiadarka (3); deiadarka ari (12); deiadarka ari zen (3); deiadarka esan (7); deiadarka esan zuen (4); deiadarka eta (4); deiadarka hasi (18); deiadarka hasi zen (8); eta deiadarka (19); eta deiadarka hasi (5); oihuka eta deiadarka (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus