Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dema (orobat tema) 1 iz abereekin egiten den lehiaketa eta apostua; orobat beste kiroletan egiten dena. ik proba; tema.

Uztarriek 1.750 kiloko harria erabiliko dute, eta pisu neurtukoa izango da dema. Berria - Kirola   2004-07-03

Aiarren arteko dema izango da gaur ikusgai, Aiako (Gipuzkoa) probalekuan, 22:00etan. Berria - Kirola   2004-07-30

Hiru harri-jasotzaileen arteko dema estua ari da gertatzen azkenaldian, baina, gehienbat, 152ko kuboarekin aritu dira. Berria - Kirola   2004-05-14

Peñagarikano, Nazabal, Larretxea eta Azurmendiren dema, 14 egurrera. Berria - Kirola   2004-08-15

Azpeitiko zezen-plazan izango dute dema 10 minutuko hiru txandatan, eta 6.000 euro jokatuko ditu alde bakoitzak. Berria - Kirola   2004-10-29

Trapagaran txapeldunak eta Jaizubiak 6.000 euroko dema izango dute igande honetan Azpeitiko zezen-plazan. Berria - Kirola   2006-03-30

Dema hitzartu zutenetik buru-belarri aritu dira prestatzen norbera bere lagun taldearekin. Berria - Kirola   2004-10-27

Ez baita indarkeria ekintzaren mailan sartzen alabaina, baina bai -gure dema, desafio, apustu, erronka, zeingehiagoka guztiak iduri ikusgarriaren ordenan gelditzen. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 158. orr.

2 (gainerako kiroletan)

Damiano Cunego eta Gilberto Simoniren arteko urteko lehen borroka izango da, Giroa irabazteko hautagai biren arteko dema. Berria - Kirola   2006-04-18

Carlos Garcia-Quesada liderraren eta Kaikuko Rodrigo Garciaren arteko dema ere bizi-bizia izan zen. Berria - Kirola   2006-02-15

Discovery eta Libertyren arteko dema Gaztela-Leonen. Berria - Kirola   2006-03-22

Ligako hiru saskiratzaile onenen arteko demak erakarri du arreta handiena. Berria - Kirola   2006-02-19

3 irud/hed norgehiagoka.

Hamaika mila plaza pasa eginak gaude gaudeneko, denboraren probaleku berrizahartuan, galtzaileen arteko dema alferrikakoan. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 75. orr.

Code Civil eta euskal foruak: dema baten lekukotza. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 27. orr.

Kode Zibilaren oinarri berriak eta Foruen aspaldiko indarra: horra hor dema lazgarria. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 31. orr.

Herritarren Zerrenda legez kanpo utziko balute, hauteskundeetako dema desnaturalizatuko litzateke gure ustez. Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Teoria bateratua aurkitzeko demak gidatu du Gross irakaslearen zientzia ibilbidea. Berria - Gaiak   2004-10-06

Nobelak bi abantaila zituen: batetik, nire buruari dema jarriko nion eta, bestetik, komunikatzeko modurik errazena horixe zen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 205. orr.

Itzultzaileak berak sarreran dioenez, dema ez zen nolanahikoa. Berria - Kultura   2004-05-29

Bertsolaria bakarka ari da, edo lagunarekin teman. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 109. orr.

Temako saioetan -gehien-gehienetan beraz- bertsolaria aurkariaren argudioei erantzuten eta bereak asmatzen saiatuko da. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 75. orr.

Temako saio baterako ez dago aldez aurretik zer bertso motarekin jokatu behar litzatekeen aholkuak ematen hasterik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 116. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Berdin du non, ingelesak gola sartu dutenean interesa galdu du baloi-demak. Berria - Kirola   2004-06-18

Gozoa da baita zelaietan zehar eraturiko gerra demak ikustea, norbera arriskukide izan gabe. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 99. orr.

5 deman lehian, borrokan.

Jatetxe italiarrean pizza jangaitzarekin deman ari nintzen bitartean, [...]. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 195. orr.

Isildu egin ziren biak, begiak begietan, sukalde erdian aurrez aurre, ezkutuko deman, zein zen irabazle denboraren neurketa esatera balihoa bezala. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 37. orr.

Han egongo da, konturatu ere egin gabe, dabilela hil edo biziko deman. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 178. orr.

Utz, bada, alferrik nekaturik, odolez izerdizta daitezen, anbizioaren bide estuko deman. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 371. orr.

Aljeriako gerlaz geroztik itxuraz elkortua zeukan senarra, aitzur eta gaztainondo puskekin teman abandonatu zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 268. orr.

Diru eskasiak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin teman izatera behartu du. Berria - Euskal Herria   2004-02-05

6 dema eta tema

Idiaren dema eta tema. Berria - Harian   2005-06-24

ik beherago 8. 16878

7 dema-harri

Beraz, aurrera eta ezkerrera, tuneletik; kostatu egingo zitzaidala, oinez eta dema-harriari tiraka; esan beharrik ez. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 7. orr.

8 tema eta dema

Alonso Alkatearen tema eta dema · Atera itzazu kontuak, Alkate jauna: zuri esker, gure temak eta demak gainditzeko laguntza psikiatrikoa behar dugula ikusten hasiak gara asko. Berria - Euskal Herria   2004-04-24

ik gorago 6. 16879

9 idi dema

Ostiralean idi dema jokatu zuten Aian, eta Mikel Rezabal probalariak irabazi zituen alde bakoitzak jarritako 1.200 euroak. Berria - Kirola   2004-08-01

Aste Nagusiko jaiak direla baliatuta, idi dema ere izango da, Oribe eta Arteagagoitiaren uztarriekin. Berria - Kirola   2004-08-20

Bart hasi ziren Bakioko (Bizkaia) idi demak, eta guztira bost egunez izango dira ikusgai. Berria - Kirola   2004-03-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko dema (16); arteko dema izango (4); dema ere (3); dema izango (5); eta dema (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus