Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

demontre 1 interj harridura, haserrea edo kidekoak adierazteko hitza. ik demonio 8.

Demontre! 4418

-Demontre! -esan zuen Martinek-, hemen hotz handia egiten du. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 169. orr.

-Demontre -izututa esan zuen Mirarik-. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 26. orr.

Baina, demontre, ez esan barregarria ez denik! Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 90. orr.

Ez, demontre, uste dut Hynes hori baino zerbait gehiago dela... Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 183. orr.

Neka-neka eginda, demontre! Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 223. orr.

Nahikoa da egun batekin, demontre! -eskatzeko, demontre! -ekin zion berriro, alferrik baina, Napoleonek. Berria - Kirola   2006-05-09

2 (galdetzaile baten eskuinean). ik demonio 9.

Zer demontre nahi duzu? -galdetu zion zakar. ik beherago 6. Eta zer demontre lortu nahi duk hik anaia bat duan itxurak eginez! Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 265. orr.

-Baina... nor demontre duzu gogoan? Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 132. orr.

Nork demontre pentsatu behar zuen ihes egingo zuenik? Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 309. orr.

-Noiz demontre esan behar diguzu operatuta zauden ala ez? Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 140. orr.

-Aizu, Gianfranco, noiz demontre aterako gara? Badira bi ordu makillatuta nagoela. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 75. orr.

Eta, nola demontre zeureganatzen dituzu? Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 27. orr.

Kezka bat nuen, halere, eta ez txikia: nola demontre bukatuko dut hau? Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 201. orr.

Kristala kristalaren kontra, zipriztinak eta -nola demontre?- xaboi apur bat begian. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 122. orr.

Oraindik ez dakit non demontre erosten zuen. Iban Zaldua   «Itzalak» - 101. orr.

-Ez dakit batere non demontre garen! -oihukatu zuen arrantzaleak. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 229. orr.

-Epa, Stan, nondik demontre hator? Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 269. orr.

Nora demontre garamatza horrek?, galdetu zuen. Berria - Euskal Herria   2006-03-17

Zergatik demontre biziko ote da jendea hirietan? Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 269. orr.

3 (izenondo gisa) ik demonio 6.

-Ume demontre hau -esanaz agurtu zuen Justo-, ez duela irekiko eta ez duela irekiko. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 231. orr.

Baina ez, aizak, ez duk bidezkoa, sutan jartzeko modukoa duk burges demontreek hau guztia jatea! Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 45. orr.

Amesgaizto demontre horrek beti uzten du ezertarako gogorik gabe, tristuraz eta melankoliaz betea. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 145. orr.

Horra zertarako balio zuten formula demontre haiek!   - 254. orr.

Ortuzainak barre egiten zuen atseginez; bi gizonak maite zituen, urdai arrautzopila egingo ziela agintzen zien, "Paris demontre horretan" inon jango ez zuten bezalakoa. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 285. orr.

Zuek ezin duzue ezer jakin, zuek ume demontreok! Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 413. orr.

· Sandra zuen izena, baina ez naiz gogoratzen ez abizenaz, ez eta zein erakunde demontretakoa ote zen. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 90. orr.

4 (izen gisa)

'Erdu etxera, demontre hori!!' agintzen zen ozenago. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 30. orr.

Gogoan ote du hori demontre horrek? Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 109. orr.

Alde hemendik, demontreok! Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 73. orr.

Aski dun, demontrea! -zaldiek irrintzi egin zuten, aitari arrazoi eman nahi baliote bezala -. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 47. orr.

5 demontreko izlag

Liburu-denden salmenta kopurua demontreko barometroa da gizartearentzat".   - 216. orr.

6 zer (orobat ze) demontre interj ik demonio 12.

Zer demontre!   - 59. orr.

Zer demontre! -esan zuen mutilak. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 111. orr.

-Zer demontre, Bautista! Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 97. orr.

Hi detektibe... itxura badaukak, zer demontre!, ez haiz gaizki moldatuko -besoa luzatu zuen berriro-. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 41. orr.

Horrelakoxea zen Ignatius Gallaher; eta, zer demontre, nahitaez miretsi behar. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 105. orr.

Eta gainera, zer demontre!, neurri batean ez zitean inori kontu eman beharrik, ez batak eta ezta besteak ere. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 162. orr.

Eta joan egin behar, zer demontre; erosi zuenetik bigarren edo hirugarren aldia zuan. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 53. orr.

· 'Ze ama eta ze demontre!' esan zuen Juan Bautistak irribarrez. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 39. orr.


 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus