Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

demostrazio (orobat demonstrazio g.er. eta demostrazione g.er.) 1 iz frogatzea, froga.

Matematikaren oinarrizkotasuna definizio, axioma eta demostrazioetan funtsatzen da. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 252. orr.

"Ezein triangelu angeluzuzenek ez du azaleratzat karratu bat" emaitzaren demostrazioaren erdian, Diofanteren Aritmetikak liburuaren ertzean betiere, aieruaren froga bat aurkitu zuen Euler-ek, n=4rako.   - 424. orr.

Zer arraiotarako baliatuko zitzaien matematikako demostrazio ezezagun haiek edukitzea?   - 106. orr.

Nola aterako zuten ondorio hori demostrazio baten bidez ez bazen?   - 136. orr.

Garai hartan, Holmboek ez zion inolako akatsik aurkitu Abelen demostrazioari; ez, behinik behin, formula hura aztertu zuten beste matematikariek baino areago. Haiek asmatu zuten demostrazioa.   - 319. orr.

Paper-orri puska batean nahi adina leku izango zuen bere demostrazioa zehatz-mehatz idazteko.   - 378. orr.

Historiak hala jasoko du ezintasunaren demostrazioa izan zela lehenengo demostrazio matematikoa!   - 137. orr.

Kasu honetan, ordea, frogak demostrazio baten ziurtasun apodiktikoa duela aurrez ikusten da. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 263. orr.

Beraz, argi dago Jainkoaren existentziaren, Haren batasunaren eta Haren gorpuzgabetasunaren frogak soil-soilik munduaren betierekotasunaren hipotesitik erdietsi behar direla, demostrazioa horrela erabatekoa izango baita, mundua betierekoa zein sortua izan. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 187. orr.

Giza gorputza [...] zilborretik abiatuz trazatutako zirkuluan eta horri dagokion karratuan inskribatzeko modukoa izatea da gorputz horren perfekzioaren azken demostrazioa. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 220. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Alfabetoa greziar mundura zertxobait lehenago iritsi izanak mesede egin zien demostrazio bidezko jarduera haiei.   - 186. orr.

· Bikiak matematika-demostrazio baten grinak hartuak!   - 140. orr.


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere demostrazioak (11); demostrazio baten (5); demostrazio haiek (3); en demostrazioak (3); eta demostrazioak (3); grosrouvrek bere demostrazioak (3); nire demostrazioak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus