Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dendaoste (Egungo testuen corpusean 15 agerraldi; Ereduzko testuen corpusean denda-oste eta dendoste g.er. soilik) iz dendaren atzeko aldea; dendaren atzealdeko gela.

Denda-ostean gela txiki bat zegoen, lore horiko paperaz eta izokin-koloreko gortinez apainduta. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 95. orr.

Filosofo bikain horrek Martyrs kaleko janari-denda bateko denda-ostean ikasi zuen arabiera!   - 276. orr.

Tea edaten zuten denda-oste eroso antolatuan.   - 275. orr.

Zapata-dendan elkartzen omen ziren neska eta agurea, eta Ixtaber alproja hark, libreago egoteagatik, edozein aitzakiarekin, dendostera bidaltzen zuen Pernando. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 141. orr.

Rigaudek kutxa erregistratzailea itxi eta kristalezko atetik denda-ostean sartu zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 95. orr.

Garai bateko merkatariek bezala, lan orduak saltegi nagusiko denda ostean ematen zituen lagunen batekin tertulian. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 290. orr.

Gero denda, dendostea eta etxea erakutsi zizkion Andresi. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 271. orr.

Denda-ostera gonbidatu zituen Habibik, ilobaren esku utzirik denda. joka ezazue bakarrik bazeundete bezala, gela batean, denda osteko gelan, egizue itxura inork ez dizuela entzuten.   - 240. orr.

Ederki nekien nik atexka hura Romako denda ostekoa zela. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus