Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

derrepente (68 agerraldi, 23 liburu eta 3 artikulutan; Egungo testuen corpusean 558 agerraldi; orobat derrefente g.er.) 1 adlag bat-batean.

Harrigarria zen: derrepente, denak berdin-berdin segitzen zuen ni gabe! Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 17. orr.

Bigarren motorra ere derrepente gelditu zenean, izialdura sortu zen, jakina. indioilar bat, oinazturak izutu eta derrepente makakorroka hasi zena. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 26. orr.

Emaztea, ileak derrepente elektrizatuta, buruz behera joan zitzaion haragi zirpilari, garrasika. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 19. orr.

Izutu zen oso, bidenabar esan, etxera hain derrepente sartu nintzenean. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 32. orr.

Karpeta urdina hartu eta derrepente egin zuen kanpora jauzi. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 80. orr.

Eta orain, derrepente, korrika eta muturka. Txillardegi   «Putzu» - 97. orr.

Ez dakit ba, horrela, derrepente, ez dugu ia elkar ezagutzen... Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 219. orr.

Aurpegia aldatu zitzaion derrepente. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 32. orr.

Motor-hotsa airean, derrepente. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 49. orr.

-Ixo derrepente! -orro egin zuen Kako-okerrek, eta bozeramaileak atzerantz eraman zituzten, arrastaka. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 178. orr.

2 derrepentean [37 agerraldi 23 liburu eta artikulu 1ean; Egungo testuen corpusean 407 agerraldi] adlag derrenpente, bat-batean.

Derrepentean hilko zen, inondik ere. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 144. orr.

Azkenean, betikoa, poltsa dela derrepentean hustu dena: Abuztu dena pesta, poltsari ongi kosta. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 310. orr.

Baina zakurra derrepentean isildu zen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 49. orr.

Jateari utzi zion, ez zuen lorik egiten, eta bizitzeko gogorik ez zuela esaten zigun behin eta berriz, nahiago zuela derrepentean hil. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 126. orr.

Elurtzan zehar jarraituko duzu noraezean, eta galdu egin zarela ohartuko zara derrepentean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 362. orr.

3 derrepenteko izlag bat-batekoa.

Hauxe bai derrepenteko zaparrada zaratatsu eta haizetsua, azkar asko hustu da jendez etorbidea, alarma jo balute bezala. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 264. orr.

Maitatzea jarduera (aktibitatea) da eta ez saiatze pasiboa; beti adi egotea, ez derrepenteko joera. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 35. orr.

4 derrepente batean bat-batean.

Bizkai aldean maiz erabilia, derrepente batean hedatu da bazter gehienetara. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 348. orr.

Horiexei heldu die Gabik derrepente batean.   - 61. orr.


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

[3 eta derrepente (9); eta derrepentean (4); segituan derrepente (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus