Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desamodio (orobat desamorio g.er.) 1 iz maitasunik eza.

Hainbat egoerak sortzen digute desamodioa; esate batera, erantzunik gabeko amodioak. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 258. orr.

Maitasuna sortzen den une berean jaiotzen da desamodioa ere. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 15. orr.

Desamodio sendaezin baten ostean. Berria - Kultura   2004-03-20

Orain dena da desamodioa, ezin ulertua, zerbezaz lepo egin eta frakaso gorria. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 103. orr.

Eta oinazea, eta desamodioa, eta porrota, eta ezin eramana, eta huts-mina, eta gorrotoa... horiek denak gizakiak erro-errotik bizi ditu; ez hala, piztiek. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 50. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Benek amaitzen dute berdin: desamodio eta bakardade sentipenarekin. Berria - Kultura   2004-11-20

Adrian Perez taldekidea da kantu gehienen egilea: 12 kantu, denak euskaraz, maitasun ixtorio, desamodio kantu, eguneroko gertakaritxo... Herria   2005-09-08

Amodio eta desamodio kontuak idatzi zituen Lazarragak. Berria - Harian   2005-04-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desamodioa ere (3); eta desamodioa (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus