Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desgrazia (orobat deskrazia g.er.) 1 iz zoritxarra, zorigaitza, ezbeharra.

A ze desgrazia mutu jaio balitz... Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 140. orr.

Badakit gizon bat bezala arituko zarela desgraziaren aurrean, esan zuen medikuak. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 42. orr.

Desgraziak ekartzen ditu horrek. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 198. orr.

Ez zuen nire pentsatzeko moduak ekarri nire desgrazia, besteen pentsatzeko moduak baizik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 23. orr.

Itxura denez, desgraziaren bat gertatu zitzaioan aspaldiko garaietan. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 91. orr.

Desgrazia handia baita espainola izan beharra. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 251. orr.

Nahiko desgrazia badauka holakoa izanda. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 76. orr.

Ez da terapia txarra norbere desgrazien bizkar barre egiten jakitea. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 89. orr.

Hau duk hau desgrazia nirea. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 29. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kalean zurekin gurutzatzen direnen begiradetan desgrazi aztarnak nahi dituzu antzeman.   - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desgrazia eta (3); desgrazia eta mixeria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus