Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deskantsu (ETCn 521 agerraldi; orobat deskansu g.er., deskantxu g.er eta deskantso g.er.) 1 iz atsedena, atseden hartzea.

Egun hau deskantsuari emanen diot.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 210. orr.

Isiltasuna, deskantsua, bakea.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 20. orr.

Etxeak ez zeukan igogailurik eta lehen pisuan deskantsu txikia egin zuten.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 28. orr.

Baserrian lana gogor egin bai, baina deskantsua ere luzea. orduan, arrazoi analitikoa, ez atzera eta ez aurrera, trabatzen eta katigatua bezala gelditzen zelarik, arrazoirik sarkorrenak deskantsuzko lur heze baten bila abiatzen ziren.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 24. orr.

Entrenadoreak astebeteko deskantsua eman ziola.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 26. orr.

Ez zion bere buruari deskantsurik ematen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 429. orr.

2 lasaitasuna.

Berehala joan zait dutxak utzitako deskantsu sentsazioa.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.

Eta eni ez zaut batere gaizki, urte guzia hiri haundi horietan diren jendeek-eta nahi dute deskantsu poxi bat, eta nahi dute itsasorat buruz jin eta mendirat-eta, hemen denak badituzte eta, jin ditela.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 148. orr.

Azken partida deskantsu osoan jokatuko du.  Herria   2003-06-19

Ekar dezagula besta horrek deskantsu eta bihotzeko bake.  Herria   2004-12-23

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berehala joan zait dutxak utzitako deskantsu sentsazioa.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.

Astialdia, beraz, deskantsu denbora izan zen orduan, bereziki herritar apalentzat.  Berria - Gaiak   2004-03-03

Badu urteak eta urteak [...] aipu dela kirol-portu edo deskantsu-portu baten muntatzea Zokoan, tokia gisa hartakoa dela-eta...  Herria   2004-10-14

Guy Poulou auzapezak ez du erran portu hori eginen den edo ez, bakarrik galde frango badela, deskantsu-untzi horientzat tokia eskas izanez.  Herria   2003-07-10

4 deskantsuan atseden hartzen.

Maiz lau haur ttikiekin daude deskantsuan.  Herria   2002-10-10

Pentsamendua deskantsuan eta alferkerian utzi beharrean, erraza egingo ez zaion liburu bat zabaldu duelako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 30. orr.

Bildu nuen luma, utzi nuen moila gainean deskantsuan koilara edo olagarroa, ez naiz zehazki oroitzen, jaitsi nintzen burdina guztiak hautsez estaltzen dituen Txileko fosfatoan oberola zurituz, [...].  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 182. orr.

Bizi, lanean ari, deskantsuan, atsegin eta atsegabeetan, amodioetan edo samur.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 72. orr.

5 deskantsu hartu atseden hartu.

Arratsaldeko zazpietan belarrezko ohe antzeko batean etzan naiz, deskantsu hartzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 183. orr.

Grebaren ondoren deskantsu hartzeko beharko dik...  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 192. orr.

· Txahala bota eta deskantsu pixka bat hartzeak on egingo lioke, baina neska egoskorra da, tematia, ez du inolaz ere amore eman nahi [...] eta gainera ez du horretarako astirik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deskantsu poxi (4); deskantsu poxi bat (3); deskantsurik gabe (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus