Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deskribaezin izond ezin deskribatuzkoa.

Keinu deskribaezin batek desitxuratzen zuen haren aurpegia. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 288. orr.

Gorputz guzian, jantzietan eta oroz gainetik larruan, denetan sartua, errotua zitzaion usain higuingarri eta deskribaezin hura. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 183. orr.

Hura jasotzean, a zer nolako poz deskribaezina... Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 242. orr.

Rasputinek beste ikur batzuk aurkitu zituen orduan: aurrekoaren antzekoak batzuk, antzemangarriagoak besteak -zuhaitzak, adibidez-, eta baita bitxi eta deskribaezinak zirenak ere. Iban Zaldua   «Traizioak» - 127. orr.

Orduan sentitu nuena deskribaezina da. Aitor Arana   «Onan» - 50. orr.

Baina, ai, nola deskriba deskribaezina...! Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 610. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus