Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deskripzio (142 agerraldi, 51 liburu eta 21 artikulutan; Egungo testuen corpusean 1.371 agerraldi; orobat deskriptzio g.er., deskrizio g.er. eta deskripzione g.er.) 1 iz deskribapena. ik deskribapen.

Niretzat, zailena eta ederrena, deskripzioa da. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 147. orr.

Inporta duena da besteek zer esaten duten, nola mugitzen diren... deskripzio bat da, nire begiekin egina, noski, baina deskripzio bat. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 32. orr.

Deskripzioetan erabilitako irudiak ere ez ditugu aldatu. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 9. orr.

Maisuak ipuina osatzeko egitura bat inposatu dio: gertalekua, pertsonaien deskripzioa, gertaera, ondorio morala... Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 234. orr.

Atomoaren deskripzioak, horrenbestez, baduke sorkuntzatik aurkikuntzatik beste. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 180. orr.

Euskarazko hotsen deskripzio eta sailkapenerako komenigarri da sabaikariak eta sabaiaurrekoak [...] bereiztea.   - 131. orr.

Mozkina sobera aberatsa izanez, geroko uzten ditut deskripzio eta analisiak, eta bihiz bihi goxatuko dut orduan uzta. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 231. orr.

Deskripzioei garrantzi handia ematen dien kontapoesia ederra. Berria - Harian   2005-12-06

Pertzepzio hutsezko deskripzioak. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 43. orr.

2 (izenondoekin)

Orduantxe hasi nintzen deskripzio txikiak egiten (gelatik zer ikusten nuen, egun bat kontatzen...). Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 393. orr.

Bat-bateko bertsoa sortzeko prozeduren deskripzio zehatza. Berria - Kultura   2006-04-08

Deskripzio hutsetik atera gabe, [...].   - 67. orr.

Ikerketa ez da, oro har, baieztapen orokorretatik eta deskripzio soil batzuetatik askoz areago joan.   - 134. orr.

Makineria horren deskripzio teknikoa nahiko sinplea da. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 166. orr.

Txekhovek trebezia handiz erabiltzen ditu era askotako baliabideak: eszenen arteko elipsiak, deskripzio objektiboak eta elkarrizketa tinkoak. aktore-lanaren sendotasuna erabiltzen dira deskripzio astunak saihesteko. Berria - Kultura   2004-07-15

Esan daiteke, bada, objektu jakin batentzat badirela hainbat deskripzio posible, eta deskripzio jakin batentzat, berriz, hainbat aurkezpen posible. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 180. orr.

· Makina ustekabean deskonektatuz gero gerta zitekeenaren deskripzio kasik danteskoak eskaintzen zituen. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 68. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pertzepzioaren teoria konstruktibistetan oinarritutako deskripzio-eredu bat. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 208. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Barne-deskripzioaz izan dugun ezaguera, luzaroan, genetika klasikoaren metodoetan oinarritu da. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 146. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deskripzio bat (7); deskripzio eta (5); deskripzio zehatza (5); deskripzioa eta (3); eta deskripzio (6); haren deskripzioa (3); munduaren deskripzio (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus