Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desonest (orobat desonestu) 1 izond moralaren arabera lohitzat hartzen dena. ik lizun 2.

Gizon desonestua dela konturatu naiz eta... Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 143. orr.

Jartzen zelarik maisua haren menerat, paseatu zuen, finean, zangalatraba, mando bat iduri, emazteki lizun eta desonest hura, haren nahiaren eta gutiziaren betetzeko. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 496. orr.

Erakasle bat haurrei tratu desonestak egiteaz hobengabe ekarria. Herria   2005-01-20

Azkenean ameskeriek hartuko dute errealitatearen lekua, eta desbideraketa desonestuek gozamen jatorrena. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 23. orr.

2 irud/hed

Legatza beti da legatz, urraburua beti da urraburu, betiko eltzekaria benetako osagarriz dago egina, prestaketa desonest orori uzkur. Berria - Kultura   2004-12-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus