Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

destenore iz tenore desgokia. ik desgarai.

Hori guztia destenorez eta itzulbiderik ez zegoela gogoratu zitzaidan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 179. orr.

Igandea izanik, destenore, inondik ere, inora deitzeko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 209. orr.

Ez diat galdetuko zertan henbilen han halako destenorean, bai baitakit hi bezalako zaldun batek ez lukeela sekula bere konkisten berri emanen... Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 104. orr.

Gogaiturik zegoen, nonbait, halako destenoretan bizkar gainera etorritako lanarekin, eta lehenbailehen bururatu nahi zuen egitekoa. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 159. orr.

Hortxe, kamioneta zahar berde destenoreko horretan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 27. orr.

Desegunetan beti da desordu / (--...) / destenorean, guztia desarau / (--...) / desgaraian, dena desegoki. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 78. orr.

· Estufa ondoan eseri naiz, destenore bainengoen, eta murmu astunak hartu baino lehen, patrikan neraman koaderno txikia atera dut. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 70. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus