Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

destilatu (Egungo testuen corpusean 310 agerraldi; orobat distilatu Egungo testuen corpusean 155 agerraldi), destila, destilatzen 1 du ad isurkari bat lurrun bihurtu ondoren berriro isurkari bihurtu, berarekin nahasirik dauden gai lurrunkorretatik bereizteko.

Bentzenoaren matrazean "ilar erdi baten lodierako" potasio xorta bat bota (hala zioen eskuliburuak) eta maratz-maratz destilatu nuen guztia. Zenbat litro ardo destilatu duzue etxaldean? Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 87. orr.

Destilatu gabeko vodka zakarraren usain ikaragarria zerion. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 116. orr.

Sagasti zaindu gabe bat, erlauntza multzo bat bertan behera utzia, etxola bat basoan astigar-ziropa distilatzeko. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 200. orr.

Rektifikatzeak zera esan nahi du, zatika destilatzea, arauzkotik gorago zein beherago irakiten duten zatiak baztertuz eta "bihotza" jasoz. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 85. orr.

Handik ez oso urrun baitzegoen destilategi bat [...] non ezkai-esentzia destilatzen baitzuten. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 65. orr.

Hodibihurrezko hoztailuaren muturretik, harribitxien moduko argi-izpiak ispilukatzen zituzten tanta lodi urrekoloretan erortzen zen azidoa: hots, tindiz tindi "destilatzen", istilera tantakatzen zen, lira bat hamar tantako gure irabazia. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 227. orr.

Iazko uztako 1,5 milioi hektolitro destilatzera behartuak izan ziren, nehork ez baitzituen erosi. Berria - Harian   2005-09-11

Petrolioaren eta destilatutako produktuen erreserbak. Berria - Ekonomia   2004-10-06

2 irud/hed

Haitzuloan goiko harriek hezetasuna izerditzen eta tantak destilatzen dituzte. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 445. orr.

Lurrunketaz galdua dirudien gainazaleko ura ez dago benetan galdua, baizik eta urrutiko leku eta sasoietan beheratuko da, bere zikinkeria guztiak destilatuta, euri bizi-emailearen forman. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 25. orr.

Urtebete joan da eta goiz batez zikloa hasten da berriro, eta mixeriaren tanta aukerakoenak denboraren alanbikean destilaturik, eramanaren ontzia betetzen hasten da. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 67. orr.

Maitasuna zen, pentsatu zuen Lilyk, oihala mugitzeko itxura eginez, eta gainera destilatua eta iragazia. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 51. orr.

Gorputzetik arima destilatzea baitut helburu, prozesu kimiko-alkimiko baten bidez. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 186. orr.

Alkimiaren arragoan, beraz, beruna urre bihurtzea ote da helburu, ala beste hau: argiaren sortze-bidea, bizitzaren nondik norakoan ipurtargi-arrasto bat egitea, existentziaren zama astunetik argitasun arina destilatuz? Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 217. orr.

Airean ahotsak entzuten dituzten agintedun eroek urte batzuk lehenagoko idazle akademiko kaskar baten buruan sortutako utopiak distilatzen dituzte. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 65. orr.

3 (era burutua izenodo gisa)

Poliziak xiringak, odol poltsatxoak eta ur destilatuko anpuluak atzeman zituen logeletan. Hartatik pixka bat disolbatu nuen ur destilatutan: soluzioa arrea zen, bazuen noski akatsen bat azukre hark. Berria - Kirola   2006-02-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus