Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

determinazio 1 iz determinatzea.

Landek frogatu zuen, ordea, kolorearen determinazioa ez zela ez leku batekoa ez absolutua. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 45. orr.

Ikuslearen eta irudiaren arteko harremanaren determinazio fisiologikoak eta psikologikoak [...] ez dira aski, jakina, harreman hori oso-osorik deskribatu ahal izateko. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 129. orr.

Izan ere, ez determinazio absolutuak, ezta erlatiboak ere, ezin dira begietsi hauei lotuak dauden gauzen izatearen aurretik, eta beraz, a priori. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 45. orr.

Denboraren determinazio transzendental bat, berriz, kategoriarekin homogeneoa da (beronek determinazio horren batasuna osatzen baitu), orokorra den eta apriorizko arau batean funtsatzen den heinean. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 92. orr.

2 erabakia; erabakimena.

ETAren erabakiarekin batera, etorri behar dute beste erabaki, beste determinazio, beste akordiorako gaitasun batzuek. Berria - Harian   2006-03-26

Produkzio-harremanen, determinazio ekonomikoen eta klaseen arteko borrokaren azterketa historikoaren bidez. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 19. orr.

EAJko lehendakari Josu Jon Imazek, herriek «determinazio librerako eskubidea» duten bezala, emakume eta gizonen arteko harremanean eskubide bera errespetatu behar dela gaineratu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Kontseiluak sei helburu izango lituzke: «Bakea, giza eskubide guztiak pertsona guztientzat», «indar politiko guztien legeztatzea», «nazio kontzientzia eta eraikuntza», «soberania eta determinazio askea», «lurraldetasuna eta subjektu nazionala» eta «gizarte integratua». Berria - Euskal Herria   2004-01-18

Egitasmo handietarako beharrezkoak diren determinazio eta kuraia falta zaizkigu. Berria - Harian   2005-05-31

3 erabakitasuna.

Bozen ahotsa, determinazioa, zuzentasun intelektuala gustatu zitzaizkion. Itxaro Borda   «Hiruko» - 14. orr.

Haren ibilerak asmo edo xederen batek bultzatua zirudien, zangoak -gorputzeko beste atal guztien gainetik- adimenari berari gailendu balitzaizkio bezala, ibilbidea hautatzeko determinazioan. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 4. orr.

Aspalditik determinatua nintzen, determinismoz eta ez determinazioz. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 65. orr.

Segurtasun indarrek lanean «determinazio osoz» jarraituko dutela adierazi zuen. Berria - Euskal Herria   2006-03-09

Nagusiak irakatsi zuhurtasun eta determinazioaz jokatzen zen Txoko. Itxaro Borda   «Hiruko» - 9. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Harreman hori irudiekiko harreman indibidual oro biltzen duten eta hartan eragina duten determinazio multzo baten barruan harturik dago, gainera. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 129. orr.

Harremanen joko honek determinazio-hastapen bat osatzen du eta berak -emaniko diskurtso baten baitan- baimentzen ditu edo baztertzen ditu zenbait enuntziatu. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 78. orr.

Determinazio erakustaldia egin behar da prozesua trabatu nahi dutenen aurrean. Berria - Euskal Herria   2006-03-08

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hautemapen guztien denborazko hartuemanean a priori determinatuta dagoen batasun sintetiko hori denbora-determinazio enpiriko guztiek denbora-determinazio orokorren erregelen menpean egon behar dutela dioen legea da. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 104. orr.

Esan dezatela argi eta garbi: autodeterminazioa ez, hetero-determinazioa da bidea. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 69. orr.



 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus