Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dexente (170 agerraldi, 53 liburu eta 20 artikulutan; ETCn 794 agerraldi) 1 zenbtz adkor dezente, asko xamar.

Eskailera dexente igo behar duk, baina merezi dik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 65. orr.

Urte dexente pasatu da geroztik.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 108. orr.

Jende dexente, soinua potente, giro ederra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 78. orr.

Nabaritzen zaizu kirol dexente egindakoa zarela.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 83. orr.

Nire sudurra luzeskoa ote den, izan nuen horretaz kezkaren bat edo beste nerabezaroan, baina aurrerantzean batere ez; geroztik, izan ere, emakume dexentek askatu izan bainau sasi gutxiagotasun-uste horietatik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.

Egiari hutsik egin gabe esan dezaket segundo dexente kendu zizkidala hain arrotza zitzaidan hiri hura nire betiko hiria zela konprenitzeak Ikastaro dexente ematen da sormena nondik nora bideratu.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 83. orr.

Elizak traba dexente jarri ohi dizkio apostasia egin nahi duenari.  Berria - Harian   2006-04-06

Aitor edo Lekobideren faltsifikazioak ere kultura dexente gabe ez dira egiten.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 97. orr.

Dantza egiteko amorratzen dagoen jendeak indiferentzia dexentez hartu du hauen emanaldia.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 67. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 (adizlagun gisa)

Zerbait esan dut pinturaz baina hitzik ez kirolaz, dexente gogo-jardunez eta ezer ez begirale izan nintzeneko udalekuez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 101. orr.

Bi karabinerok, batetik, jauzi egin ditek dexente hazia zetorren Bidasoara.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 26. orr.

Dexente flakaturik eta zaharkiturik aurkitu nuen gaixoa.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 14. orr.

Dexente kostata, lortu zuen Londresera etor zedin berarekin.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 174. orr.

Haren klaseetan dexente aspertzen nintzen eta uste dut orduantxe jarri nintzela idazten, eskolan bertan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 74. orr.

Hanna desgogara baina dexente mintzo da hartaz, nahiz eta niri, zenbat eta xehekiago jardun, hainbat eta gutxiago interesatzen zaidan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 217. orr.

Lisboako aireportuan dexente zain egotea egokitu zitzaion.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 48. orr.

Lastotik dexente joango zen, beraz, mintzalditxootan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 193. orr.

Nik badiat pizarren bat emakumetik, aurkiren bat ere bai iraultzailetik, eta umetik berriz dexente.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 102. orr.

· Bat baino gehiago behintzat, dexente gehiago.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 150. orr.

Bera baino dexente gazteagoak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 20. orr.

Fakultateko irakasleak baino dexente hobeto interpretatzen, irakurtzen eta hitz egiten zuen latinez.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 115. orr.

3 (izenondo gisa) itxurazkoa.

Orain, horri esker, kotxe dexentea daukat, arropa dexenteak, gela dexentea, eta beharbada egunen baten.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 101. orr.

Haurrak zeudenean handi guztiek haurrei buruz edo haurrekin hitz egiten zutela eta ez zegoela gai interesgarri bati buruzko elkarrizketa dexente bat aurrera eramaterik.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 108. orr.

4 dexenteko izlag

Ikusten? -esan zuen ordubete geroago, esploratzaile bilakatzeko prozesuan dexenteko aurrerapena eginda-.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 143. orr.

Dexenteko karga garraiatuagatik ere, neure buruaren jabe eta xutik egoteko gauza nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Gogoan dut, noizbait eskola-libururen batean-edo klase sozialen gaia atera eta dexenteko eztabaida sortu zela gure artean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.

Oraindik dexenteko bidea geratzen zaie, gainera.  Berria - Harian   2005-08-30

Jakablu barneko patrikan zeraman pisu dexenteko paketea, eta haren ondoan txekea, pisu arinekoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 115. orr.

Nik gorrotoa ere dexentekoa nion Café Odéon delakoari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 279. orr.

Adinik aproposena, hortaz, tabernarik taberna ordu franko eta gastu dexentekoa egiteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 86. orr.

5 dexentez adlag

Gaur gauean sei baino dexentez gehiago erre dituzu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina dexente (4); baino dexente (10); denbora dexente (6); dexente aldatu (3); dexente bat (3); dexente denbora (3); dexente eman (3); dexente gehiago (3); dexente hitz (3); dexente izan (5); dexente pasatu (3); diru dexente (3); ere dexente (4); eta dexente (3); jende dexente (5); ordu dexente (3); urte dexente (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus