Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dezepzio (Egungo testuen corpusean 611 agerraldi; orobat dezepzino g.er. eta dezepzione g.er.) 1 iz desilusioa, desengainua, etsipena. ik kamusada.

Hitz bat aukeratu behar bagenu pasarte honen irakurketak eragindako inpresioa adierazteko, hitz hori zalantzarik gabe dezepzioa, lilura galtzea, litzateke. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 74. orr.

-Dezepzioa hartu al zenuen kartelean ez Kellyrena baizik nire izena irakurri zenuenean? Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 152. orr.

Orduan ere ez nuen ezer esan, baina dezepzio txiki bat hartu nuen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 190. orr.

Berriro abian jarri zenean, halako dezepzio bat sumatu nuen: bihotzaren sakonean jendeak pena zuen etenaren laburragatik. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 121. orr.

Peter Pan ez ikusteak dezepzioa ekarri zion. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 283. orr.

Sekulako dezepzioa sentitu nuen, ikaragarrizko zapuzketa: hasi baino ez eta gelditu egin behar? Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 32. orr.

Dezepzioa azaldu zuen nolabait Gainekoak arratsean berriro bildu ginenean. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 87. orr.

Elkar ulertu gabe, dezepzioak eta amorruak jota. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 142. orr.

Dezepzio txiki bat izan zen Albertorentzat, ziur baitzegoen gizon hura ez zela estaziotik etorri. Iban Zaldua   «Itzalak» - 28. orr.

Beldur izan zen ezusteko dezepzio ezezagun batek ez ote zion bere bihotz zoriontsu eta loriatsua itzaliko. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 296. orr.

Amen batean Arrietaren dezepzioa kezka bihurtu zen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 231. orr.

Dezepzio handiz ikusi nuen, horren prestigio handiko lana izanik, soldatak aldirietako auzo batean bi gelako departamentu ziztrin bat alokatzeko beste aukerarik ez ziola eskaintzen. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 13. orr.

Dezepziozko muzin teatrala egin zuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 108. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Maria Sarari ez litzaiokeela gustatuko, sumin begiratuko liokeela, baita, agian, dezepzio-adierazpen jasanezin batekin ere. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 301. orr.

"Ez duk hainbesterako izango", ukatu dio Txapik dezepzio punttu batez. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 201. orr.

· Desertua leku berezia da, eta hara erretiratzen ziren antzinako denboretan munduaz aparte -gizarteaz, hiriaz aparte- bizi nahi zuten guztiak, hala anakoretak nola epailearen beldur ziren gaizkileak edo maitasun dezepzio bat jasan eta bakardade gorrian murgiltzeko promesa egindako etsiak. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dezepzio bat (3); dezepzio txiki bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus