Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dioptria (orobat diotria g.er.) iz leiarren ahalmenaren unitatea, 1 metroko foku distantzia duen leiarrari dagokiona

Ni, aldiz, mehea eta argala atera nintzaien eta, hamar urte bete nituenerako, zortzi dioptria nituen begi bakoitzean. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 44. orr.

Lehenago, optikan izana nintzen eta hango gizona nire dioptriak neurtzen tematua zen, hautsitako kristalen ordezkoak zuzen paratu beharrez. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 285. orr.

Edonon barregarri geratzeko moduko dioptria kopurua zeukatenak ere zoriontsuak ziren egun horietan. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 112. orr.

Begi-lagunetako diotriak zuzentzeko ere zuzenean joan daiteke espezialistarengana, baina konjuntibitisa sendatzeko norberaren sendagilearengana joan beharko da lehendabizi. Berria - Harian   2006-01-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus