Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

diputazio (783 agerraldi, 29 liburu eta 387 artikulutan; Egungo testuen corpusean 14.162 agerraldi; orobat diputaziño g.er. eta diputazione g.er.; cf aldundi 1591 agerraldi, 22 liburu eta 777 artikulutan; Egungo testuen corpusean 33.265 agerraldi) 1 iz probintzia bateko interesak kudeatzeko hautatzen den korporazioa. ik aldundi.

Diputazio probintzialeko administrarietatik hasi eta ospitaleko kinina Atocha kaleko botiketan saltzen zuen barneko ikasleen elkarte bateraino. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 78. orr.

Hori dela-eta, epea luzatzeko eskatuko dio Ligari, Pontevedrako Diputazioarekin negoziatzen ari baitira. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 236. orr.

Horrela jokatu zen diputazio hori, bere ahal guziez Nafarroaren ona bilatuz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 134. orr.

Nafarroako Diputazio frankistak dirua ematen zigun euskaraz genekienoi, azterketa baten bidez bagenekiela erakutsi ondoren. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 35. orr.

Diputazio probintzialeko administrarietatik hasi eta ospitaleko kinina Atocha kaleko botiketan saltzen zuen barneko ikasleen elkarte bateraino. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 78. orr.

Arabako Batzar Nagusiek, EAJ, PSE-EE, EA eta EB-Berdeak taldeen botoekin, PPk proposatutako aurrekontuaren proiektua diputazio foralera bueltatzeko eskatu zuten atzo. Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Azkenean dirua beti iristen denez, bilbotarrek Bizkaiko Diputazioaren diru laguntzarekin ACB ligako lekua erosi zuen. Berria - Kirola   2004-08-19

Nafarroak ez luke EAErekin bat eginen diputazio gisara, erkidegoaren maila mantenduz baizik. Berria - Euskal Herria   2006-02-01

Jose Juan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako Aldun Nagusiak atzo Diputazioaren laguntza eskaini zuen. Berria - Kirola   2004-01-30

Diputazioaren eta udalen ordezkarien artean ere gehiengoa dute EAJ-EAk, eta, hortaz, haien hautagai Carlos Etxepare izendatuko dute Kutxako presidente hilaren 29an. Berria - Ekonomia   2004-04-01

Dagoeneko 20.000 piezatik gora bereizi dira San Telmo museotik eta Diputazioaren funtsetatik zentro berrira eramateko. Berria - Kultura   2006-04-11

[Hegoaldean] herriko bozak alde batetik eta bestetik diputazio delakoen berritzea bai eta, Nafarroan, probintzia hortako parlamentuarena. Herria   2003-05-22

Sute batek Diputazioaren eraikina suntsitzen du. Askoren artean   «Rataplan» - 105. orr.

2 diputazioaren egoitza.

Bizkarretik heldu, eta Diputazio aldera jo genuen berriz, ahalegina kontsolatzen saiatzen nintzela. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 62. orr.

Ondoren, UAGAko ordezkaritza Diputaziora sartu eta idazki bat helarazi zion Eloy Lopez de Foronda Nekazaritza ahaldunari. Berria - Ekonomia   2004-09-10

Beste txapeldun armatuen erdian, han joan zen, Diputazioko ate nagusia igaro, eta eskaileretan gora. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 57. orr.

Orri gutxi haiek iragaitzaz pasatu, eta, azken orrian, Diputazioko balkoi nagusiaren argazkia topo, bandera gorri-horia esekita zeukala. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 129. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Horregatik, ofizialtasunean babestu behar izan zuten maiz, udaletxeetan eta diputazio jauregietan, alkate soinu eta prozesioetan. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 47. orr.

4 hautetsi erakunde baten ordezkari multzo txikia.

1559ko otsailean, Nafarroa Behereko Estatuetako ordezkariek, Bastidan bildurik, Pauera diputazio bat igortzea erabaki zuten, ministro "higanoten" predikuez kexatzera. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 82. orr.

Nolaz eta erregina berriaren gerizpean ari zirela deklaratzen baitzuten, "heretikoak" Nafarroatik kanpora zitzatela fermuki galdatzera bidaiatu zen delako diputazioa Paueko errege-jauregiraino Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 84. orr.

5 diputazio iraunkor legebiltzar baten ordezkari den batzordea.

Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorra astelehenean bilduko da Naval ontziolari buruz eztabaidatzeko. Berria - Ekonomia   2004-08-12

Javier Madrazo EB-Berdeetako koordinatzaile nagusiak, aldiz, txalotu egin zuen Eusko Legebiltzarreko diputazio iraunkorraren ebazpena, «Navalen etorkizunarekiko gizarteak duen konpromezua islatzen» duelakoan. Berria - Ekonomia   2004-08-18

Espainiako Kongresuko Diputazio Iraunkorrak ezezkoa eman zion atzo Aznarren gobernua ganberan azaltzeari. Berria - Euskal Herria   2004-02-03

PPk gehiengoa duen Diputazio Iraunkorreko mahaiak muzin egin dio oposizioko alderdien eskaerari. Berria - Euskal Herria   2004-02-03

Diputazio iraunkorreko mahaia bost kidek osatzen dute. Berria - Euskal Herria   2004-02-03

6 foru diputazio

1918 an Nafarroako Foru Diputazioarekin batera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Diputazioek sortu zuten Euskaltzaindia. Herria   2001-04-05

Euskadiko Garraio Agintaritzak oniritzia eman dio Supersur egitasmoari, Bizkaiko Foru Diputazioak aurkeztutako Hegoaldeko Saihesbidearen proiektuari. Berria - Euskal Herria   2004-12-17

PPk iragarri du uraren lege proiektuaren kontra dagoela; testuak foru diputazioen eskumenak urratzen dituela dio. Berria - Euskal Herria   2004-10-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arabako diputazioa (11); bizkaiko diputazioa (6); diputazio iraunkorreko (3); diputazioa eta (14); diputazioa eta san (3); eta diputazio (3); eta diputazioa (5); gipuzkoako diputazioa (13); gipuzkoako diputazioa eta (4)

arabako diputazioak (39); arabako diputazioak eta (7); bizkaiko diputazioak (19); bizkaiko diputazioak eta (3); dio diputazioak (5); diputazioak atzo (3); diputazioak berak (3); diputazioak donostiako (3); diputazioak du (3); diputazioak egindako (3); diputazioak emandako (4); diputazioak ere (5); diputazioak eta (35); diputazioak eta gasteizko (3); diputazioak eta mankomunitateek (3); diputazioak eta nafarroako (4); diputazioak ez (7); diputazioak ez duela (3); diputazioak jakinarazi (6); diputazioak jakinarazi du (3); ditu diputazioak (4); donostia gipuzkoako diputazioak (6); du diputazioak (12); du gipuzkoako diputazioak (7); dute gipuzkoako diputazioak (4); eta arabako diputazioak (3); eta diputazioak (18); eta gipuzkoako diputazioak (5); gipuzkoako diputazioak (72); gipuzkoako diputazioak eta (9); udalak eta diputazioak (3); zion diputazioak (3); zuen diputazioak (4)

arabako diputazioan (3); arabako diputazioaren (11); arabako diputazioari (5); bizkaiko diputazioarekin (4); bizkaiko diputazioaren (9); bizkaiko diputazioari (7); dio gipuzkoako diputazioari (3); diputazioan eta (6); diputazioarekin eta (5); diputazioaren aurrean (6); diputazioaren diru (3); diputazioaren eta (9); diputazioaren jarrera (6); diputazioaren jarrera salatu (3); diputazioaren laguntza (7); diputazioari eta (6); eta diputazioaren (6); eta diputazioari (3); gipuzkoako diputazioarekin (6); gipuzkoako diputazioarekin eta (3); gipuzkoako diputazioaren (12); gipuzkoako diputazioari (11); nafarroako diputazioan (3); nafarroako diputazioaren (3)

diputazioek eta (5); diputazioek eta udalek (3); diputazioen eta (4); eta diputazioek (3); eta diputazioen (3); eta gipuzkoako diputazioek (7); gipuzkoako diputazioek (7); jaurlaritzak eta diputazioek (3)

arabako diputazioko (3); azkoitia gipuzkoako diputazioko (4); bizkaiko diputazioko (9); bizkaiko diputazioko euskara (4); diputazioko arduradunek (3); diputazioko ate (4); diputazioko aurrekontuak (3); diputazioko eta (5); diputazioko euskara (4); diputazioko garapen (4); diputazioko garapen iraunkorreko (3); diputazioko giza (3); diputazioko gizarte (3); diputazioko ordezkariak (4); diputazioko presidente (3); eta diputazioko (6); gipuzkoako diputazioko (22); gipuzkoako diputazioko eta (3); gipuzkoako diputazioko garapen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus