Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dirdaitu [11 agerraldi, 5 liburutan; Egungo testuen corpusean 407 agerraldi], dirdai(tu), dirdaitzen da/du ad distiratu. ik dirdai 3; dirdiratu.

Kanpoan, izarloka baten isats iheskorra dirdaitu zen abuztuko izartegian. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 204. orr.

Antzigarrak eskailera-mailetan eta espaloietan dirdaitzen zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 75. orr.

-Nor ote da? -galdegin zuen, eta begiak halako moldez dirdaitu zitzaizkion, begi-niniek argi hutsezkoak eman baitzuten. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 184. orr.

Hazpegiak laxaturik, begitartea irribarre ameslari batez dirdaitu zitzaion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 260. orr.

Beren begirakuneak gurutzatu egin ziren atzera, eta gizonarenak lehengo ausardiarekin dirdaitu zuen, lehengo handinahi imintzio, eta garaipen eta oldarkortasun berberarekin. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 203. orr.

Eguzki apalaren argiak autoaren aurreko aldea eta gurpiletako metala dirdaitzen ditu. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 56. orr.

Ilunabarraren argiak Long Island aldeko lantegiaren leihoak garretan jarri, atoiontzien ataketan dirdaitu, marra kiribil hori-laranjen itxura hartuta ur-korronte berde-marroiaren gainean atsedena hartu eta ezari-ezarian Hell Gate-ra gora egiten ari zen goleta baten bela puztuetan dir-dir egiten zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 103. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus