Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dirdira [258 agerraldi, 80 liburu eta 46 artikulutan; Egungo testuen corpusean 2.053 agerraldi] 1 iz distira. ik dirdai.

Izakien buru gainean, sabai-modukoa hedatzen zen, kristal distiratsuaren dirdira zuena. Elizen arteko biblia   Ez 1,22

Haien etxean ikusi nituela mende zaharraren azkeneko ilargiaren dirdira eta gizaldi berriaren lehenbiziko eguzki izpien distirak. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 13. orr.

Gero, bat-batean, iluntasuna nagusitzen zen ostera, ilargiaren dirdirak aspaldi galdua baitzuen bere zilarra, hodei sabel-astun baten atzean ezkutatu zenetik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 216. orr.

Artean urrearen dirdira itzali gabe nuelako-edo erdi itsuturik, Lisboako argia inoiz baino motelagoa begitandu zitzaidan. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 126. orr.

Kandela piztuaren dirdira, alfa eta omega, omega eta alfa. Iban Zaldua   «Traizioak» - 33. orr.

Suzirien eta sutzarren garren dirdira lanbroek ahulduta agertzen zen han-hemenka. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 15. orr.

Badirudi soinuaren dardara eta argiaren dirdira bat egitera doazela. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 62. orr.

Linterna baten argipean lagunen aurpegiak ikusi dituzu, zurea bezala emozioaren dirdirak argituta, eta barrezka hasi zarete denak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 47. orr.

Izuaren dirdira begietan, galarrenak eragiten duen haizea baino dantzariago eskuak. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 306. orr.

Zaharrenek bere ilusioneak galduak baldin badituzte ere, ttipien begietan ametsaren dirdira ageri zen. Herria   2005-01-06

Haren begirada apartekoa zen; bere baitan murgildua zirudien eta eskubide huts-hutsaren dirdira zuen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 153. orr.

Aspaldian irakurritako liburu eraginkor haien dirdira berreskuratu nahi zenuke, baina urteak igaro dira, ezin orduan bezalakoxe jarraitu. Berria - Kultura   2004-09-28

2 (izenondekin)

Adi-adi zegoen, kristalen hautsaren dirdira ahularen beste aldera begira. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 143. orr.

Hondar horien artean galdurik, beiraren edo mikaren dirdira ñimiñoei su motelak darizkie tarteka. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 254. orr.

Hor etorri zait kontsultara aurpegian irribarre zabala eta begietan dirdira berezia duela, pozik. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 192. orr.

Eman eta eman eskuilarekin, eskailerako mailei dirdira berezi hori atera nahian. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 17. orr.

Estuarioak dir-dir egiten zuen muinoen artean, ibaiko ura dirdira hutsa zen. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 181. orr.

Eder eta distiratsu da dirdira bizitan: / zure, Goi-goiko horren, irudi da. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 94. orr.

Ez dago dirdira argirik eta garbirik inon. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 44. orr.

Zaratarik egin gabe, oharkabean ia, estilo propioa landuz eta gure literatur mundutxoaren dirdira farfailetatik urrun. Berria - Kultura   2004-01-03

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beroak dirdira-galdak eragiten dizkio asfaltoari. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 198. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hamar kilometroz gidatu zuen kamioia, bide ilun eta beltzetan barna, argi dirdira ttipiena ere ikusi gabe. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 184. orr.

Mississipiaren ibaiadarrei antzeman nien han behean, laino artetik, eguzki-dirdiran barrena, latoi edo brontzezko zainak ziruditen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 10. orr.

Gune erromantikoa, Igeldoko harri hareatsuez eraikitako etxeen horaila ilunabarrean, Victoria Eugenia Antzokia, Kursaal zubiko farolen urre dirdira ibai azalean. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 114. orr.

-Ea ba -begietan izandako poz dirdira hantxe iraungi zitzaion. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 106. orr.

Bakearen lo-dirdira. Herria   2005-06-02

5 dirdiran adlag

Ho, ho! ihardetsi zion ermitak, begiak dirdiran. Herria   2005-11-10

Tiborrek inguruan begiratu zuen, harro, betaurrekoak pozez dirdiran: "Oker geunden, nonbait". Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 59. orr.

Bidarraiko maldan gora, kabalkadaren soka luzea zoan zaldunen urratsetan, dena kolore, dena alegeratasun, jauntzi ederrak dirdiran, haur dantzari guziak lorios, ondotik herriko plazan bildua zen publiko guzia xarmatuz. Herria   2004-07-15

6 dirdira egin [14 agerraldi, 9 liburu eta artikulu 1ean; Egungo testuen corpusean 19 agerraldi] distiratu. ik dir-dir 3.

Milioi bat leihok dirdira egiten zuten. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 346. orr.

Gerrarako aizkorak eta labanak daramatzate, eta pinturaz eta olioz bustitako gorputz biluziek dirdira egiten dute. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 85. orr.

Leiak estalirik, dirdira egiten zuten landa-zelaiek egun argitan, Alfonso Espin y Moya ikustera iritsi ez zen egun berrian. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 258. orr.

Aski ikusi duen baten begiak zituen, dirdira egiten zutenak adinak eta ikusitakoak ilundu gabeko zolitasun batez. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 60. orr.

· Han izanen da kontinente izoztuaren zerrenda luzea, dirdira zuria eginez hegosortaldetik. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 276. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten dirdira (5); dirdira egin (4); dirdira egiten (10); dirdira egiten zuten (5); dirdira eta (6); duen dirdira (3); eguzkiak dirdira (3); eta dirdira (3); haien dirdira (3) begiak dirdiran (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus