Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

diruztatze (orobat dirustatze) iz diruz hornitzea.

Alain Juppe RPR alderdiaren diruztatze auzi bategatik kondenatua izana da eta helegite auzia udazkenean izanen du. Berria - Euskal Herria   2004-08-20

Ezkerrak diruztatzea proposatzen baldin bazuen, eskuina heiagora ozenez aurka agertuko zen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 119. orr.

Lurraldeburuen gisa, hauxe dute naski handiena: gobernuak esku gehiago uzten diotela bainan karga emendatze horren araberako dirustatzea batere segurtatu gabe... Herria   2005-02-17

Sei urtez luzatuko den hitzarmen horren lehen dirustatze erabakiak baieztu dituzte, besteak beste Hizkuntza politikaren 4 miliun liberak. Herria   2001-07-12

Ministroa interesatua agertu bazen orokorrean, ez zuen diruztatze konkreturik aipatu. Berria - Kultura   2004-12-11

Miarritzek berak diruztatzearen %40 bere gain hartu badu, Frantses Estatuak %37,3 ordaindu du. Berria - Kultura   2004-12-11

Unedicen diruztatzea kargu sozial horietatik etorri behar dela zioen. Berria - Ekonomia   2004-05-05

Beraz, beti bezala, Frantziako Estatuak herriak elkartzera bultzatzen ditu, baina gero pixkanaka-pixkanaka diruztatzetik ateratzen da. Berria - Euskal Herria   2006-01-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus