Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diseinu (ETCn 14.667 agerraldi; orobat deseinu g .er.) 1 iz diseinatzea; estetikaren alorra, ekoizpen industrialetan eta kidekoen forma berriak eta beren funtzioetara egokituak bilatzen saiatzen dena.

Bergara, Barañain, Azpeitia eta Tolosako antzokien diseinua edota aholkularitza egin du.  Berria - Kultura   2004-12-14

Zutabeak 52 metro inguruko altuera du, eta William Railton-en diseinuaren arabera eraiki zuten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 120. orr.

Euskal curriculumaren diseinuan izango dira sare publikoko eragileak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Bernersek 1991n aurkeztu zuen sare elektronikoaren diseinua eta batetik bestera bidaiatzeko erabiltzen diren loturak.  Berria - Gaiak   2004-04-16

Bizidunak aztertzean, askotan erabili izan da makinaren edo artefaktuaren analogia, biek barneratzen baitute antolaketa edo diseinua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.

Ordenagailuz egindako diseinu sistemen bidez, produktuaren diseinuan egin beharreko aldaketak ziztu batean egiten dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 168. orr.

Arazo interesgarri batzuk planteatzen ditu kontrol-sistema horren diseinuak eta funtzionamenduak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

Zamudion daukagun proba bankuan ere motorrerako turbinen osagaiak probatzen dira, diseinua hobetzen da...  Berria - Harian   2005-01-19

McLaren etxearen diseinua burutsua eta arriskatua da, aldi berean.  Berria - Kirola   2004-02-25

Odol zirkulazioaren diseinuak duen ahultasun harrigarri bat gogorarazten digu linfak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

Azalaren eta bildumaren diseinua: Esteban Montorio.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 5. orr.

Deseinu eta española ikastea.  Herria   2002-09-26

Londresko Diseinuaren Museoa tokiz aldatuko dute.  Berria - Kultura   2006-02-05

2 (izenondoekin)

Diseinu grafikoko espezialista batek dekorazio aldizkari baterako atondutako bodegoi postindustriala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

Diseinu politeko zorro batean.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 45. orr.

Dekoraziorako aukeratu zuen kretonazko ehuna, berriz, ez zuen hainbeste aukeratu diseinu garaikideari men egitearren. iMac ordenagailuaren diseinu originalarekin bat etortzeko, sagua eta teklatu bereziak diseinatzea erabaki zuen Applek.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 100. orr.

Orokorrean Renaultek oso diseinu garbiak egin izan ditu.  Berria - Kirola   2004-02-18

Konexio-kableak ikusi ditugularik, itzul gaitezen orain makinaren diseinu orokorrera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 224. orr.

Oxigenoarekiko dugun erabateko mendekotasunari egotzi behar zaizkio gorputzaren diseinu teknikoaren ezaugarri asko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 156. orr.

Lau hankako animalia baten diseinu mekanikoak bi arku ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 124. orr.

Diseinu formalek ez dute emoziorik adierazten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 232. orr.

3 irud/hed

Diseinu komuna dago, eta Kataluniako Estatutuaren erreforma sostengatuko dugu, baita Ibarretxeren Egitasmoa ere, Kongresura heltzen bada.  Berria - Mundua   2004-05-15

Mapa politikoa erabat berregiteak, Mendebalde modernoaren diseinu iraultzailera moldatzeko, miseria ekarri zuen milioika gizakirentzat, Poetari bezala, filosofoari ere herri bakoitzak agertzen duen diseinu historikoa interesatzen zaio: herri bakoitzaren sorrera, hazkuntza, heldutasuna, eta erorikoa nola gauzatzen den.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 183. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berak sortutako diseinu-enpresak bizimodu lasaia eskaintzen zion, eta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 175. orr.

Diseinu-arazo zailak ditu sistemak ingeniaritza kimikoan. Autobus berria, diseinu fasean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 187. orr.

Diseinu-ezaugarri burutsu ugari dituen energia-iturri autopropultsatu gisa ikusten du ingeniariak gorputza.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 10. orr.

Tenplu-mota desberdinak aipatu nituen, alegia, zenbat diseinu-estilo dauden eta horietako bakoitzari zein xehetasun dagokion.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1770. orr.

Pop eta op arteak, minimalismoa eta abstrakzioa, diseinu-margolanak eta argazkiak, bideo-artea eta Espresionismo Berria...  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 50. orr.

Sentsoreen diseinu akats bat tartean, zundak lurra jo zuen.  Berria - Gaiak   2004-12-28

Ingeniari biomedikoak baditu, gaur egun, bere ikerketetan antzemandako diseinu- edo funtzionamendu-akats askori aurre egiteko baliabideak ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 10. orr.

Gorputzean hainbat aldiz hauteman den diseinu-ekonomia horrekin betetzen ditu larruazalak bere eginkizun ugariak. Diseinu-eskakizun normalak baino askoz zorrotzagoak beharko direla.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 85. orr.

New York hirian diseinu irakasle den aldetik, ikasleek nanokulturak sortzeko egin duten apustua aztertu zuen atzo.  Berria - Harian   2005-11-11

Makina-erreminten Diseinu lehiaketa.  Berria - Ekonomia   2004-06-09

Diseinu Saria jaso dute Nicolas Correa, Danobat eta Inecok.  Berria - Ekonomia   2006-03-10

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Moda diseinuan lan egin du orain arte Blamik batik bat.  Berria - Kultura   2004-08-28

Ditximaketa horren ondoren iraun zuen espezie bakar baten haritik sortu ziren ornodunak, ugaztunak eta abar, eta beste oinarrizko animalia-diseinu asko desagertu egin ziren; zorizko gertakari harengatik ez balitz, orain ez ginen agian hemen egongo.  Berria - Kultura   2006-04-12

Bideo Diseinua: Koldo Leniz.  Berria - Kultura   2004-02-03

6 diseinuzko

Zumezko aulki bat ageri zen ohearen oinetan, diseinuzko kuxin batekin.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 15. orr.

Diseinuzko paperontzia publizitatez eta garagardo lataz beteta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 40. orr.

Filmetako afixa zenbait hormetan, margolari handien koadro batzuen erreprodukzioak, diseinuzko altzari postmodernoak...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 165. orr.

Amesten duten diseinuzko munduaren arabera bizi dira, eta gure errealitatea zein den ez dakite.  Berria - Harian   2005-12-10

Herriko nekazariak, erlezain autonomoak, gozogile artisauak, onddo-biltzaileak, txalupako arrantzaleak... traîteur eskulangilearen ospea hartuko dute, diseinuzko elikagai bikainak ekarriko dizkigute-eta.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus