Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

disgustu (orobat desgusto g.er., disgusto g.er. eta desgustu g.er.) 1 iz nahigabea, atsekabea. ik bihozmin.

Aitak sekulako disgustua zuen, Montserekin hautsi nuelako. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 192. orr.

-Izango ez du ba disgustua Ranierok? Junot hori playboy hutsa da eta. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 68. orr.

Arrimatzen zaizkizun lagun horiek baietz disgusturen bat ekarri. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 24. orr.

Disgustu ederra ekarri zigun bururdi horrek. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 266. orr.

Telefonoz deitzeko txanpon batzuk eskatu, eta disgustua ematen didazu. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 137. orr.

Disgustu bat eman behar dizut. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 85. orr.

-Hemen daukazu motxila, seme... disgustuak baino ez dizkidazu ematen! Jon Maia   «Riomundo» - 31. orr.

Disgustua hartu zuten alde batera utzi zuelako alabak musika. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 151. orr.

Orduan hartu zuten disgustua 3.Dkoen alabaren gurasoek. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 151. orr.

-Ez zaitut hartuko zenukeen disgustuaz hil nahi. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 387. orr.

Izugarrizko disgustua hartuko luke gajoak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 459. orr.

Disgustu handia hartu zuen harekin bizitzen jarri nintzenean. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 147. orr.

Hargatik nigan disgustua zen hedatzen ari. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 32. orr.

Amaren disgustua! Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 14. orr.

Aurrez aurrekoetan, berriz, beti bezain neurritsu jokatzen zenuen, alai eta irritsu ere bai, tratuaren poderioz bai baitzenekien zer nuen gogoko zer disgustuko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 32. orr.

Julenek disgustuz begiratu zion. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 54. orr.

Mahaietakoek disgustuzko zirkinen bat edo beste egin zuten. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 106. orr.

Etziren, iduriz, apezpikuaren gostukoak holako okasionetan gertatzen ziren gehiegikeriak, eta bere desgustua apezpiku-gutun batean jakin arazi zien eliztarreri. Herria   2004-01-08

2 (hitz elkartuetan)

Arduradunak disgustu keinu bat egin zuen. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 221. orr.

Don Pedrok disgustu imintzio bat egin zuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 266. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

disgustu handia (5); disgustu handia hartu (4); disgustua hartu (3); disgusturen bat (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus