Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

distritu (Egungo testuen corpusean 305 agerraldi; orobat distrito Egungo testuen corpusean 182 agerraldi; distrika g.er., eta distriktu g.er. ) iz administrazio barrutia.

Gare de Lyonen -eta kontu bera lehen egunetan ezagutu nuen hainbat kale eta distritutan ere-, ezerk ez zuen herrietako bizimodurik iradokitzen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 297. orr.

San Giovannin bezalaxe distrituko beste herri guztietan ere, animazio berbera zegoen, argi distira ohi ez bezalako berbera. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 104. orr.

Gero distrituko administrazioak, tundrako bizimoduak neskatilarentzat zekartzakeen osasun arriskuak zirela eta, barnetegian sartzea erabaki zuen. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 282. orr.

Ez dago epailerik lagun diezazukeenik ez eta abokaturik ere, txotxolotzat hartzeko moduko galderak egiten dizkizutenean; han norbera, distrituko fiskala, takigrafoa eta beraiek besterik ez zegoen. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 121. orr.

Distrituko epaileak edo Mexikoko Auzitegi Gorenak hara iritsiko balitz kasua sakonago aztertzeko bide ematen du helegiteak. Berria - Euskal Herria   2004-08-03

-Distrito honetako buru egiten duena... Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 36. orr.

1997. urteaz geroztik [Mexikoko] Distritu Federaleko gobernua gidatzen du. Berria - Mundua   2004-04-04

Hainbat estatu legek oraindik ere 4,7 milioi herritarri bozkatzea eragozten diete 48 estatutan eta Columbia distrituan. Berria - Mundua   2004-10-27

Luisek distritoen zenbatze sistema azaldu dio, tipularen irudia, gune baten inguruan biribilean kateatzen eta gainjartzen diren distritoak, eta bera bederatzigarrenean bizi dela.   - 29. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus