Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

diziplinatu (orobat disziplinatu g.er.), diziplina(tu), diziplinatzen 1 da/du ad diziplinapean jarri; araupean jarri.

Horrela, "balioak galdu dira" edo "gazteek ez dituzte ezagutzen balioak" esanez, gizartea estu-estu lotzen zuen "betiko" ordena zahar hura galdu egin dela, deitoratzen da; eta gazteak lehengo manera jatorrean berriro diziplinatu beharra dagoela, esan gura da funtsean. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 14. orr.

Limes-ak diziplinatu egiten du betetzeko eginkizunak, lortzeko helburuak eta gainditu beharreko zailtasunak emanez, etengabe gogor ahalegintzera behartzen baitute horiek. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 154. orr.

Nahaste eder batean bizi ziren orduan, batez ere, Trentoko Kontzilioak familiaren segimendua, apellidoak eta beste diziplinatu zituen arte. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 46. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Argia ez ezik saiatua eta diziplinatua genuen Lizardi, eta, banketxeko lanaz gain, zuzenbideko matrikula librea egin eta karrera amaitu zuen hurrengo urteetan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 140. orr.

Horixe bai armada diziplinatua. Xabier Montoia   «Elektrika» - 122. orr.

Entzule diziplinatuek ulertu zuten musika arriskutsua izan zitekeela. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 58. orr.

Militante fina, dedikazio osokoa, diziplinatua, sakona bere gogoeta eta ekarpenetan... Berria - Ekonomia   2004-10-27

Gazte irakiarrek txukunak eta diziplinatuak izan behar dute. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 74. orr.

Ariketekin segitu nuen, nire buruari behin eta berriro agintzen niolarik: zaildua behar duk egon, diziplinatua behar duk izan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 24. orr.

· Soldaduek diziplinatuago desfilatzen dute musikaren konpasean. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 56. orr.


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta diziplinatua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus