Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dizipulu (orobat distzipulu g.er.) 1 maisu baten ikaslea edo jarraitzailea.

Nik maisu horren dizipulu bat ezagutu nuen San Franciscon, eta dizipulu horren alabarekin ezkondu nintzen. hantxe geratu nahi nuen betiko, Tabor mendian Jesusen dizipuluak bezala. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 121. orr.

Dena barkatzen zuenak ez zuen bere dizipuluaren traizioa barkatu. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 453. orr.

Platonek Sokrates hil eta berehala idatzi bide zuen, dizipuluak oraindik maisuarena ahal bezain fidel ematen zuen garaian. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 103. orr.

Seneka ageri zen erdian; inguruan, haren esanak liburuetara aldatzen, dizipuluak. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 118. orr.

Belauniko jarrita, zapi batez estutzen dio berak zauria, dizipulu hark Senekari bezala. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 202. orr.

Irakasle Laguntzailearen dizipulua izatea une oroko gozamena zen niretzat. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 84. orr.

Gipuzkoar hau antropologoa da, Jose Miguel Barandiaranen dizipuluetarik bat. Herria   2004-10-07

Ez zen isiltzen, hasi zenetik dena memoriaz jakingo balu bezala ari zen eta Marx, maisutzat baino gehiago, dizipulutzat aipatzen zuen ia. Jon Maia   «Riomundo» - 182. orr.

Lotsati, bere dizipulua izan nahi nuela deklaratu nion; isildu zen, egunkaria irakurtzen jarri zen. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 125. orr.

Ikusi nahi nuelako euskal hizkuntzalariekin halako kezka duen Torquemadaren dizipulu honek nolako argumentuak erakusten zituen baieztatzen duena indar horrekin baieztatzeko. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 182. orr.

2 (izenondoekin)

Taulerren sermoiek jarraipena eman diote Eckharten pentsamenduari haren kondenaren ondoren, baina esan beharra dago ere Tauler dizipulu soila baino zerbait gehiago izan dela. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 7. orr.

Nire dizipulu kuttuna izan zinen, bakarra, neure erraietatik jaiotako semea bazina bezala. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 229. orr.

Ni Bordelen arribatu nintzelarik, beste Aitasaindu bat zen Erroman, Paulo VI, intelektuala, teologo frantses aurrerakoien dizipulu estua, ene ustez arrazoiaren eta fedearen arteko borroken erdian tira hala ari gudukan. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 92. orr.

Maimoni dagokionez, betiere Aristotelesen dizipulu zintzoa izanik, unibertsalek izpiritutik kanpoan ez dutela existentziarik aldarrikatzen du. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 246. orr.

Aldi batez, ordea, Bakoren dizipulu bikaina izan zen, ezin golosagoa eta gularat eroria. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 265. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere dizipulu (3); dizipuluetarik bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus