Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dohaintsu (orobat dohaitsu g.er.) izond dohainez betea.

Nekez lortuko zituen hamar urteko ume normal dohaintsuenak ere, espazioa, itxurak eta itzalak marrazteko gaitasun hura eta Nadiak zuen perspektibaren zentzu bikaina.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.

Bada modua [...] gizaki dohaintsuzko arraza bat sortzeko, zuhurki antolatuz hartarako ezkontza egokiak belaunaldi segida batean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 152. orr.

Neurologoek beren arreta, beste alde baterako joera-aldaketa nagusitua zen orain: ahalmen indartuen nahiz jende dohaintsuen egiturak behar ziren arakatu, eta dohain horiek garunean zer oinarri duten aztertu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 195. orr.

Behatzaile ez hain dohaintsuek katuak salbuesten dituzte, ez baitute ematen gu iaz ginen baino zuhurrago edo zintzoago.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 249. orr.

Edozeinentzat gustagarri izan behar denaren zapore uniformea izaten dute nazioarteko best-seller-ek idazle hauek gehienetan dohaitsuak izan arren.  Berria - Kultura   2004-04-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus