Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

duda 1 iz zerbaiten egiatasun edo ziurtasunaz zalantzatzen denaren, zenbait aukeraren artean norantz makurtu ez dakienaren arima egoera; dudatzea. ik ezbai; zalantza.

Baina duda horren argibidea izan aurretik, Don Evaristoren ahots lodi-zakarrak esnatu zuen errealitatera: [...]. Ulertzekoa zen nire duda, baina eraikinak berriak zirela esan zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 115. orr.

Berriz Perkain aipatzeko, badago anitz duda edo zalantza, ezin jakinez zein zitekeen bere izen zuzena.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 121. orr.

Oposizioa kezkatuta agertu zen atzo inork duda hori argitzeko helegitea aurkezten ahal duelako.  Berria - Mundua   2004-06-10

Duda sortu berria baitzitzaidan: eta ezjakin urrikalgarriena ni banintzen haren idurikoz?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 186. orr.

Oraindik ez dakite jokatuko duen eta ezta Ntamackek ere; horrek duda sortuko du.  Berria - Kirola   2004-04-24

Carlos Catalanek ere ez ditu argitu duda guztiak.  Berria - Kultura   2004-03-25

Gero begietan, duda bat nabaritu zion, ozenki erratera ausartzen ez zen galdera bat.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 136. orr.

Denborarekin duda bat erneko zitzaigun barrenean, zenbat eta pasarte gehiago gogora ekarri areagotuz joango zena.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 73. orr.

Pundu hortan haatik bada duda frango bazterretan.  Herria   2002-11-21

Gaurko euskaltzaleek bere buruarentzat maiteena duten kontsigna, bat aukeratu behar eta, "euskaraz bizi" delako hori dela esango nuke, duda gutxirekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 86. orr.

Dudaren harrak gero eta zulo handiagoa egiten zuen zaldunaren bihotzean.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 157. orr.

Bada galde eta duda frango bazterretan, bereziki Europan, nola ote den jokatuko preseski Europa batuari buruz.  Herria   2001-05-24

Aita Hilario da, duda barik, nagusia.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 117. orr.

Duda asko daude oraindik horren gainean ere.  Berria - Gaiak   2006-01-14

2 (izenondoekin)

Bere eta beste guztien bihotzetatik duda txikienaren zauria ere ezabatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 834. orr.

Arrazoizko duda txikiren bat agertzen bada nire causa mortis-i buruz, sosik ere ez du ikusiko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 170. orr.

Laguntzaileen jokamoldeari buruzko duda ñimiñoenak susmo txarrak pizten zizkion, bere aginduen onespen kartsuegiak bezalaxe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 65. orr.

Duda handiak daude oraindik genetikoki eraldaturiko elikagaien inguruan.  Berria - Gaiak   2006-03-28

Gogoeta luzeetan zebilen eta duda handiak zituen zer egin behar ote zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 971. orr.

Etorkinen aldeko elkarteek duda sendoak dituzte prozedura «zuzena ote den».  Berria - Harian   2005-02-05

Gaurko duda sakonen araberako danga saminek hautzaroko fedearen goxoa oroitarazi didate.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 20. orr.

Kritika eta duda metodikoaren espiritua garatu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 286. orr.

Apezgoari buruzko duda izigarriak aztaparretan hartua baininduen urte bat lehenago.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 53. orr.

Operazio hartan parte hartu edo ez hartu, hori baldin bazen Rekexok zuen duda etikoa, alkohol pittin batez disolbatzeko erabakia hartua zuen, ea horrela arazo hura guztia garbixeago ikusten zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 125. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orduan bera itzuli zen, duda aire batekin, esan zuen, ama, zeinen begi urdin ederrak dituen soldadutxo honek...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 239. orr.

4 hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Duda arrastorik ere ez zen Lakatosek herren egiten zuela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 41. orr.

Baietz eta baietz, ez zuela horretaz duda mikorik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 38. orr.

Duda izpi bat izan ondoren, hartu egin zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 187. orr.

Haren mintza-doinuak ez zuen duda izpirik utzi, nire semeak sorrarazten zizkion sentipen ezkutuen aitzin-gibelez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 178. orr.

Eta hark, duda izpirik egiteke, soil-soilik esan zion: [...].  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 98. orr.

4 dudako (41 agerraldi, 14 liburu eta 15 artikulutan; 6 agerraldi 4 artikulutan; ETCn 281 agerraldi) izlag dudazkoa.

Haatik usaian baino jende gutixago naski, dudako aroaren gatik behar bada.  Herria   2002-09-05

Hitzezko galtzerdien inbentarioa osatzeari ekin diozu, kirioen sorgin-erratza hegazkin, dudako hodei guztien gainetik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 95. orr.

Eta hementxe du hiltzea eta akabera gogoetatxo txuri-beltz honek; dudako argi-ixpi ñimiño bat besterik ez, heriotzaren itzal lodiaren ertz batean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 110. orr.

Ibaiaren berberatasuna dudako gauza da, eta hargatik irristatzen dira izenak uraren gainean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 215. orr.

Aztertutako etxalde batzuetako emaitzak dudakoak dira, eta doitasun handiagoko testak egin beharko dira.  Berria - Gaiak   2006-02-10

Urtean saio aukeratu batzuk egiteak, badu beste alderdi dudako bat ere.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 83. orr.

Gbauza batzuk izango lirateke "ez eta ez", nazka, eragozpen eta atzerakada garbiz; eta gero, dudakoak dudako eta gizabanakoak gizabanako, "ez baina bai": hauxe da delako morbo horren erresuma naturala, naxka eta xikiñaren aurkintza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.

5 dudazko (39 agerraldi, 20 liburu eta 8 artikulutan; 6 agerraldi 4 artikulutan; ETCn 286 agerraldi) izlag

Hona zein omen diren gure iritziaren galdez dauden dudazko puntu eragozle horiek: [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 183. orr.

Era horretan, irabaziak berreskuratu eta dudazko kredituentzako erreserbak gehitu zituzten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.

1878an prefetek igorri txostenen arabera 31 apezpiku "tzarrak" ekarriak ziren, 27 "dudazkoak", "25 onak", gobernuaren arabera bixtan dena.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 17. orr.

Itxaropen horiek, diru-espazio bateratu batean gertagarriak diren arren, aski dudazkoak dira diruen arteko konkurrentziak nagusi jarraitzen duenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 188. orr.

Ikusi zaitut; soseguak ihes egin du nigandik urrun, eta dudazkoa dut zoriona.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 76. orr.

Hegazti mota guztiak ere hor ikusten ditugu hegoekin fidatzen eta lumei laguntza oraindik dudazkoa eskatzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 365. orr.

Estatistika batek fidagarria izateko oso baldintza estuak bete behar baititu, eta orduan ere, arazo sozialetan-eta, oso dudazkoa izaten baita.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 109. orr.

Ez neukan froga izpirik ere hipotesi hori baieztatzeko, baina behin Rodney Grant-i bere etorkizun dudazko hartara lagundu ziotelarik, bazirudien ohe huts hura indar ezabagarri misteriozkoren batek sorgindu zuela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 351. orr.

6 duda egin

Duda egin nuen hasieran.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 183. orr.

Duda egin du segundo batez eta gero ohartu da ez duela besterik esateko. Duda egiten duzu ala, Miss Fairfax?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 276. orr.

-Simcha David ikusi duzu? -galdetu zuen Hinde Shevachek duda egin ondoren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 182. orr.

Gorpua ikusi zuenean, Beauvaisek, hasieran duda egin bazuen ere, lurrin dendako neska zela adierazi zuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 135. orr.

Julianek duda egin zuen berriro, etxera alde egin ala gelditu.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 120. orr.

Hala ere, duda egin nuen, erran ala isildu, horrela edo hala jokatzeak "Potzoloren" solasari zer jite erantsiko zion ezin igarri-eta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.

Neronek ere duda egingo nuen benetan ote nengoen kamerinoan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 95. orr.

Duda egin nuen niretzat ez ote zen agurra.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 180. orr.

Duda egin nuen ez ote ninduen ezagutu eta horregatik sartu ote zen bulegoan, ala alderantziz, ni eta nire asmoak ezagutu zituelako ihes egin ote zuen. afaritarako iritsiko ote zen duda egin baitzuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 349. orr.

Ni jarrita ikusteak zabalagotu zuen neskaren irriñoa, berak ere hondarrean eseriko ote nintzen duda egin izan balu bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

Ez da zer duda egin amorratzen egon dela preso gazte beterano omen den hau ezin siesta eginda.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 30. orr.

-Imanol? -duda egin zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 103. orr.

-Errepublikak emandako zera -duda egin nuen-.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 145. orr.

Historiaren zalea naiz, eta emakumeen zalea -duda egin nuen- izana naiz.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 12. orr.

· Halako bizikizun batek bere buruko osasunaz duda eginarazten dio bati.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 84. orr.

7 duda izan du ad

Tragoxka bat hartzen du, begietara begiratzen dio, gogoan duena bota ala ez duda duela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 88. orr.

Sarrerako hitzez duda nuen, hala ere; gogorxkoak, akaso.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 227. orr.

Buruan ibili nuen zer egin, duda nuen zer egin behar ote zen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 87. orr.

Eten bat egin zuen, zerbait erran ala ez erran, duda balu bezala.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 119. orr.

· Izan ere, zerbaitez duda guti nuen: anaiak hartutako sastakadak niretako ziren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 343. orr.

8 duda aldi ik dudaldi.
9 duda-muda ik duda-muda.
10 dudan egon (orobat dudatan egon)

Dudan egon ziren haren begi grisak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 86. orr.

Istant batean dudan egon zen, eskua kisketan zuela, leihoa erabat itxi ala ez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 11. orr.

Denbora puxka batez dudatan egon zen botoi hura sakatu ala ez.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 270. orr.

Nire ustez, ama bizi guzian dudan egona da, ongi egin ote zuen ala ez. Kantuan, dantzan, esku bat beti garagardoari eusten, futbola herriaren opioa baino herriaren anfetamina ez ote den dudan egon nintzen.Dudan zagon ea SUAT delakoaren sortzea gauza ona zenetz ala txarra.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 31. orr.

Ordularia eta eztiloa hartu behar nituenez dudan egonik, eramaten ditut, zorigaitzez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 13. orr.

Memento batez dudan egonik, berriz konfiantxa hartzen du mutikoak Basoiren boza entzun ondoan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 149. orr.

Dena dela, dudatan nago zein aukeratu.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 103. orr.

11 dudan eman (orobat dudatan eman g.er. eta dudetan eman) ipar

Joantto, ehunka baiones bezala, hiltze horietarik batzuetara azaldu zen haren abertzaletasuna nehork ez zezan dudan eman eta susmo txarrik ez sortzearren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 202. orr.

Ezkerreko oposizioak dudan eman ditu auzapezak aipatu diru sartzeak.  Herria   2004-10-28

Baina kontseiluak baitu laugarren axuant hautatu, onespen hori ez du dudatan eman nahi izan.  Herria   2004-04-29

Delako zatiek, gainera, ez lukete deus ikustekorik beren osotasunarekin eta beren osotasun hori bere zatiak gabe izaten eta ulertzen ahal liteke, baina nehork ez dezake dudan eman gauza hori absurdua dela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 55. orr.

12 dudan ibili (orobat dudatan ibili eta dudetan ibili)

-Dudan ibili nauk apur batean, hi ote hintzen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 140. orr.

Ezin dut dudan ibili, gaur bai, bihar ez...  Berria - Kirola   2006-02-10

-Baina, ai, ni dudan nenbilean garai hartan neure bokazioarekin, ez bainekien Jainkoak apaiz nahi ote ninduen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 33. orr.

Preseski, amerikanoak dudetan zabiltzan, ez ote zuten oraino soldado gehiago igorri behar Irakiarat, edo, orobat, musulman herrietako 40.000 soldado ez ote ziren ekarrarazi behar kanpotik herri horren bakean zaintzerat.  Herria   2003-09-04

Dudatan ibili zen balekiko kartutxoak jarri ala ez.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.

Dudatan zebilen, kondarrak bukatu ala eskolara jarraitu.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 60. orr.

13 dudan ipini dudan jarri.

Beraz, hasieratik, hautespen naturala dudan ipini edo baztertzen badugu eboluzioaren eragiletzat, ez dugu, inola, ordezko erantzun erlijiosorik zientziaren alorrean aurkezten.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 99. orr.

14 dudan izan da ad

Ainitz jende dudan baitira, geroari buruz...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 203. orr.

Izan ere, nigan topa daitezkeen nire izatearen determinazio-oinarri guztiak errepresentazioak dira, eta errepresentazioak diren aldetik beraietatik ezberdintzen den iraunkorkia behar dute, zeinaren arabera errepresentazio haien aldakuntza, eta beraz, haiek aldatzen diren denboran dudan izatea ere determinatuak izan daitezkeen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 206. orr.

15 dudan jarri (orobat dudatan jarri)

Egia hori [...] ezin dudan jar dezake ezein adimen zentzuzkok.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 59. orr.

Are gehiago, Eugèn Goyhenetchek Proudinesen zubia inoiz existitu izana ere dudan jartzen zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 207. orr.

Hil ote zen ere dudan jar liteke.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 9. orr.

Dudan jar zitekeen esku bihurri hura harena ote zen ere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 264. orr.

Azken hitz misteriozko horiek dudan jartzen gaituzte berari atsegin zitzaion ala ez.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 23. orr.

Bai, ez dut dudan jartzen Adela pasatu egin zela, baina nik ireki nion bidea.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 249. orr.

Inork ezin du dudan jarri gizonek, naturaz, beldurrik ez izatekotan, joera handiagoa izango luketela nagusitasunerako, gizarterako baino.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 63. orr.

Londresko hamaika pizza-egilek izan ezik, inork ez du dudatan jartzen Ingalaterrak Italia birrinduko duela.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 41. orr.

-Dudan jartzen dut Lupin maisua berehalako arriskuan dagoenik -esan zuen Dumbledorek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 187. orr.

Hori ez zegoen dudan jartzerik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 99. orr.

Hasieran lana bilatzen hasten zara, indartsu, baina lanik ez dela heldu eta, zure burua dudan jartzen duzu...  Berria - Harian   2006-03-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina duda (13); baina duda egiten (3); batean duda (3); batek duda (3); batez duda (7); batez duda egin (4); batzuetan duda (3); da duda (10); du duda (4)

duda asko (6); duda bakarra (5); duda barik (72); duda bat (20); duda batzuk (4); duda edo (5); duda egin (94); duda egin du (6); duda egin nuen (31); duda egin ondoren (3); duda egin zuen (25); duda egin zuten (3); duda eginez (4); duda egingo (5); duda egiteko (4); duda egitekoa (3); duda egiten (55); duda egiten baduzu (3); duda egiten dut (12); duda egiten duzu (5); duda egiten nuen (4); duda egiten zuen (3); duda eta (12); duda frango (3); duda gabe (16); duda guti (5); duda gutxi (3); duda guztiak (6); duda handiak (12); duda handiak daude (5); duda handirik (5); duda handirik gabe (3); duda hori (4); duda horiek (3); duda izan (4); duda izango (4); duda izango da (3); duda izpi (5); duda izpi bat (3); duda izpirik (95); duda izpirik ez (5); duda izpirik gabe (53); duda izpirik uzten (5); duda la (3); duda mikorik (8); duda muda (27); duda mudak (22); duda mudak eta (4); duda mudako (4); duda mudan (55); duda mudan egon (21); duda mudan gelditu (3); duda mudarik (7); duda mudarik gabe (6); duda mudatan (40); duda mudatan egon (4); duda mudatan ibili (13); duda mudatan zegoen (3); duda mudazko (8); duda mudazkoa (3); duda mudetan (10); duda zerbait (3)

dute duda (3); duten duda (3); edo duda (6); edo duda mudarik (3); ere duda (11); eta duda (39); eta duda egin (5); eta duda egiten (6); eta duda izpirik (4); ez da duda (5); ez du duda (3); ez duda (18); ez dute duda (3); ez nuen duda (3); ez zegoen duda (3); ez zen duda (3); ez zuen duda (5); halako duda (3); harry duda (5); harry duda mudan (5); horretan duda (3); luzapenik edo duda (3); mila duda (11); mila duda mudetan (8); nintzen duda (3); nuen duda (3); ote zen duda (3); sin duda (7); une batez duda (3); zegoen duda (3); zegoen duda izpirik (3); zen duda (10); zer duda (8); zer duda egin (5); zuen duda (11); zuen duda egin (3); zuen duda izpirik (3); zuten duda (3)

baina dudak (3); dudak agertu (3); dudak dituzte (3); dudak eta (12); dudak eta zalantzak (5); dudak ez (3); dudak sortzen (3); ene dudak (3); ere dudak (3); eta dudak (15)

batez dudatan (3); dudan jarri (7); dudan jarriko (3); dudan jartzen (16); dudatan egon (5); dudatan egon nintzen (3); dudatan jarri (4); dudaz beteriko (4); eta dudaz (4); mila dudetan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus