Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ehizatu, ehiza(tu), ehizatzen (orobat ehiztatu g.er.) 1 du ad animaliak esetsi, harrapatzeko edo hiltzeko.

Gerra ondoren, berriz, txoriak ehizatzen nituen, saltzeko.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 127. orr.

Egun hartan orein bat ehizatzen arituak ginen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 121. orr.

Ni, zakur begi-bakarra hartuta, goiko zelaietara joan nintzen untxiak ehizatzera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 41. orr.

-Bai, bakarrik joan ohi zen hartzak ehizatzera -erantzun zuen Sobakevitxek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 214. orr.

Bazen behin, Lekeition, inoiz existitu ez zen Anacabe izeneko kapitain bat, baleak ehizatzen jarduten zuena.  Berria - Kultura   2004-07-13

Lehenengo oilagorrak ehizatuak direla udazkena baino lehen, eta ea prest egongo ote den haiek jateko, onddo beltz batzuen konpainiarekin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 155. orr.

Txori migratzaileak ehizatzea debekatu dute Filipinetan eta Palestinan.  Berria - Harian   2005-10-25

Osama Bin Ladenen taldearen aurka zuzen ez bazuten jo, Bush «euliak ehizatzen aspertuta» zegoelako izan zen, Ricen arabera.  Berria - Mundua   2004-04-09

Etxeratu bezain pronto, horman zintzilik jarritako oreina eta Afrikan ehizatutako piztien buruak hormatik kendu eta zaborretara bota ditu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 110. orr.

Behin, Cabareteko mendian, otsoaren larrua jantzi zuen eta otso itxurak hartuta, artzainek ehiza zezatela nahi izan zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 127. orr.

Tokian-tokian ehizatzen dutenarekin konpondu beharko dute zazpi tripulatzaileak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 43. orr.

Ez dezagun azeria ehizatu aurretik larrutu.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 107. orr.

Baina ehizan zebilena ehizatua izan zen, uroski.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 393. orr.

2 irud/hed

Azken patata aleak ehizatzen eta ardiki saltsatan bustitzen ari zirelarik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 110. orr.

Ikusten ez dena ehizatu nahi omen du pinturan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 23. orr.

Ez duela errealitatearen azala ehizatu nahi.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 23. orr.

Komunikatzeko eta neska edo mutilen bat ehizatzeko sistema bat besterik ez da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 156. orr.

Beti ihesean dabiltzan mutilak ehizatu nahi ditut nik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.

Eskema nagusia Habanan kontrainteligentzia erakundea atontzea zen, horren bidez Kuban ziri-ziri sartzen ziharduten naziak eta bosgarren kolumnistak ehizatzeko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 143. orr.

Ez genuke ahantzi behar Baigorriko seme ospetsuak ez zuela arazorik izan auzoko erratzuarren odola isurtzeko nasaiki, ez eta ere Baztan aldera ihesi joanak zituen bere herritarren ehizatzeko.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 108. orr.

Dominguez helmugatik 2 kilometrotara ehizatu zuen faboritoen taldetxoak.  Berria - Kirola   2004-08-05

Boto nazionalista ehizatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus