Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

enbalditu, enbaldi, enbaditzen 1 da/du ad ipar elbarritu, hebaindu.

Ixtripu baten ondotik enbalditurik bizi da. Herria   2001-10-11

Creton legearen menpean, hogei urteak beteak dituzten larogeitabost gazte, enbalditu haurren arta etxetan atxikiak direnak; lehen bai lehen helduen arta etxetan ezarri behar ditugu. Herria   2005-06-23

2 (era burutua izenondo gisa)

Baionako besten kari haurren egunean, haur enbaldituen ongi etorria antolatua da espresuki. Herria   2002-10-17

Haur eta gazte enbaldituen artatzen aritzen da. Herria   2004-09-09

Berak, bere bizia ospitale hortan nahi bazuen, jende xume enbaldituen, biziak kolpatuen errespetuz zela. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 189. orr.

Enbaldituek ez dute horra sartzerik, kanpoko eskaleren gatik eta barnera eta igangailu elektrikorik ez baitago hirugarren estairaino hupatzeko. Herria   2004-01-22

APF elkarteak frantses estatuan egin ikerketa batek erakusten du enbalditu batek beste gizonki batek baino hamabost aldiz mentura gutiago duela lan proposamen baten ukaiteko. Herria   2005-12-01

Estatuaren gandik gaitasun berriak eskuratzearekin, enbaldituen saila goitik behera ikertu du departamenduak. Herria   2005-06-23

Enbaldituen gunea, huntan lau biltegi badira, horietan metatzen dira 61 urtez goiti direnak. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 122. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus