Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epitafio 1 iz hilarrian ezartzen den esaldia.

Diofanteren epitafioa zen, Metrodororen Jauregiko antologia liburutik aterea: [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 382. orr.

Matilderi galdetu zion orduan epitafiorik ote zegoen hilarriren batean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 144. orr.

Ez nion sekula epitafioari erreparatu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 38. orr.

Gizon bat epitafioa zizelkatzen ari zen hiru hizkuntzatan, ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz: "Ez zen inoiz paradisutik hurbilago egon rantxo honetan pasatako denboran baino".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.

Nahiago duela historiak, esate baterako, H.G. Wellsen epitafioa: "Ez nizuen, ba, nik esan, babuok!".  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 144. orr.

Argitasun horren froga da epitafiorako hautatu zuen esaldia [...]: «Barkatu hautsa».  Berria - Kultura   2006-02-25

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Orain, hari behin-betiko agur esateko ordua heldu denean, ez zait bururatzen epitafio egokirik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 98. orr.

Okurritu zitzaion poetek historiarako utzi nahi dituztela epitafioak eta epitafio solemneak idazten dituztela.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 144. orr.

Ez dira poetak konturatzen solemnitatea marketing txarra dela, eta historiak nahiago izaten dituela bestelako epitafioak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 144. orr.

Ordea, ote zen harentzat epitafio hoberik "Oro nahi eta oro gal" baino...?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 374. orr.

Canguilhem-ek diosku epitafio zirraragarria dela filosofoa eta matematikaria izan zen batentzat: bosta da lehen bakoitiaren eta lehen bikoitiaren batuketa pitagorikoaren emaitza.  Berria - Kultura   2004-04-14

3 (hitz elkartuetan)

Epitafio kutsua zuen azken lerroak, albiste arrunta baino hobituarioa izan zezakeena toki aproposagoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus