Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eremu 1 iz lurraldea; hedadura; arloa.

2 250 m2-ko eremu bat atxikitzen du hiri elkargoak, hedatzeko mentura agertzen balitz.  Herria   2002-10-17

Berak ez du marrazten euren eremua ixten duen lerroa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 131. orr.

Belar artifizialeko 900 metro koadroko eremu bat.  Berria - Kirola   2004-04-02

2 hektareako eremua izango genuke biztanleko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 64. orr.

16 000 metro karratuko eremua salgai ezarriko dutela.  Herria   2003-06-12

20 futbol zelairen tamainako eremua suntsitzen dute orduko.  Berria - Gaiak   2004-07-27

Xiberta auzogunean, etxe-lur bat, eremuz ez batere handia, saldu zela inkantean miliun bat eta ehun mila eurotan.  Herria   2005-12-29

Hungaria, eremuz bederatzi aldiz Nafarroa, hamar miliun bizilagun.  Herria   2003-05-08

225 milioi biztanleko eremu honek, berak bakarrik, Ekialde Urruneko esportazioen %29 biltzen du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 77. orr.

Hazparnek badu 7.750 Ha eremu eta huntarik %55 nahi lukete beiratu laborantxako lur bezala.  Herria   2004-12-02

Sagarnoa egitetik bizitzeko behar dira hamar hektara eremu landatu.  Herria   2005-05-19

Eremua eskas da Baionan eta inguru hurbilean bizitegi berrien eraikitzeko.  Herria   2003-06-26

Taxoare handitzeko eremu bat saldu du.  Berria - Kirola   2004-12-15

Filistearrak borrokatzetik itzultzean, esan zioten Sauli: "En-Gediko eremuan duzu David".  Elizen arteko biblia   1 Sm 24,2

Sortaldeko eremuan Markinako hizkera izan da eredua.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 79. orr.

FARCen kontrolpeko eremu batean.  Berria - Mundua   2004-04-27

Hortik hurbil da Tabriz, munduko hiri hoberenetarik merkatariendako, Persiako erregeren eremuetan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 67. orr.

Sukaldea, amatxiren eremua da.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 58. orr.

Vodkaren eremuetatik whiskiaren landetara gentozen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 298. orr.

Kastillako eremuetan hamaika aldiz ibilia naiz, ene ameskerietan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 118. orr.

Hirian dena prest zegoen jadanik, eta jendetza handia bildu zen, albistea Gondorko Erresuma osoaren eremuetara iritsi baitzen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 303. orr.

Hendaia, Pausu-Behobia, Irun eta Hondarribia elkartzen dituen eremua baita ene eguneroko espazioa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 156. orr.

Dialektoak, hizkuntzaren eremuaren zatiketa arbitrarioak baizik ez dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 248. orr.

Zibilizazio baten desagertzea erregistratzen duen gertaera [...] gizarte zenduaren estatu unibertsalaren eremua okupatzea izaten da normalean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 31. orr.

Europako Banku Zentralaren %2ko helburutik urrundu egin da euroaren eremuko inflazioa.  Berria - Ekonomia   2004-11-18

Akemenestar Inperioaren eremu izandakoaren bazter guztietan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.

Bakoitzak bere eremuan erantzukizun osoz aritu behar du prozesua abia dadin.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Izan ere, Karunak kontrolatzen duen eremua gure behaketa gunetik at dago.  Berria - Mundua   2004-04-02

Ezberdintasun guziak barneratzen duen eremua da eskola, denei aukera berak eskaintzen dizkien egitura.  Berria - Harian   2005-12-09

Anartean Joanes, deus ez bailitzan, bere paralitiko aulkiaren eremuan, eskuak gurutzean, soa hodeietan eta aho zokoa habia, loeria saindu batean ito zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 169. orr.

Denbora eta espazio neurgarriak baino haratagoko eremu batean dago gure baitako irudimenaren esparru misteriotsu hori.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 15. orr.

Hark jotzen zuenean airea jabaldu egiten zen, eta oroimenak, bere argia pizturik, ahanzturaren eremutik alde egiten zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 68. orr.

Trukeen eremua zabaltzeari esker haz daiteke ekonomiaren produktibitate globala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

Horrek arazoak sortzen dizkie dolarraren eremuetara esportatzen duten enpresei.  Berria - Ekonomia   2004-02-27

A priori historikoen arabera artikulatutako enuntziatuen eremuak [...] ez dauka lautada monotono eta mugarik gabe luzatutakoaren itxura.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 149. orr.

Izatez, ordea, eremuz kanpokoaren kontzeptua irudi finkoarentzat ere ongi egokitzen den arren, bada ezabaezinezko desberdintasun bat irudi finkoaren eta irudi mugikorraren artean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 212. orr.

Atera zitekeen zenbaki negatibo baten erro karratua, zenbaki konplexuen eremuan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 311. orr.

Fonetika-fonologien eremuan, ahots esaten zaio ahoskorden dardarak sortzen duen hots uhinari.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 33. orr.

Eremu hau enuntziatu efektibo guztien multzoaz osatuta dago.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 34. orr.

Izendatzen zaion eremuaren eta mailaren arabera forma eta funtzio berezi bat hartuko du.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 15. orr.

Tentsioa edo konpresioa jasan behar duten eremuak erraz ezagutzen dira hezur trabekularrean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 26. orr.

Ene barne bizian Nafarroak hartzen zuen eremu gehiena, Bizkaiak ere leku handia zuelarik ene imaginarioan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 125. orr.

Aldia hitzak denbora du eremu, eta aldea hitzak espazioa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 59. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eremu mortu bat zegoen haien eta gainerakoen artean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 50. orr.

Asadabad herritik gertu erori zen helikopteroa, hain zuen ere, eremu menditsu batean.  Berria - Mundua   2006-05-07

Hegoaldeko lau eremu historikoetan lan gabezia emendatu da apur bat iraileko hilabetean.  Herria   2002-10-10

Nafarroan euskara eremu euskaldunean bakarrik da ofiziala.  Berria - Harian   2005-09-23

Printzeak oina eremu frantsesean sartu orduko, isildu egin ziren tiro hotsak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 99. orr.

Ekialde Hurbila munduko eremu estrategiko nagusia da egun eta, horegatik, inork ez du nahi egungo mugak aldatzerik.  Berria - Mundua   2006-01-12

Infernuko suak erraustutako eremu mortua zirudien Mendizorrotzako berdeguneak.  Berria - Kirola   2006-03-31

Zinezko dela tristeziaren eremu mortuan luzaro bizirik irautea, bizipozaren iturriko urik edan gabe.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 130. orr.

Hirugarren mailako sabai lauraino igo zen, Dorrearen mailarik garaienera: hogei bat yardako zabalerako eremu irekia zen, karelak inguraturik behealdean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 223. orr.

Eremu zabal biluzia eskuin, ezker, aurrean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 164. orr.

Eremu bereiziak sortzea proposatu du Kostunicak.  Berria - Mundua   2004-03-24

Urek hartu dute hor eremu handia, pentze eta landa frango estaliz, etxe batzuetarat ere sartuz, bereziki Azkainen, Portuko auzogunean.  Herria   2001-05-10

Lurreko eremu handi batean dagoen lurzoru aldapatsu eta malkartsuan ibiltzeko, hobeak dira oinak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Bilbotik mendebaleranzko eremu zabalean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 74. orr.

Alde guztietan hesiz itxiriko eremu zabal baten erdian zegoen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 112. orr.

Kaltetutako zenbait eremutara iristea zaila gertatzen ari zaie Filipinetako Gobernuko zein gobernuz kanpoko laguntza erakundeei.  Berria - Mundua   2004-12-04

Auzo hura eremu narras eta txiro bat zela artean, etorkin saiatuen eta langile familien bizileku.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 101. orr.

Berdintasunaren bidean urratsak egiten ari diren arren, oraindik emakumeak gizonen aldean bazterturik daude, bai eremu pribatuan, bai publikoan.  Berria - Harian   2005-09-29

Zergatik ari dira gizonak hemen borrokan, Eremu Sakratuetan?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 156. orr.

Kafetegi bateko eremu neutrala hautatu genuen sinadurarik gabeko hitzarmena egiteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 59. orr.

Planisferio batean adierazita ageri ziren loroen eremu geografikoak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 75. orr.

Hiria eremu librea da, liberalagoa, zabalagoa, argituagoa, eta herriak eta herri-koxkorrak berriz, murritzak, motzak, atzerakoiak, jauntxoaren eta apaizaren mendean luzaz egonak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.

Aditzena ere eremu emankorra da hitz luzeak bilatzeko ahalegin honetan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 221. orr.

Bilakabide fonologikoen eremu prosodikoa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 52. orr.

Erabilitako hitzak, erabilpeneko arauak, adierazten duten eremu semantikoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.

Hiru eremu problematikotan banatu du Nagelek zientziaren azterketa logikoa: azalpen zientifikoa, kontzeptu zientifikoa eta zientzien nahi kognitiboen ebaluazioa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 168. orr.

Hor dago, era berean, ikusmenezko pertzepzioaren azterketa, behingoz besterik ez bada ere, arreta handiz eremu sinbolikoa ez baztertzen ahalegintzen dena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 232. orr.

Palestina historikoko hiriburua «nazioarteko eremu» deklaratu zuen NBEk Palestina zatitu zuenean, 1947an.  Berria - Mundua   2006-01-10

Orai gaitzeko eremua bada dena garbitua hor muntatzeko auzogune berri bat.  Herria   2003-08-07

Gainazal berean eremu argiztatu batetik ilunpeko eremu batera igarotzen delako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 31. orr.

Kontzeptuaurreko eremuak agerrarazten ditu diskurtsoaren erregulartasunak eta betebeharrak. garbi dago txanponaren erabilgarritasuna areagotu egiten dela zenbat eta eremu handiagoan izan erabilera legala.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 74. orr.

Eremu erdaldun horretakoak ziren Nafarroako agintariak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 25. orr.

Ikusiko baitituzte beren buruak eremu infinitu baten eta eremu ezerez baten artean kokatuta, zenbaki kopuru infinitu baten eta kopuru ezerez baten artean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 368. orr.

Makineria pisuaren laguntza behar duten zientziaren edo pentsamenduaren eremu handi-zabalak bezain maite zituen letra tiki-zirtzilen goldeaz lantzen diren alor apalak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.

Gizona ozta-ozta ausartzen da Siberiako estepetan edo Asiaren erdialdeko lautadetan barneratzen; adoretsuenak ere atzera egiten du Afrikako basamortuetan, Amerikako zelaietan; bipilenak ere amore ematen du Australiako lurralde zabaletan, poloetako izotzezko eremuetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 9. orr.

Paralaxia akats ñimiño batengatik [...] Lurraren eremu grabitatorioan sartuak zirenak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 95. orr.

Molekula batzuek dipolo elektriko bat daramate beren baitan, hots, ipar orratz ñimiñoak bezala jokatzen dute eremu elektriko batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Patrick Devedjian UMP-koak hauxe erran du mugaz gaineko harreman horien kargua duen "eremu antolakuntza" ministerioaz: "ez dut deusetarako ez den ministerio baten kargudun izan nahi".  Herria   2005-06-30

Aspaldi-aspalditik dago eremu-hesiketa bat, eta gaur bertan ere gaixoak eta eroak, pobreak bezalaxe, beren barrutietan bizi dira, beste jendearengandik bereizita.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 23. orr.

Eremu kontzeptua, definitu dugun bezala (11-1) behintzat, historikoki definituta dauden irudi batzuetarako baizik ez da erabat egokia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 209. orr.

Begi-ninia ixteak ez du pertzepzioa aldatzen begian sartzen den argi kopurua aldatzen delako, eremu-sakontasunaren aldetik gertatzen den eraginaren ondorioz baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Itxuraz aski bigarren mailakoa dirudien eremu-sakontasunaren puntu hori geroz eta garrantzi handiagoa hasiko da hartzen berehalaxe Comolliren testuetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 174. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ager soroa, alorra da, landa, lurra, lur-eremua, lurraldea, eskualdea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.

PANek salatu du Gazako plana «Israelen konplota» dela, Zisjordaniako lur eremu handiak atxikitzeko.  Berria - Mundua   2004-05-05

Bi ur-eremuren artean estu-estu kokatuta dago hiria, itsasoaren eta Mariotis aintziraren artean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.

Hiri-eremu goibel batean.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 27. orr.

Hirietako industria-jarduerak landa-eremuetara eta hiri handietatik txikietara desbideratu zirelako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Aire eremuarekin batera kostako herrialdeen jurisdikzio eremua osaten dutenak.  Berria - Mundua   2004-08-11

Enpresek, berriz, baso eremu handiak erosten dituzte.  Berria - Gaiak   2004-07-27

Bidearen lehen zatia, Aveyron-eko Conques hiriraino, Aubrac-eko goi-eremuetan gaindi, frango menditsua da.  Herria   2004-10-07

Arazoa, beti bezala, muga ezartzerakoan dago, muga-eremuetan hain zuzen ere.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 187. orr.

Denbora nola igaro, horixe da kartzela eta kontzentrazio eremuetako arazo handienetako bat.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 60. orr.

Goizeko-Izarra eta itsasontzi gehiago ere aritu zen jendea gerra eremuetatik kanporatzen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 25. orr.

Lan-eremua ez zian eskas, gehienek txantajerako behar diren bi baldintzak betetzen baitituzte: sekretu aitorrezinak eta kontu korrente pollita.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 388. orr.

Ez da erraza azken garaiotan adostasun eta akordio eremu zabalak ikustea Eusko Legebiltzarrean.  Berria - Ekonomia   2004-05-08

Nekazariek hondamendi eremua eskatuko dute.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 48. orr.

Han, suntsipen eremu haren erdian, harritu egin zuen agerkunde ulertezin bezain jasanezin hark.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 160. orr.

PANek Rafan duen gobernu eremuan ospitale txiki bat dugu, baina ez da gai egoera honetan sortutako kasuei aurre egiteko.  Berria - Mundua   2004-05-20

Iragan izan balu, Biarnon sartuko zen, eta Garrüzeko gazteluzainaren aginte-eremutik kanpo geldituko.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 45. orr.

Ez dago adinik filosofiaren eragin eremutik kanpo.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 33. orr.

EAE lau zatitan banatu dugu: kostaldea, Kantauri barnealdea, trantsizio eremua, eta Ebro ondoko eskualdea.  Berria - Harian   2005-06-18

Angeluko Leclerc saltegiko kultur eremuan.  Herria   2001-11-01

Ameriketako Estatu Batuetako agintariekin eta ALCA Ameriketako Merkataritza Eremu Librearekin hainbat akordio sinatu ditu presidenteak.  Berria - Harian   2005-04-20

Barne merkatuko «prezio-gerrak» baztertu ditu, eta globalizazioari eta «enpresa askoren» deslokalizazioari neurria hartzeko, «Ekialdea» jo du «lehentasunezko negozio eremutzat».  Berria - Ekonomia   2004-03-31

Saltoki eremu handiek sektoreko lan baldintza onak jaitsi egin dituztela.  Berria - Harian   2005-10-26

Bardeako tiro eremua.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Egingo nuke ez zituela maite soldaduen balentriak, ez militarrak ez bestelakoak, bai baitzekien balentria haiek militarren buruetako gudu-eremuetan bakarrik gertatzen direla.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 53. orr.

Erabaki eremuaren auzian gure ikuspegia daukagu eta egituratzeko proposamena ere bai.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Bachefores errauste planta itxi denetik, lurperatze eremurik ezean, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako hondakinak Lapouyadera (Bordele, Gironde) eraman behar dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Erietxe-eremuak, esaterako, ez du aldagaitza iraun, diskurtso klinikoak bera laborategiarekin harremanean jarri ostean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 88. orr.

Beste batzuek, aldiz -Gregek bezala tumor izugarri handiak dituztenek-, beste hirugarren lesio-eremu bat izan ohi dute, kortexaren barnealdean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.

Tradizioa da, bestalde, idazle batek aurki dezakeen askatasun-eremurik bikainena.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 37. orr.

Ikuspen-eremuaren aldaketa etengabeak halako fluxu gisako bat eragiten digu erretinan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

Etengabeko harreman bat behar zuen, ikus-eremuaren alde bakoitzaren eta bere inguruaren arteko konparazio bat, sintesi orokor hartara iristeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 45. orr.

Estropada eremua itsaso zabalean egongo da oraingo honetan.  Berria - Kirola   2004-08-27

Ekintza eremuen finkatze praktikoa, egitura instituzional baten premiaren azalpena.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 197. orr.

Fonologia ikerketa eremu bizia izan da azken urteotan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 48. orr.

Enuntziazio-eremuaren konfigurazioak aldi bereko existentzia erak dakartza berarekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 67. orr.

Proposizio batek erreferenterik duen ala ez esan ahal izateko, jakin beharra dago zeri dagokion enuntziatua, zein den bere korrelazio-eremua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 105. orr.

Aplikazio-eremu zehatzagokoak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 168. orr.

Litekeena da, noski, harreman hauek guztiak aztertzea gai modura hartu gabe enuntziazio-arloa bera, hau da, enuntziazio-funtzioa gauzatzen den koexistentzia-eremua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 116. orr.

Deskribatzen dira diskurtso-eremu mugatuetan, eta ez zaizkie aitortzen hasieran hedapenerako ahalbide mugagabeak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 73. orr.

Honela ikusten dugu galdera-eremu bat zabaltzen dela, galderon artetik batzuk ezagunak zaizkigularik eta hauen bidez historiaren era berri honek bere teoria propioa mamitzen ahalegintzen da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 12. orr.

Azkenik "biblioteka" edo dokumentu-eremua deitu ahal izango genukeena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 61. orr.

Horietaz gainera, badira beste sinbolismo asko ere, baina ez dute guztiek horien balio-eremu berbera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 78. orr.

Eragin-eremu berezi bana sortu da munduko hiru botere ekonomiko handien inguruan (Estatu Batuak, Europar Batasuna eta Japonia).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.

Amodio eremu suntsitua nintzen, hautsezko pentoka, zerutik isuri euri nitrikoa, belarrak berak ukatzen zuen lurra.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 146. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Angeluko kontseiluak PLU hiriko eremu antolaketa plan berria ontzat eman du joan den osteguneko bilkuran.  Herria   2004-07-05

6 basamortua.

Emaguzu hazia bizirik iraun dezagun eta gure lurrak eremu bihur ez daitezen.  Elizen arteko biblia   Has 47,19

Emaguzu hazia bizirik iraun dezagun eta gure lurrak eremu bihur ez daitezen.  Elizen arteko biblia   Has 47,19

Zuen lurraldea eremu bihurtuko dut eta zuen hiriak hondakin.  Elizen arteko biblia   Lb 26,33

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

akordio eremu (5); ameriketako merkataritza eremu (5); arte eremu (6); arteko eremu (7); azterketa eremu (5); babes eremu (6); baina eremu (7); baino eremu (9); bat eremu (7); baten eremu (6); bere eremu (10); beste eremu (51); beste eremu batean (8); beste eremu batera (5); beste eremu batzuetan (7); beste eremu batzuetara (5); bi eremu (17); da eremu (22); da eremu horretan (5); dagoen eremu (10); dauden eremu (6); dela eremu (7); delako eremu (5); den eremu (26); den eremu batean (7); dira eremu (16); dira eremu horretan (5); diren eremu (10); ditu eremu (8); dituen eremu (8); du eremu (24); duen eremu (23); dute eremu (11); duten eremu (8); edo eremu (8); egiteko eremu (5); erabaki eremu (5); ere eremu (12)

eremu aske (5); eremu asko (5); eremu askotan (10); eremu bakarra (9); eremu bakoitzean (9); eremu bat (106); eremu bat izan (5); eremu batean (79); eremu baten (16); eremu batera (19); eremu batetik (7); eremu bati (8); eremu batzuetan (11); eremu batzuetara (6); eremu berde (5); eremu berean (15); eremu berezi (6); eremu berri (17); eremu berria (6); eremu berriak (12); eremu bihurtu (6); eremu bihurtuko (7); eremu edo (8); eremu erdaldunetan (5); eremu eszeniko (7); eremu eszenikoa (9); eremu eta (16); eremu euskaldunean (7); eremu euskalduneko (7); eremu ez (16); eremu ezberdinetan (10); eremu gehiago (8); eremu guztietan (29); eremu guztietara (8); eremu handi (9); eremu handia (9); eremu handiak (18); eremu handiko (5); eremu hartan (10); eremu hau (11); eremu hauek (5); eremu honetako (5); eremu honetan (11); eremu hori (52); eremu horiek (12); eremu horien (5); eremu horietako (5); eremu horietan (19); eremu horren (23); eremu horretako (5); eremu horretan (95); eremu horretatik (6); eremu hortan (11); eremu hura (7); eremu jakin (11); eremu juridiko (7); eremu latz (5); eremu lau (5); eremu librea (8); eremu magnetikoa (5); eremu mistoan (10); eremu mistoko (5); eremu mortu (7); eremu oso (10); eremu osoa (13); eremu osoan (19); eremu politiko (8); eremu politikoan (9); eremu pribatua (5); eremu pribatuan (10); eremu propioa (5); eremu publiko (5); eremu publikoa (6); eremu publikoak (6); eremu publikoan (10); eremu sakontasuna (7); eremu sakratu (6); eremu txiki (11); eremu txikian (8); eremu ulergarri (5); eremu urdina (5); eremu urriko (20); eremu urriko eta (7); eremu zabal (41); eremu zabal bat (7); eremu zabal eta (5); eremu zabala (25); eremu zabalago (5); eremu zabalagoa (10); eremu zabalak (15); eremu zabalean (17); eremu zabaletan (11); eremu zehatz (7)

eta eremu (110); eta eremu horretan (7); europako eremu (5); euskalkiaren eremu (7); euskalkiaren eremu osoan (6); ez duen eremu (5); gabeko eremu (13); hainbat eremu (7); hektara eremu (5); hiru eremu (10); hondamen eremu (10); ikusmen eremu (6); itsas eremu (6); koadroko eremu (6); kontzentrazio eremu (11); lan eremu (20); landa eremu (6); lur eremu (55); lur eremu bat (6); merkataritza eremu (6); metro koadroko eremu (5); nafarroako eremu (10); oso eremu (16); zen eremu (15); zenbait eremu (6); zuen eremu (16)

alimaleko eremuak (5); arteko eremua (5); bardeako tiro eremua (10); bere eremua (16); dagoen eremua (8); den eremua (16); diren eremuak (8); duen eremua (17); duten eremua (7); duten eremuak (5); ekintza eremua (5); eremua baino (5); eremua da (28); eremua du (6); eremua ere (10); eremua eta (16); eremua ez (9); eremua gero (5); eremua gero eta (5); eremua hartzen (10); eremua izan (9); eremua zabaldu (8); eremuak eta (8); eta eremua (8); eta eremuak (10); gabeko eremua (9); hektarako eremua (6); inguruko eremua (7); interpretazio eremua (6); karratuko eremua (11); koadroko eremua (8); lan eremua (11); lur eremua (27); lur eremuak (12); metro karratuko eremua (11); segurtasun eremua (7); tiro eremua (16)

bakoitza bere eremuan (5); bere eremuan (25); beste eremuetan (5); dagoen eremuan (7); dauden eremuetan (7); den eremuan (13); den eremuetan (6); diren eremuetan (9); duen eremuan (13); duten eremuetan (6); eremuan bizi (7); eremuan ere (13); eremuan eta (11); eremuan izan (7); eremuan kokatzen (9); eremuan lan (5); eremuan sartu (14); eremuan sartzen (14); eremuan zegoen (6); eremuaren barruan (6); eremuaren eta (6); eremuaren zati (6); eremuari dagokionez (7); eremuetan bizi (9); eremuetan bizi diren (6); eremuetan ere (7); eremuetan eta (5); eremuetan sartu (5); euroaren eremuan (14); hizkuntzaren eremuan (6); ikusmen eremuaren (9); izeneko eremuan (7); kontzentrazio eremuetan (14); lan eremuan (11); landa eremuan (5); landa eremuetan (5); legearen eremuan (6); lur eremuan (10); lur eremuaren (7); lur eremuen (5); lur eremuetan (5); lurralde eremuan (5); nekazaritza eremuetan (6); tiro eremuaren (5); zen eremuan (6)

bere eremura (5); bi eremutan (8); donostia euroaren eremuko (5); eremuko erabilera (5); eremuko erabilera askotako (5); eremuko zentro (5); eremura eraman (11); eremura joan (7); eremutan banatu (5); eremutik atera (8); eremutik kanpo (17); eremuz kanpo (6); eremuz kanpoa (6); eremuz kanpoko (6); eremuz kanpokoa (6); euroaren eremuko (41); hainbat eremutan (17); hiru eremutan (12); landa eremuko (18); landa eremuko erabilera (5); landa eremuko zentro (5); zein eremutan (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus