Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

errefuxiatu (orobat errefusiatu g.er.) 1 da ad bere ideia politikoengatik beste herrialde batean babes hartu.

Sedan-en errefuxiatu zen, aitasantuzaletzat hartu zuten, eta hil egin nahi izan zuten. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Yamiten errefuxiatu nintzen 1949an. Berria - Harian   2005-08-17

Kirgizistango iturrien arabera, 550 uzbekistandar errefuxiatu dira herrialde hartan. Berria - Harian   2005-05-19

Badakit, ondo jakin ere, ezkutatuta edo errefuxiatuta dauden beste batzuei dagozkien gauzak biziki interesatzen zaizkigula eta egiaz solidarizatzen garela ezkutatuta daudenak alemaniarrek aurkitu eta deportatzen dituztenean. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 189. orr.

Frantziako estatuan errefuxiatuta zauden militante ilegala bazara. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 9. orr.

Egungo Iruñeko apezpikua ez baitzen oso ados Esparterorekin, Frantzian da une honetan, Pauen uste dut, duela bi urte errefuxiatuta. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 197. orr.

Jesus Javier Alonso Carvallesek 1936 eta 1940a artean Frantzia eta Belgikan errefuxiaturiko haur euskaldunen memoriaren azterketa proposatzen du, espainolez. Berria - Kultura   2004-12-17

Bertan Tindufeko errefuxiatu batek kontatzen zuen kostaldeko herri batean jaio zela, Dahlan, baina gerrak errefuxiatzera behartu zuela. Berria - Harian   2005-04-21

Gero, Urepelen gauez gau muga pasatuz, Oihartzunen errefuxiatzeko. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 85. orr.

2 irud/hed

Hamahirugarren asaltora Cassius Clay erdidantzan irten zen berriro, eta kolpe ugari eman zuen, harik eta ostera ere soken kontra errefuxiatu behar izan zuen arte. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 389. orr.

Orain politika moralismoan errefuxiatzen da - ez moralean. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 62. orr.

Ohikoa da batzuek drogan errefuxiatzea. Berria - Euskal Herria   2004-08-21

Denboraren buruan bakartasunean bizi dena ez da gehiago gai harremanetan jartzeko beste norbaitekin, ez da gai, ez du gogorik ere, eta arrunt uzkur bilakatzen da [...] nahiago du bere munduan gelditu, bere mundu hetsian errefuxiatu, erretiratu, ohantzean bezala. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 119. orr.

3 (du aditz gisa)

Garai batean hemen jende askok politika erlijio azpian errefuxiatu zuen. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 61. orr.

4 (era burutu izenondo gisa)

Han sortu, garatu eta loratzen da natura errefuxiatu bat, bereiz bizi dena. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 140. orr.

5 (era burutua izen gisa) bere ideia politikoengatik beste herrialde batean babes hartu duen pertsona. ik iheslari 2.

Preso, errefuxiatu eta ekintzetan bizia galdu duten gudarien familien sufrimena. Itxaro Borda   «Hiruko» - 99. orr.

Gero eta errefuxiatu gehiago zegoen Bilbon, eta ez bakarrik Gipuzkoakoak eta Arabakoak. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 50. orr.

Beste errefuxiatu batekin zegoen, Txomin Iturbe, herri berekoa. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 35. orr.

Ateak zabalik zeuzkan, pasadizoko geltoki bat zen jende askorentzat, eta errefuxiatu ugarik jotzen zuen hara behin betiko lekuan egokitu arte. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 133. orr.

-Duela gutxi zeharkatu dut muga -erantzun diezu-; errefuxiatu politikoa naiz. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 27. orr.

Igandeetan Baionara hurbiltzen nintzen, itsasbazterrean bizi ziren errefuxiatu militanteenekin harremanetan jarraitzeko. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 213. orr.

Antzinako errefuxiatu bat. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 71. orr.

Erakundetik bota izan arren, Frantzian errefuxiatu gisa bizi zen nortasuna faltsutuz. Itxaro Borda   «Hiruko» - 46. orr.

Errefuxiatu jendearen giroan entzundakoaren arabera, kartzela barrutik eraman omen zituzten antolaketa eta koordinazio-lan guztiak. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 200. orr.

Errefuxiatu kanpo bat ote? Oihal-estalkiak eta guzti, itxura hala du. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 134. orr.

Errefuxiatu txartela badaukazu, baina hiru hilean behin zeharkatu behar izan duzu muga orain arte. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 37. orr.

6 errefuxiatu gune (orobat errefuxiatugune g.er.)

Errefuxiatu gunea Gazako eskualdea eta Egipto banatzen dituen mugan kokatuta dago. Berria - Mundua   2004-05-19

Beste 200.000 herritarrek hiriaren kanpoaldean ezarri dituzten errefuxiatu guneetan babestu dira, erakundearen arabera. Berria - Mundua   2004-11-19

Hiriaren kanpoaldean ezarri diren errefuxiatu guneetan dauden hainbat pertsonari itzultzeko eskubidea eman zitzaien atzo. Berria - Mundua   2004-12-24

Errefuxiatu guneetara ailegatzeko segurtasun arazoak daudela adierazi zuen Munduko Elikagai Programak. Berria - Mundua   2004-10-20

Israelgo Armadak, bien bitartean, herenegun abiatu erasoaldiari eutsi zion atzo Gazako Khan Junis errefuxiatu gunean. Berria - Mundua   2004-12-19

Mohsan Daur 11 urteko haurra txoriak harrapatzen ari zen Jabalia errefuxiatu guneko beste umeekin batera, soldaduek buruan tiro egin ziotenean. Berria - Mundua   2004-01-24

Uharteko iparraldean dagoen Aceh eskualdea izan zen, itsasikararen eraginez, eremu kaltetuena eta bertako errefuxiatu guneetan dauden herritarrek oinarrizko gauzen premian daude.Tindufeko errefuxiatu guneetan bizi diren sahararrei 200.000 euroko diru laguntza ematea erabaki zuen atzo Eusko Jaurlaritzak. Berria - Harian   2005-01-07

Horretarako, dirudienez uniformerik gabe, palestinarrak balira bezala gorde eta egin zieten tiro soldaduek Ain Beit al Ma-ko errefuxiatu gunean. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 72. orr.

Zein da une honetan errefuxiatu guneen egoera? Berria - Mundua   2006-02-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

al askar errefuxiatu (3); al bureij errefuxiatu (4); askar errefuxiatu (4); balata errefuxiatu (4); balatako errefuxiatu (4); balatako errefuxiatu gunean (4); bat errefuxiatu (6); bertako errefuxiatu (4); beste errefuxiatu (9); bi errefuxiatu (4); bureij errefuxiatu (5); bureij errefuxiatu gunean (3); dagoen rafako errefuxiatu (3); dauden errefuxiatu (4); den errefuxiatu (3); den rafako errefuxiatu (3); diren errefuxiatu (3); edo errefuxiatu (4); ere errefuxiatu (3)

errefuxiatu bat (8); errefuxiatu batek (3); errefuxiatu batzuk (4); errefuxiatu behar (3); errefuxiatu behar izan (3); errefuxiatu bizigunean (12); errefuxiatu bizigunearen (4); errefuxiatu biziguneko (3); errefuxiatu bizigunetik (3); errefuxiatu edo (3); errefuxiatu eragin (3); errefuxiatu eta (10); errefuxiatu gisa (10); errefuxiatu gisa bizi (3); errefuxiatu gune (8); errefuxiatu gunea (9); errefuxiatu gunean (63); errefuxiatu gunean bizi (6); errefuxiatu gunean eta (5); errefuxiatu gunean sartu (3); errefuxiatu gunearen (6); errefuxiatu guneen (4); errefuxiatu guneetako (3); errefuxiatu guneetan (19); errefuxiatu guneetan bizi (3); errefuxiatu guneko (13); errefuxiatu gunera (4); errefuxiatu gunetik (8); errefuxiatu guztiak (5); errefuxiatu inguru (5); errefuxiatu kanpalekuan (7); errefuxiatu kanpalekuetan (3); errefuxiatu palestinar (13); errefuxiatu palestinar bizigunean (4); errefuxiatu palestinar daude (3); errefuxiatu palestinarrak (8); errefuxiatu palestinarrek (6); errefuxiatu palestinarren (8); errefuxiatu palestinarren itzulera (3); errefuxiatu politiko (6); errefuxiatu politikoa (10); errefuxiatu politikoa naiz (4); errefuxiatu politikoak (3); errefuxiatu politikoen (5); errefuxiatu sahararrak (4); errefuxiatu sahararrek (3); errefuxiatu sahararren (4); errefuxiatu talde (3)

eta errefuxiatu (26); eta errefuxiatu politikoak (3); gatumbako errefuxiatu (3); hainbat errefuxiatu (3); hiriko errefuxiatu (3); jabalia errefuxiatu (3); jabaliako errefuxiatu (29); jabaliako errefuxiatu gunea (3); jabaliako errefuxiatu gunean (13); jabaliako errefuxiatu kanpalekuan (3); janingo errefuxiatu (3); junis errefuxiatu (6); junis errefuxiatu gunean (4); juniseko errefuxiatu (3); junisko errefuxiatu (5); junisko errefuxiatu gunean (3); khan junis errefuxiatu (6); khan juniseko errefuxiatu (3); khan junisko errefuxiatu (5); mila errefuxiatu (5); milaka errefuxiatu (3); nbek errefuxiatu (3); preso eta errefuxiatu (6); rafako errefuxiatu (31); rafako errefuxiatu bizigunean (4); rafako errefuxiatu bizigunearen (3); rafako errefuxiatu biziguneko (3); rafako errefuxiatu bizigunetik (3); rafako errefuxiatu gunean (4); rafako errefuxiatu guneko (5); rafako errefuxiatu palestinar (3); tindufeko errefuxiatu (9); tindufeko errefuxiatu guneetan (4); tulkaremgo errefuxiatu (3); ziren errefuxiatu (5)

batuen erakundeko errefuxiatuen (9); batuen erakundeko errefuxiatuentzako (4); batuen errefuxiatuentzako (6); batuen errefuxiatuentzako komisariatu (5); bizi diren errefuxiatuen (3); cear errefuxiatuei (3); cear errefuxiatuen (4); cear errefuxiatuen laguntzarako (4); diren errefuxiatuen (3); erakundeko errefuxiatuen (9); erakundeko errefuxiatuen laguntzarako (7); erakundeko errefuxiatuentzako (4); erakundeko errefuxiatuentzako goi (3); errefuxiatuak beren (3); errefuxiatuak eta (5); errefuxiatuak itzultzea (4); errefuxiatuak itzultzea eta (3); errefuxiatuak itzultzeko (4); errefuxiatuak itzultzeko eskubidea (3); errefuxiatuak laguntzeko (8); errefuxiatuei laguntza (4); errefuxiatuen alde (3); errefuxiatuen aldeko (8); errefuxiatuen artean (7); errefuxiatuen arteko (3); errefuxiatuen egoera (8); errefuxiatuen eskubideen (3); errefuxiatuen eta (4); errefuxiatuen itzulera (12); errefuxiatuen itzuleraren (3); errefuxiatuen laguntzarako (15); errefuxiatuen laguntzarako batzordeak (4); errefuxiatuen laguntzarako espainiako (5); errefuxiatuentzako goi (6); errefuxiatuentzako komisariatu (6); errefuxiatuentzako komisariatu nagusiak (3); errefuxiatuetarako goi (3); errefuxiatuta bizi (3); errefuxiatuta dauden (4); eta errefuxiatuak (7); eta errefuxiatuek (3); eta errefuxiatuen (17); eta errefuxiatuen aldeko (3); eta errefuxiatuen itzulera (4); euskal errefuxiatuak (8); euskal errefuxiatuen (7); nazio batuen errefuxiatuentzako (6); nbeko errefuxiatuak (3); nbeko errefuxiatuak laguntzeko (3); nberen errefuxiatuetarako (3); nberen errefuxiatuetarako goi (3); preso eta errefuxiatuen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus