Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esparrago iz zainzuria.

Aitak esparragoak eskuz hartzeko ohitura zuen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 41. orr.

Entsalada handi bat ari da atontzen Luzia, hau dun ene jakirik gogokoena, esan berri dio Lucyri: letxuga, tomatea, tipula, piper berdea, arrautza egosia, endibiak, azenarioa, atuna, esparragoak, artoa eta aguakatea, izugarri gustatzen zaidan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 294. orr.

Nafarroako esparragoak, bakailaoa bizkaitar erara Arabako patatekin eta Ezpeletako piperrekin, edateko Gipuzkoako sagardoa eta Nafarroa Behereko ardoa, eta postrerako Zuberoako gazta.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 109. orr.

Kontua da, Patri, Ezpeletako piperra ez dela egokiena bizkaitar saltsa egiteko, patatak ere ez direla bertan jartzen eta Nafarroan, ai Nafarroan, gaur ia ez dela landatzen esparragorik.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 109. orr.

Joseluk egin zuen afaria: esparragoak olibekin, eta saltxitxak tomatearekin.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 71. orr.

Nafarrak zuriz jantzita atera beharko dute, esparragoak bezala, eta ea Murtziakoek pikilloko piperrek uzten duten zaporearekin amaitzen duten.  Berria - Kirola   2004-02-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus