Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estutu, estu(tu), estutzen 1 da/du ad estuago bihurtu, inguru osotik sakatu.

Zain urdinez beteriko esku bat estutu zuen, alkandoraren eskumutur gogor distiratsu batean bildua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 115. orr.

Eskua luzatu zuen, estutu egin nion.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 204. orr.

Florent haren dendara hurbiltzen zen noizik behinka, eskua estutzera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.

Haren aurretik pasatzean, gela txiki beiradunean sartu aurretik, jaun haiek guztiek bostekoa estutzen zioten isilean, edontzi eta botilen gainetik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 159. orr.

Eskumuturrak palkoaren belus gorriaren gainean paratzen zituen, eskularru zuri txikiegiek pixka bat estutzen bazizkioten ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 374. orr.

Ukabila estutu zuen, bai eta arrautza lehertu ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 130. orr.

Gero, ukabilak estuturik, paparra atera eta drogerian sartu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Orakuluak bizirik dagoela erantzunez gero, une berean txoriari lepoa estutu, eta hil egingo du; hilik dagoela erantzuten badio, berriz, bizirik erakutsiko dio.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 44. orr.

Haren titiburua estutu nuen nire hortz artean, eta haren gorputza zurruntzen sentitu nuen, bizkarrarekin arku sinestezin bat eraikiz, eta luze erori zen, indarrik gabe.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 77. orr.

-Estutu ipurdia, urdanga hori, estutu ipurdia! -eskatu zidan bat-batean, arnasestuka.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 37. orr.

Bi adiskideek luzaz estutu zizkioten eskuak batak besteari, eta luzaz begiratu zioten elkarri, isilik, begietatik malkoak zerizkiela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.

Txistu egiteari utzi eta arnasots bat jaulki zuen ezpainak estutuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 287. orr.

Emakumeak masailak estutu zizkion eta, musu azkar bat ahoan emanda, harengandik askatu eta lasterka lau pisu igo zituen, ugerrez betetako eskaileretan gora.-Begiratu ere ez dute egiten neska horiek -esan zuen Emilek hortzak estutuz-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 376. orr.

Thatcherrek haren esku txiki eta lodia estutu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 25. orr.

Beso sendo batek gerria estutu zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 530. orr.

Bere kontra estutzen zuen orain, min eman nahian, umeen ankertasunarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.

Txalekoa txukundu eta zapaten zenbait hauts-izpi musuzapiaz kendu ondoan aurpegia estutu zuen, kezka biziaren adierazgarri.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 82. orr.

Malfoyren begi zurbilak estutu egin ziren, eta haserre alde egin zuen handik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 211. orr.

Izeba Emilyren ahoa estutu zen irri izoztu bat osatuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 154. orr.

Den-denek pauso bat atzera egin eta mutu begiratu zioten, beraien lanabesen kirtenak estutuz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 36. orr.

Eskaileretan behera gerrikoa estutu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 213. orr.

Besarkatu eta estutu egin ninduen, arnasa etenarazteraino.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 86. orr.

Zaldun honek baietsi zuen haur oso eder bat ikusi zuela ganbelan lotan, aita Frantzisko dohatsuak, bere bi besoen artean estutuz, lotatik iratzartzen zuela zirudiena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 806. orr.

Eskua hartu zidan eta bere esku artean estutu zuen, hitzik gabe.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 107. orr.

Hainbeste jendek estutzen zaituela ikusi eta nork ukitu zaituen galdetzen duzu?  Elizen arteko biblia   Mk 5,31

Gizonak eta emakumeak bultzaka sartzen ziren egurrezko tunel kirastuan, elkar estutuz eta zanpatuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.

Monika nire kontra estutu zen eta negarrez hasi zen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 125. orr.

Hamar minuturo gizon bat kubertara, zubira igota lemaren ardatzean ipinia genuen giltza ingelesa estutzera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 220. orr.

Mahastietan ez da gehiago oihu eta kantarik; dolareetan ez da gehiago mahatsik estutzen.  Elizen arteko biblia   Is 16,10

2 da/du ad irud/hed

Harryren begiek behera so egin zuten, eta ikusi zuenak bihotza estutu zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 71. orr.

Harryk, bere ezkerretara begiratzean, barrua estutu zion zerbait ikusi zuen: begi-pare bat, ilunpetan dir-dir.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 210. orr.

Zirrara gero eta handiago batek estutzen zien eztarria.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 398. orr.

Arnasa estutu zitzaion bisitariari; hitzak ahoan pilatu zitzaizkion, bata bestearen atzetik airera jalgitzeko prest, harrapakinarenganatz hegan abiatzen diren aztoreen antzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 266. orr.

Behean, sotoko haize beltzak arnasa estutu zion urdai saltzaile ederrari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 274. orr.

Sarritan, larritasunak kirioak estutu eta ibiltzeko beharra izaten zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.

Min itogarri batek estutzen zizkion saihetsak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 274. orr.

Bien bitartean santuak, bihotza estututa, lagunari esan zion jaiki eta begiratzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 298. orr.

Haize bafada bat bezalaxe sartu zen, aulki batean eseri, emozio bortitz batek arnasa estuturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 73. orr.

Gauean, ordea, esan zidan ez zitzaiola amodioa egitea ongi iruditzen aitaren gorpua oraindik bero zegoela, eta, beste askotan bezala, errespetatu egin nuen haren nahia, gure harremana estutzeko aukera hura galtzen uzteak pena eman zidan arren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 298. orr.

3 (adizlagunekin)

Naturaltasunez besarkatu eta emeki estutu zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 134. orr.

Pepponek gogor estutu zituen ukabilak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 84. orr.

Besteak, bat-batean gelditurik, eskutik heldu zion, eta eskua indarrez estutuz, ahopeka galdetu zion: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 81. orr.

Florin bat eskuan irmo estutzen nuela, pauso luzean joan nintzen Buckingham kaletik geltoki aldera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 50. orr.

Ronek amorruz estutzen zituen Crabberen ukabil erraldoiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 189. orr.

Gehienetan ez zuen kantatzen, isilik joaten zen, hortzak gogor estuturik jatorri iluneko amorru, oinaze eta suhartasun baten eraginez, eta itsu-itsuan egiten zuen aurrera.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 31. orr.

Horren zamak hain arin du estutzen eta hain gozo zauritzen, ezen berarengan haragi hila biziberritu egiten baita eta espiritu gaixoa indarrez betetzen!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 254. orr.

Txitxikovekin erabat txoraturik, oso luzaz estutu zion eskua, eta sutsuki eskatu herrira bisita egitera joateko ohorea egin ziezaiola.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 33. orr.

Manilovek ez zuen inolako asmorik gure protagonistaren eskuak askatzeko, eta hain sutsuki estutzen zizkion, ezen Txitxikovek ez baitzekien nola aterako zituen handik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.

Emakumeak irribarre egin zuen ezpainak bere hortz luzeen kontra estutuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 53. orr.

Gryffindorrekoak elkarren kontra estutu ziren hari pasatzen uzteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 132. orr.

Halabeharrez, bien ezpainak elkarren kontra estutu ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 505. orr.

Ondo estututako belakia bezala sentitzen zuen burua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 83. orr.

4 (era burutua izenondo edo izen gisa)

Erakusleihoa prestatzen ari ziren ondo jantzita, txalekoa soinean, galtza estutuak, eta apaindura luze liluragarriak atorraren eskumuturretan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.

Koronelak, bularra astintzen zion dardara ukabil estutuez geldiarazi, eta berriro esan zuen: [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 55. orr.

Brisak kapelaren ertz estutuaren inguruko ilea harrotu eta lokietako izerdia lehortzen zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.

· Bere estutua tinkoa eta laburra izan zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.

Begira geratu zitzaigun, alkandora--lepoan zeraman tanta gorriz beteriko begizta beltzari estutu txikia ematen ziolarik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 68. orr.

Hark, orduan, doktore errukarriari azken esku-estutu bat emanez, irribarrez esan zion, gozo-gozo, haur gaizto bat kontsolatzeko egin ohi den bezala: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 70. orr.

• 5 da/du ad larritu, urduritu.

Öchler erabat estutu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 320. orr.

Kolpean Harryrengana jiratu zuen burua izeba Margek; Harryri bihotza estutu zitzaion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 28. orr.

-Nik Florent dut izena, urrundik nator... -erantzun zion ezezagunak estuturik-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 20. orr.

-Ez zaitez estutu, Cassie, itzuliko da, ikusiko duzu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 235. orr.

-Ez estutu, James, utzi dena nire kontu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 129. orr.

Baina ez estutu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 146. orr.

Estutzen hasi zen, zangoak jada ez zituen lurrean hain sendo finkatuak nabaritzen, errebolberrari eusten zion eskua gero eta makalago zeukan, dardaraka hasteko zorian.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 268. orr.

Lisa ez zen haserretu; aitzitik, irribarre egiten zuen, eta haren irribarre ederrak gehiago estutzen zuen Florent bezperako amorru isilak baino.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.

Sethe begira jarri zitzaion, erne, trankil, prest onartzeko, askatzeko edo desenkusatzeko gizon estutua.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 180. orr.

-Esadak, arren! -estutu ninduen abadeak, haria galdua nuelako ustean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 298. orr.

Kontuz artzain, eguerdi betean egarriak estutzen bazaitu eta zure abereekin batera Klitor ingurura hurbiltzen bazara.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3870. orr.

Estutzen ninduen bakardade izugarritik ateratzeko premia larria.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahoa estutu (4); are gehiago estutu (4); areago estutu (3); arnasa estutu (8); arte estutu (3); artean estutu (15); artean estutu du (3); artean estutu eta (6); asko estutu (6); aurka estutu (6); aurpegia estutu (3); baino gehiago estutu (3); barrua estutu (4); bat estutu (13); batek estutu (3); batez estutu (3); begiak estutu (3); bere kontra estutu (3); besoa estutu (3); besoetan estutu (7); beste estutu (3); bihotza estutu (13); bihotza estutu zitzaion (6); bostekoa estutu (7); bostekoa estutu eta (3); bularraren kontra estutu (9); burua estutu (5); elkarren kontra estutu (6); erabat estutu (4); esku artean estutu (3); esku estutu (3); eskua estutu (37); eskua estutu eta (3); eskua estutu nion (6); eskua estutu zion (7); eskua estutu zuen (5); eskuak estutu (12); eskuak estutu eta (4); eskuak estutu zizkion (3); estutu baitzuen (3); estutu barik (3); estutu bat (10); estutu bat eman (3); estutu bat emanez (3); estutu behar (22); estutu behar ditu (3); estutu behar izan (6); estutu beharko (13); estutu beharko ditu (3); estutu beharko du (3); estutu beharra (3); estutu beharrik (3); estutu dit (6); estutu ditu (9); estutu ditut (3); estutu du (23); estutu dut (5); estutu egin (56); estutu egin da (4); estutu egin ninduen (3); estutu egin zen (5); estutu egin zion (3); estutu egin ziren (5); estutu egin zituen (4); estutu egin zuen (4); estutu egiten (47); estutu egiten da (4); estutu egiten du (8); estutu egiten dute (5); estutu egiten zuen (9); estutu eta (133); estutu eta begiak (5); estutu eta estutu (6); estutu eta ez (3); estutu eta musu (3); estutu ez (5); estutu gabe (15); estutu gura (5); estutu horregatik (3); estutu ipurdia (5); estutu izana (3); estutu nahi (22); estutu nahi du (3); estutu nahi izan (5); estutu nahian (6); estutu ninduen (13); estutu nion (14); estutu nituen (16); estutu nizkion (3); estutu nuen (17); estutu ondoren (7); estutu zen (20); estutu zidan (15); estutu zidan eskua (3); estutu zion (37); estutu zion eskua (4); estutu zioten (10); estutu ziren (8); estutu zituen (67); estutu zituzten (14); estutu zitzaion (14); estutu zizkidan (3); estutu zizkion (6); estutu zizkion eta (3); estutu zuen (94); estutu zuen bere (3); estutu zuen eta (3); estutu zuenean (3); estutu zuten (14); estutu zutenean (3); eta eskua estutu (3); eta estutu (43); eta estutu egin (12); eta estutu egiten (11); eta ezpainak estutu (4); eta gogor estutu (4); eta hortzak estutu (3); eta indarrez estutu (4); eta ukabila estutu (4); eta ukabilak estutu (4); ez estutu (15); ez zaitez estutu (5); ezpainak estutu (26); ezpainak estutu eta (6); ezpainak estutu zituen (13); fuerte estutu (3); gehiago estutu (25); gehiago estutu zuen (6); gehiegi estutu (7); gehiegi estutu gabe (3); gehixeago estutu (4); gerria estutu (3); gerrikoa estutu (8); gerrikoa estutu zuen (4); gobernua estutu (3); gogor estutu (23); gogor estutu beharko (3); gogor estutu eta (3); gogor estutu zuen (3); gorputzaren kontra estutu (7); hainbeste estutu (3); handiz estutu (3); harremana estutu (3); harremanak estutu (5); harryri bihotza estutu (3); hartu eta estutu (4); hormaren kontra estutu (3); hortzak estutu (60); hortzak estutu behar (5); hortzak estutu eta (24); hortzak estutu nituen (3); hortzak estutu zituen (11); hortzak estutu zituzten (7); indar handiz estutu (3); indarrez estutu (8); indarrez estutu zuen (3); indartsu estutu (3); inguratu eta estutu (3); kontra estutu (61); kontra estutu du (4); kontra estutu dut (3); kontra estutu eta (4); kontra estutu nuen (3); kontra estutu zen (7); kontra estutu zion (3); kontra estutu ziren (3); kontra estutu zituen (5); kontra estutu zuen (11); korapiloa estutu (3); lepoa estutu (7); markagailua estutu (7); markagailua estutu zuen (4); masailak estutu (3); nire kontra estutu (9); nola estutu (4); ondo estutu (5); partida estutu (4); pixka bat estutu (4); tinko estutu (4); ukabila estutu (8); ukabilak estutu (29); ukabilak estutu eta (6); ukabilak estutu nituen (4); ukabilak estutu zituen (13)

arnasa estuturik (3); arnasa estututa (3); artean estuturik (3); artean estututa (4); artean estutuz (3); bat estutuz (4); begiak estututa (3); bihotza estututa (5); bularraren kontra estutuz (5); eskua estutuz (6); eskuak estutuz (3); estuturik eta (3); estututa itolarria (3); estututa itolarria eragin (3); estututa zeuden (3); estututa zeukan (3); estututa zeuzkan (3); estutuz eta (8); estutuz gero (6); eta estutuz (3); eta hortzak estuturik (3); ezpainak estuturik (6); ezpainak estututa (11); ezpainak estutuz (3); gogor estutuz (4); hortz estutuen (3); hortzak estuturik (16); hortzak estututa (17); hortzak estutuz (13); indarrez estutuz (5); kontra estuturik (13); kontra estututa (9); kontra estutuz (17); ondo estututa (4); tinko estutuz (4); ukabilak estuturik (4); ukabilak estututa (3); ukabilak estutuz (9)

alde guztietatik estutzen (3); amorruz estutzen (3); are gehiago estutzeko (3); arnasa estutzen (6); arnasa estutzen zitzaion (4); artean estutzeko (3); artean estutzen (5); arteko harremanak estutzeko (7); aurka estutzen (4); bat estutzen (15); bat estutzen zuen (4); batek estutzen (5); beharrean estutzen (3); beso artean estutzeko (3); bezala estutzen (7); bidea estutzen (3); bihotza estutzen (11); bostekoa estutzen (5); bostekoa estutzerakoan (3); bularraren kontra estutzen (8); burua estutzen (4); edo estutzen (3); eskua estutzen (12); estutzearen alde (4); estutzeko asmoa (3); estutzeko aukera (4); estutzeko eskatu (3); estutzeko eta (5); estutzeko gai (3); estutzen ari (33); estutzen ari da (10); estutzen ari zela (4); estutzen ari zen (4); estutzen aritu (3); estutzen dio (5); estutzen dira (3); estutzen ditu (9); estutzen dituzte (4); estutzen dizu (3); estutzen du (15); estutzen du gorputza (3); estutzen duela (5); estutzen duen (11); estutzen duena (3); estutzen dut (4); estutzen dute (6); estutzen eta (20); estutzen ez (8); estutzen gintuen (4); estutzen hasi (12); estutzen ninduen (8); estutzen nintzen (3); estutzen nion (3); estutzen nuen (6); estutzen saiatu (3); estutzen saiatuko (3); estutzen saiatzen (5); estutzen zen (6); estutzen zidan (6); estutzen ziola (9); estutzen zion (18); estutzen ziren (8); estutzen zituela (3); estutzen zituen (18); estutzen zituen bitartean (3); estutzen zituzten (4); estutzen zitzaion (5); estutzen zizkion (6); estutzen zuela (9); estutzen zuen (31); estutzen zuten (8); eta estutzeko (3); eta estutzen (13); eta gehiago estutzen (5); ez estutzeko (3); ezpainak estutzen (8); gehiago estutzea (3); gehiago estutzeko (7); gehiago estutzen (18); gehiago estutzen zuen (3); gehiegi estutzen (7); gogor estutzen (12); guztietatik estutzen (3); harremana estutzeko (7); harremanak estutzea (5); harremanak estutzearen (3); harremanak estutzearen alde (3); harremanak estutzeko (11); harremanak estutzen (4); heldu eta estutzen (3); hersten eta estutzen (3); hortzak estutzen (8); indarrez estutzen (3); kontra estutzen (32); kontra estutzen du (4); kontra estutzen ziren (4); kontra estutzen zuen (7); lepoa estutzen (4); lokarriak estutzen (4); nola estutzen (8); tinko estutzen (3); zerbaitek estutzen (3); zintzurra estutzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus