Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ferekatu (orobat perekatu g.er.), fereka(tu), ferekatzen 1 du ad leunki, emeki ukitu. ik laztandu.

Egunbetetsuko bizarra ferekatu nuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 358. orr.

Ile haiek ferekatzen eta musukatzen nizkiola. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 482. orr.

Gero, astiki bai astiki, nire hatz indargeek teklak ferekatu zituzten. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 204. orr.

Mihia atera eta eskuak ferekatu zizkidan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 280. orr.

Bere azala neurearekin ferekatu nahi nuelako. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 54. orr.

Ferekatu egin zidan aurpegia bere eskuarekin, negarrez hasi behar duen umeari egiten zaion antzera. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 137. orr.

Bere gorputza goitik beheraino ferekatzen zuen bitartean. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 66. orr.

Nik begiak itxita jarraitzen nuen, oso gogorrak zeuden titiburuak ferekatzen. Klitorisa ferekatzen hasi da, ailegatzear dagoen orgasmoaren xerka. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 94. orr.

Katu handi zuri bat, lorezainarena, jauzi eginik belaun magalera etorri zitzaidan, eta kolpe hartaz liburua itxi zidan; alboan utzi nuen, piztia hura ferekatzeko. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 255. orr.

Eta zorigaitzezko gau hartan, aspaldiko partez pilota hura esku ahurrean harturik, luzaz ferekatu, laztandu nuen, anaiaz hobeki oroitzeko. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 26. orr.

2 hed

Firfira fresko batek ferekatu zidan bisaia. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 391. orr.

Egunaren lehen urre-izpiek ferekatu zuten. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 48. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus