Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

goratu (Egungo testuen corpusean 9.604 agerraldi), gora(tu), goratzen 1 du ad gora edo gorago eraman; mailaz igo. ik goititu; altxatu; goraltxatu. ant beheratu.

Eskuin eskua goratu eta bizkar aldera eraman du. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 13. orr.

Kaskoaren begi-babesa goratu zuen aurpegiko izerdia lehortzeko. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 85. orr.

Aingura goratzeko agindua aditu zuenean. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 32. orr.

Aitak besagainak goratu eta begiak zabaldu zitian. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 23. orr.

Aloizek sorbaldak goratu zituen, eta begiak beheratu. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 251. orr.

Begiak goratu eta Saint-Eustacheren erloju argiduna ikusi zuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 25. orr.

-Hori -eteten dio jeneralak ahotsa goratu gabe, emeki baina irmo-. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 101. orr.

Topa keinua egiten zidala basoa goraturik. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 19. orr.

Goratu zituen berriro kuleroak eta bainugelatik atera zen. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 241. orr.

Abelek jakaren lepoa goratu eta besoak gurutzatu ditu. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 97. orr.

Belauntziek belak goratu zituzten abiadura bizkortzeko. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 188. orr.

Lurretik metro t'erdi goratua zegoen ring-aren zoru ertzean. Josu Landa   «Odolbildua» - 135. orr.

Behin harria gerrira goratuta, Bi bote eman zituen bularrean eta bizkarrera jaso zuen. Berria - Kirola   2004-12-28

Marmolezko estatua klasikoak han hemenka sakabanatuak, idulkien gainean goratuak. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 55. orr.

"Ondo lo egin", esan zidan, "lo" horri doinua goratu, eta esanahi bikoitza erantsi nahiz. edozein jakintza arlotan lor daiteke dugun ezagutza maila goratzea. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 122. orr.

Llumek urrutiko kontrolagailua hartu eta are gehiago goratzen du musikaren ozentasuna. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 9. orr.

Hitz egiteari utzi gabe, irratiaren bolumena goratu zuen andreak. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 153. orr.

Jornalak % 14 goratuz. 18508

Eta nola goratu zuen erregeak, buruzagi eta zerbitzari guztien gainetik jarriz. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 138. orr.

2 laudatu, goraipatu.

Artzainak Jauna goratuz itzuli ziren. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 151. orr.

Gurtu nahi genuke, goratu eta ohoratu ere bai erregalia mistikoekin, urre, intsentsu eta mirrarekin. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 48. orr.

Publikoki goratu egiten dute pribatuan arbuiatzen dutena. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 77. orr.

Bai santuaren bertutea eta bai damuturiko anaiaren apaltasuna goratu zituen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 778. orr.

Bera mendebalekoa zenez, euskalki horren ezaugarriak goratu zituen. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 73. orr.

Ruz Piñeiroren epaiak dioenez, «terrorismoa goratuz» esan zituenen ondorioz zigortu du Otegi. Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Zinemaldiak bere ibilbide profesionala goratuz emaniko saria. Berria - Kultura   2004-09-25

Erlijioak, birjintasuna eta bihotz-garbitasuna asko goratu; ezkontza, horiek adina ez. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 203. orr.

Pierre Apeza ohorezko medaila gorenaz goratu du Frantziak. Herria   2004-07-22

Usteko duzu neure burua goratzen ari naizela.   - 347. orr.

Eta ez dezatela barnean beren burua goratu. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 144. orr.

· 3 da ad gora edo gorago joan; gora egin. ik goititu; altxatu; gorakatu; goraltxatu. ant beheratu.

Harry bizkor goratu zen, baina haizeagatik erratza desbideratu egiten zitzaion pixka bat. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 145. orr.

Kamainan goratu naiz ondo begiratzeko. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 152. orr.

Sobera urrun goratua zen arranoa. Berria - Kultura   2004-06-27

Eguberrietako zuhaitza zentimetro batzuk goratu zen lurretik. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 165. orr.

Eta urak handitu, altxatu, goratu ziren. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 9. orr.

Ziburun, Piarres Larzabal ikastegia zerratu behar ukan dute urak goratzearekin... Herria   2004-05-13

Eguzkia goratzen denean, guk sentitzen dugu, nahiz eta ezkutuan egon. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 128. orr.

Osinaren behealdea goratzen ari zela irudi zuen. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 78. orr.

Gar hotzek ni inguratu eta kriptaren erpineko esbastikaraino goratu ziren. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 288. orr.

Kristautasunaren marea, Gizarte Helenikoaren azken aldian hain indartsu goratu zena. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 99. orr.

Itsasoa bezala goratu zitzaidan haserrea. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 139. orr.

Girixtino demokratak [...] sekulan baino gorago joan dira ehuneko 62,1 bilduz eta beren hirugarren bitoria ardietsiz, ehuneko hamarrez goratu direlarik emaitzan. Herria   2003-09-25

Azukrearen prezioa izugarri goratu da. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 193. orr.

Baionan, hiru urteko epe hortan, %40-ez goratu dira prezioak. Herria   2004-11-25

BPGren igoerarekin batera goratu zen gastu hori. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 134. orr.

Ikusiz gastuak zonbatez emendatu zaizkioten, zergak % 24-ez goratu behar omen litazke. Herria   2002-11-21

Mendekostez, jakin-arazi du, alegia eta deusez, SMIC delakoa % 5-ez goratuko dela uztailaren lehenean. Herria   2003-06-12

4 (era burutua izenondo gisa)

Etxeberriko Pakita dela besoak gurutzatuta eta lepoa soin goratuan gordea heldu dena. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 87. orr.

Gandalfen esku goratuaren aurrean, mezulariak atzera egin zuen. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 207. orr.

Leiho-atetxo goratuen azpitik. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 92. orr.

Ez zen etxeko euskara, laburduraz eta bustiduraz betea, baina haren arrastoak suma zitzakeen euskara osatu, dotoretu, goratu hartan. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 88. orr.

Artea baino gauza goratuagorik ez zuen ezer ezagutzen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 326. orr.

Marrande doktoreak, ero-sendagile famatuen eta goratuenak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 293. orr.

5 azpikoz goratu

Schopenhauer bera gozatzaile desengainatua izanik, sinesteak oro, itxaropenak, olertiak, ilusioak azpikoz goratu zituen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 159. orr.

Eta hori egitean harreman naturala azpikoz goratua uzten dugu. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 53. orr.

6 hankaz goratu

Gasteizen gerrak ez zituen gauza asko hankaz goratu jende gehienarentzat. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 112. orr.

Aulkiak lekuz aldatu, tiradera hankaz goratu eta arroparen otarrea irauli. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 97. orr.

Hain elementu ezberdinek elkarren aurka burrukatu eta nahasketan dena hankaz goratu behar dute. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 415. orr.

Honelako interpretazio guztiek dena hankaz goratzen dute arrazoi makurrez. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 279. orr.







hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots bat goratu (3); ahotsa goratu (19); ahotsa goratu gabe (4); ahotsa goratu zuen (7); asko goratu (3); azkarki goratu (3); bat goratu (19); bat goratu eta (3); bat goratu zen (5); bat goratu zuen (4); batera goratu (4); batez goratu (3); begiak goratu (5); begiak goratu eta (4); begirada goratu (6); bekainak goratu (7); bekainak goratu eta (3); berriro goratu (4); besagainak goratu (4); besoa goratu (6); besoa goratu zuen (4); bezala goratu (5); bezala goratu zen (3); bizkarrak goratu (4); burua goratu (21); burua goratu du (4); burua goratu eta (8); egindako lana goratu (4); ere goratu (3); eskua goratu (5); eta goratu (19); eta goratu egin (5); eta goratu zuen (3); ez goratu (8); gainetik goratu (5); galtzak goratu (3

goratu behar (16); goratu behar da (3); goratu da (5); goratu ditu (6); goratu du (19); goratu duen (5); goratu dute (4); goratu duten (3); goratu edo (4); goratu egin (28); goratu egin du (3); goratu egin zen (6); goratu egin zuen (7); goratu egiten (11); goratu egiten ditu (3); goratu eta (86); goratu eta besoak (3); goratu eta esaten (3); goratu gabe (10); goratu izana (3); goratu jauna (3); goratu nahi (11); goratu nituen (5); goratu nuen (12); goratu ondoren (3); goratu zen (32); goratu zidan (3); goratu ziren (8); goratu zituen (50); goratu zituen begiak (4); goratu zituen eta (5); goratu zituzten (3); goratu zuen (76); goratu zuten (13)

hankaz goratu (4); ibilbidea goratu (3); jainkoa goratu (4); kokotsa goratu (4); lana goratu (8); mahukak goratu (4); mailaz goratu (3); nola goratu (3); pixka bat goratu (5); soina goratu (4); soinburuak goratu (3); soinburuak goratu zituen (3); sorbaldak goratu (25); sorbaldak goratu eta (5); sorbaldak goratu zituen (15); terrorismoa goratu (7); zeruraino goratu (3); zerurantz goratu (3)

ahotsa goratuz (17); bat goraturik (4); bat goratuz (3); bizkarra goratuz (3); bizkarrak goratuz (3); burua goraturik (3); burua goratuz (3); gainetik goratuko (3); goratua eta (11); goratua eta bedeinkatua (4); goratua izan (6); goratua izatea (4); goratua zen (5); goratuko da (5); goratuko du (3); goratuko zaituzte (3); goratuz esan (3); goratuz eta (14); goratuz eta bedeinkatuz (3); goratuz itzuli (3); jainkoa goratuz (4); sorbaldak goraturik (3); sorbaldak goratuz (6)

azpikoz goratzea (3); bat goratzeko (3); eta goratzea (5); eta goratzea egotzita (4); goratzea edo (3); goratzea egotzi (4); goratzea egotzita (8); goratzea eta (6); goratzea leporatu (3); goratzea leporatuta (4); goratzea leporatzen (3); goratzeko eta (3); interneten eta goratzea (3); terrorismoa goratzea (20); terrorismoa goratzea egotzi (4); terrorismoa goratzea egotzita (4); terrorismoa goratzea leporatuta (4); terrorismoa goratzea leporatzen (3); terrorismoa goratzeagatik (5); terrorismoa goratzearen (5); terrorismoaren goratzea (4)

ahotsa goratzen (7); bat goratzen (7); bere burua goratzen (10); boza goratzen (5); boza goratzen zuela (4); burua goratzen (15); burua goratzen duena (4); eta goratzen (6); gainetik goratzen (4); goratzen ari (9); goratzen da (7); goratzen dela (3); goratzen den (8); goratzen denean (3); goratzen diren (3); goratzen ditu (6); goratzen du (13); goratzen duen (3); goratzen duena (7); goratzen dut (3); goratzen dute (7); goratzen duten (8); goratzen eta (16); goratzen ez (3); goratzen hasi (4); goratzen zen (23); goratzen zion (3); goratzen ziren (13); goratzen zituen (6); goratzen zituen bitartean (3); goratzen zuela (9); goratzen zuen (13); goratzen zuten (4); jainkoa goratzen (3); mahukak goratzen (3); maila goratzen (4); nola goratzen (7); sorbaldak goratzen (6); sorbaldak goratzen ditu (3); terrorismoa goratzen (9); terrorismoa goratzen duten (4); zerurantz goratzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus