Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

hiazinto (Egungo testuen corpusean 86 agerraldi; orobat ihazinto g.er. eta jazinto g.er.) 1 iz moredina.

Azafraiaren eta hiazintoaren garaia maite dute gehien, kolore apur baten aldekoak direlako. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 260. orr.

Hiru nartziso sorta eta hiazinto nanozko sorta bat. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 282. orr.

Umeari Ishmir eman zioten izena, hiazinto eta nartziso petaloak baino xuriagoa zelako. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 35. orr.

Aitona sumatzen dut alboan, haren hats hiazintoz betea. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 122. orr.

Loreen artetik, jazintoak edo lirioak. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 178. orr.

2 harri bitxia, hori gorrixka.

Egiptoko oihal hiazinto kolorekoak. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 33. orr.

Denak hiazinto-soinekoekin jantzita. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 260. orr.

Burutik behera adats hiazintoa bezain ederrak zintzilik zituela. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 31. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus