Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

honezkero adlag hitz egiten den mementurako, dagokion aditzak adierazten duena gertatu bide edo uste dela jakinarazten duen adizlaguna. ik dagoeneko.

Fusilatze-pelotoia gosaltzen arituko da honezkero, tea zurrupaka edaten. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 174. orr.

Mundu guztiaren eskuetan egongo da honezkero. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 85. orr.

Batek baino gehiagok galdetuko zuen honezkero ea zer egiten dudan nik irakasle batekin. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 99. orr.

-Bai, honezkero hasiak izango dira. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 77. orr.

Honezkero zerbait jakingo dute igual... Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 155. orr.

Bueno, honezkero harrapatuko zuten koioteek -esan zuen egunkariko tipoak-. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 130. orr.

-Lubisen eta bien artean honezkero garbitu ditek. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 310. orr.

-Ez zekiat ba, David. -Honezkero elkar ezagutzen duzue, ezta? Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 203. orr.

Ez zirudien kontseilu eske; honezkero aspaldi jakin behar zuen, negozio hau edo hura aise abiarazteko [...] zein leihatilatan egin behar zuen kax-kax. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 144. orr.

Zerua irabazita daukazu honezkero. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 181. orr.

Agian, honezkero etxean izango zen. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 76. orr.

Garai batean, David sutan egongo zen honezkero. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 60. orr.

Pistola bat ukan balu, honezkero hilik zeuden, bera eta Lucy, biak. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 133. orr.

Elur-ekaitzarengatik atzeratu ez bagina iparraldeko bazter horietan, honezkero lurreratuak ginen Mexico-Cityn. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 22. orr.

Luzamendutan ibili ez bagina, honezkero bueltan ginen bigarren aldiz! Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 121. orr.

-Zuengatik ez balitz, honezkero hilda nengoke. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 155. orr.

Hainbeste luzatu ez bagina, honezkero egina genukeen birritan ere joan-etorria. Elizen arteko biblia   Has 43,10

Honezkero hemen behar zuen. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 31. orr.

Bai, hemen behean behar zuen honezkero... Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 128. orr.

Baldin eta non edo non lokartu bazen, ziur asko, iratzarrita behar zuen honezkero. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 81. orr.




 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus