Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ibili, ibil, ibiltzen 1 da ad gorputzaren zatiren batek beti lurra ukitzen duela higitu.

Ibiltzeko ohitura hartu nuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 109. orr.

Lauoinka ibiltzeari utzi eta bi oinen gainean ibiltzen hastean. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 258. orr.

Gauez ibili, eta egunez artasoroetan ezkutatu eta lo egin. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 342. orr.

Gero oinez zebilen, balantzaka. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 202. orr.

Herrian zehar ibili naiz bakarrik. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 33. orr.

Kalean ez zebilen inor. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 81. orr.

Adin oneko gizon andana bat oinez dabiltza, segurrenik Iruñea - Zizur - Iruñea eginez. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 37. orr.

Ene bidean nabil, oinak hegaldun. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 52. orr.

Laket zait zelai zabalean luzaz ibiltzea. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 114. orr.

Trabeska ibiliz, lerratu gabe egin daiteke jaitsiera. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 180. orr.

Bere otoitz liburua eta eskuargia hartuta, tranbiaren bideetatik ibiltzen zen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 181. orr.

Itsasoaren ertzetik zebiltzan mantso-mantso pasieran. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 201. orr.

Badiaren ertzetik paseatzen zebilen jendea korrika hasi zen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 44. orr.

2 higitu.

Zaldiz ibiltzen ikasi al nuen galdetu zidan osabak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 87. orr.

Lubis, erakutsiko al diok Davidi zaldian ibiltzen? Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 88. orr.

Zaldi gainean ibiltzeko botak eta galtzak. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 138. orr.

Ardi gainean ibiltzen jakingo duk hik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 88. orr.

Behin ere ez naiz ibili euskal artzain baten autoan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 44. orr.

Aurrerantzean ez gara bi turista bezala ibiliko. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 44. orr.

Etxez etxe ibiltzen zen, alemaneko eta frantseseko eskolak ematen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 319. orr.

Baina halaxe dabil mundua, esaten nuen neure artean. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 30. orr.

Inork ez zekien nondik nora ibilia zen ihes egin zuenetik. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 102. orr.

Argazki asko egiten nizkion hiriaren alde batetik bestera genbiltzala. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 35. orr.

Zozabarren saldo handiak zebiltzan atariko kanpandorre txikiaren inguruan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 36. orr.

Jende asko zebilen atzera-aurrera, nora jo ez zekiela. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 340. orr.

Galerian tren blindatu bat zebilen atzera-aurrera. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 94. orr.

Filologoak mundua aditu egiten du, entzun; dabiltzan hitzetan aditzen du mundua, ez putzuko hitz geldietan ikusten. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 55. orr.

· Goiztxo genbiltzala iruditzen zitzaion artean ere. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 137. orr.

· Badabilkidala norbait buruan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 137. orr.

3 (subjektu bizigabeaz)

Ekainaren hasierako arrats epela zen, hego haizea zebilen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 144. orr.

Zebilen haize gutxiak labe batetik irtena ematen zuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 232. orr.

Ez zebilen autorik errepidean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 138. orr.

Galdera pilo bat zebilkion arrapaladan buruan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 100. orr.

Errege-hiltzailearen izena paristar guztien ahomihietan dabil duela lau egunez geroztik, Ravaillac delako bat. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 16. orr.

-Omena dabil bere izeba Isabel Hungariakoa izan dela bere lehen amorantea, oraingoz bakarra. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 76. orr.

Ahapeka, ordea, esamesa zebilen homosexual baten zetazko maindire artean gertatu zitzaiola ezbeharra. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 105. orr.

Erran-merranak zebiltzan bazterretan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 70. orr.

Auzoan zebiltzan zurrumurruak egia izan ala ez, bailara osoan atxiloketa ugari gertatu ziren handik hilabete batzuetara. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 70. orr.

Nire kasua bolo-bolo ibili zela gymnasiumean eta hirian. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 310. orr.

· Zer zebilen Adelaren buruan? Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 171. orr.

4 egon.

Elkarrekin ibili ginen herriko eskola txikian. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 18. orr.

Ondo nenbilela esan nion. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 42. orr.

Stella ez dabil oso ongi azken boladan eta laguntzera etorri naiz aldi baterako. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 99. orr.

Ruche jauna konturaturik zegoen patxada galduta zebilela Perrette azken egunetan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 18. orr.

-Ez zabiltza oker, ez. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 13. orr.

Nahastuta nabil. 757

Lotsatuta ibiltzen zen gure artean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 135. orr.

Gainera, aita osasunez pattal samar zebilen, ordu gutxiago egiten zituen lanean. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 93. orr.

Bihotzetik gaixo zebilela obispoa eta auskalo zer egingo zioten nire laguntxoek. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 23. orr.

"Presaka nabil", esan nion. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 281. orr.

Gogoratu ezinik zebilen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 114. orr.

Gripe asko zabilek bazterretan, baina hi mutil sasoikoa haiz. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 212. orr.

Jende franko dabil kanpora nahian. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 21. orr.

Diruz eskas zebilen, are eskasago familia ugaltzean. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 7. orr.

-Zein dabil hor? 766

Horrekin batera, Um Hamidak jakinarazi zion bere alaba Abas Al-Helurekin ezkongaietan zebilela. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 157. orr.

5 harremana izan.

Zer zabiltza zu baldar horiekin! Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 111. orr.

Faxistekin ibili zela, hori gauza jakina duk. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 211. orr.

Martin oso konpainia txarrekin omen dabil -erantzun zidan ahotsa beheratuz-. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 132. orr.

Artean Idoia-rekin nenbilen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 183. orr.

Ez dabil Martarekin, baina nahi bai. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 152. orr.

Bestela, Hamidak ez zuen berarekin ibili nahiko, edo hitz egin, edo etorkizuneko ametsak hizpidera ekarri. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 120. orr.

6 aritu, jardun. (norbait)

Bi mila ardirekin mendian artzain ibiltzea ez da bizimodua. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 28. orr.

Metalgintzako enpresa batean garraiolari ibiltzen zen goizetan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 24. orr.

Ikasle dabil Orthezeko Akademian. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 161. orr.

Terranova aldean ibiltzen da bakailao-ontzi batean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 133. orr.

Galdera bat etortzen zait gauero, jendea hiltzen ibilitako gizon baten semea ote naizen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 96. orr.

Bizargina labanak zorrozten zebilen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 360. orr.

Nire eskaintza onartuko bazenu, esku arteko guztia bazter utzita bizkor ibili beharko zenuke. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 15. orr.

Oso justu dabil Kimikan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 161. orr.

Obabako dantzaldietan soinuarekin ibiltzen nintzen garaietan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 51. orr.

Zerrategira bidaliko ninduten Adriani bizikletan ibiltzen erakustera. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 74. orr.

Biharamunean bainatu egingo ginela eta pilotan ibiliko ginela hondartzan. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 101. orr.

Ibili al zarete Urtzan igeri? Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 106. orr.

Ez zait erreguka ibiltzea gustatzen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 338. orr.

Gero atezain eta gaur polizia lanetan zebilen gizon misteriotsu bezain tirriagarriarekin. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 34. orr.

Taigabeko gutun trukean zebilela Frantziako erregeren ama Katalina Medicikoarekin. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 238. orr.

Antzematen genion zerbait jakin nahian zebilela. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 123. orr.

Irunen ibilia zela, gudu-lerroari eutsi nahian. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 34. orr.

Zertan ibili haiz gaur gauean? Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 112. orr.

Berdin-berdin ibili zitekeen kartetan kandela baten argitan egurtegi batean. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 117. orr.

"Jainkoa ez dabil dadoetan munduarekin" esan zuen Einsteinek. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 46. orr.

Sukaldean zebilen oraindik Maud; plateren zarata entzuten zuen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 133. orr.

Senak esaten dit aurkitu dudala bila nenbilen gizona -esan zuen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 13. orr.

Partaideak oihu bizian zebiltzan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 24. orr.

Zure atzetik ibiltzen den neska hori neukan gogoan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 93. orr.

Beti ihesean dabiltzan mutilak ehizatu nahi ditut nik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 183. orr.

Adelaren aita, POUMen ibili aurretik, PCn ibilia zen. 799

Ama frantsesa zuen, paristarra, 68ko maiatzeko mugimenduan ibilia. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 130. orr.

Erreketeak auzoan sartzen ikusi zituen aitak, Marroren aitona atxilotzen ere bai, udaleko idazkaria zelako eta errepublikazalea zelako; auzoko beste batzuk ere eraman zituzten, haietako zenbait ezertan ez zebiltzanak. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 109. orr.

7 (zerbait)

Berehala jarriko dugu-eta autoa berriro ibiltzeko moduan. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 188. orr.

Aldian behin, urarekin ibiltzen den automobila asmatu duen asmatzaile baten berri etorri ohi da egunkarietan. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 201. orr.

Giza motorra gai da erregai bakar batekin ibiltzeko, proteina besterik jan gabe. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 203. orr.

Asko dira olio-tanta bakan batzuekin asteetan edo hilabeteetan ibiltzen diren makinak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 40. orr.

Berogailua ez dabil. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 94. orr.

Maialen, esan nion, Internet ez dabil ondo. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 120. orr.

Eta radarra ere ez zebilen, nonbait, behar bezala. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 24. orr.

Mekanismoa bazebilen, baina poltsikoko erloju hark ez zeukan kristalik. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 49. orr.

Pistola garbitzen eta koipeztatzen aritu nintzen; katua eta kolpekaria ongi zebiltzan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 55. orr.

Tinta injekzioz dabiltzan gailuak. Berria - Gaiak   2004-10-22

· 8 du ad ik korritu 2.

Berrogeita hamar verstako bidea ibili ondoren. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 328. orr.

Lau urte lehenago ibili zituzten ibilbide mortuetatik zehar ibili zen. Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Comalako karrika bakartiak ibili zituen, zaborretan usnaka zebiltzan txakurrak uxatuz bere urratsekin. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 97. orr.

Guk, ordea, kontrako bidea ibiliko dugu: erreferentziak alde batera utzita, hitzak bere horretan hartuko ditugu, hizki- eta soinu-multzoak diren aldetik. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 13. orr.

Ibiltzeko geratzen zitzaion bidea ibilitakoa baino askoz motzagoa ageri zitzaiolarik, [...]. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 152. orr.

Eta Teresak ordu erdia behar zuen tarte hura hiru aldiz ibiltzeko. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 146. orr.

Bibrazioen ondorioz aire-molekulek ibilitako distantzia. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 111. orr.

9 erabili.

Espartzuzko kapazu handi bat ibiltzen zuen, eta argazki sorta bat atera zuen handik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 35. orr.

Nik Dunhill ibiltzen dut azkenaldi honetan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 141. orr.

Leku zailenetatik ibili du [umea]. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 99. orr.

Oiloak ostikoka ibili eta baserritarren moduan hitz egin. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 29. orr.

· Desira bat ibiltzen dugu gure izpirituaren inguruan, topaketa atseginak, ezagutza amultsuak, agian amodioak izateko desira. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 203. orr.

Duda franko ibili ondoren deliberatu naiz hemen berriro ateratzera. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 81. orr.

10 (era burutua izenondo gisa)

Zientzia eta mitoa, "hau dena zer den" jakiteko bi bide ibilienak, gauza bat eta bera ote dira ba? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 44. orr.

11 (era burutua izen gisa) ik beherago 16; ik ibilitxo.

Afal ondoren bainutegiko parkean ibili bat egitera joan nintzen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 205. orr.

Nahitara joaten zen Abasekin ibili bat egitera, haiekin topo egingo zuela jakitun. eta hartara, leiho erdi zabalduan kukutua, kanpoan zer gertatuko, uko egin zion eguneroko ibilia egiteari. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 140. orr.

NASAren Spirit robotak gaur hasiko ditu lehen ibiliak Marten. Berria - Gaiak   2004-01-15

Haur bat alokatzen zuten, amak beren ibilietan eramateko. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 174. orr.

Eguzkiaren ibiliari begira hazten direnak. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1410. orr.

Arretaz begiratu behar diogu pentsamenduen ibiliari. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 193. orr.

12 ibilian

Dena ibilian, dena barrez. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 261. orr.

Arto-opila da hau, banana-hostoan bildua, kalean bertan saltzen duten otamen koxkorra: ibilian zoazela jan, eta ez duzu denborarik alferrik galtzen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 262. orr.

Normalean, ibilian gabiltzala, eta eserita gaudela ere bai, aski dira muskuluek egiten dituzten mugimenduak zainak estutzeko eta odola bultzatzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 174. orr.

Orain babesean eta seguru dago, pentsatu zuen mutilak, ibilian ibili ondoren, neu ere jaiegunaren distantzia bakartietan noraezean ibili naizen bezala. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 222. orr.

13 -en barrena/zehar ibili

Ez bainaiz beti ibili bide zintzoenetan barrena, eta ez baititut erabili beti baliabiderik legezkoenak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 13. orr.

Orian barrena ibiltzeko egindako piragua. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 11. orr.

Prest utzi nuen bizikleta, inguruetako auzo eta herrietan barrena ibiltzeko. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 42. orr.

-Mundu erdian barrena ibilia zara, jauna: pozik egingo nuke nik ere beste horrenbeste... Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 284. orr.

Parisen zehar nenbilen goiz eguzkitsu batez, bihotza jaietan, oina alai. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 196. orr.

Luzaro ibili nintzen kaleetan zehar. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 350. orr.

Anaiak munduan zehar dabiltzanean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 142. orr.

Ibaiak ziren Europa zaharraren zainetan zehar zebilen odol preziatua. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 17. orr.

14 norbait dabilen bideak harrapatu

Haren heriotza ezbeharra da, baina bestearena halaxebeharra jende on-onen begietan (zebilen bideak harrapatu!). Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 281. orr.

15 jolasean ibili

Behin, tiragomarekin jolasean nenbilela, [...]. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 34. orr.

Atarian, umeak baloiarekin jolasean zebiltzan. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 59. orr.

Ezkutaketan jolasean dabiltzan haurrek, ezkutaleku bila ari direla, gordeleku berean elkar aurkitzea ez da harritzekoa. Jokin Urain   «Errotarria» - 54. orr.

Mutikoek beren adineko mutikoekin jolasean ibili behar dutela. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 15. orr.

Curtisek ez du zurekin jolasean ibiltzeko baimenik. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 234. orr.

Hantxe, ilunabar hartan indioetara jolasean nenbilela, benetako istorio baten erdi-erdian sumatu nuen neure burua. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 34. orr.

Herri guztietako kaleetan haurrak jolasean dabiltzan ordu hori zen. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 25. orr.

Ordenadoreak eta pistolak jolasean ibiltzeko. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 196. orr.

Dirua belarrietatik polpolka eta, hala ere, sarea muntatu behar Donostiako emakumerik finenekin jolasean ibiltzeko. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 58. orr.

16 odol-ibili iz

Zutitu egiten ginen noizean behin, odol-ibilia zuzpertzearren. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 74. orr.

Lipar gutxiren jiran, mataza desarildu, eta glukosa bilakatu zen atzera, glukosa hori odol-ibiliak giharre--zunzño bateraino garraiatu, eta han gogorki zatitua gertatu zen bi molekula azido laktikotan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 301. orr.

Ukituriko gorputz-adarretako odol-ibiliaren hertsapena. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 196. orr.

17 norbaiti zainetan ibili

Erresumako odolik garbiena dabilkik zainetan... Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 119. orr.

Zainetan Albretarren odola ibili ez balitzaio ere.Zilarbizi bihurtu zela zirudien, huraxe zebilkiola zainetan eta begietatik irazten zitzaiola. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 55. orr.

Bizi nahi izanez gero, zainetan zebilkigun gaztetasunari nolabait etekina atera nahi izanez gero. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 76. orr.

-Harrizkoa al duzu bihotza, ozpina al dabilkizu zainetan? -bekaiztu zitzaion, ordea, Nora. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 35. orr.

Zentzu guztiak erne zituen eta odola borborka zebilkion zainetan barrena. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 202. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

adi ibili (16); alderrai ibili (11); alferrik ibili (11); argi ibili (30); arin ibili (12); asko ibili (40); askotan ibili (12); atzetik ibili (66); aurrean ibili (19); aurrera ibili (27); azkar ibili (40); bakarrik ibili (28); begira ibili (16); behera ibili (48); beti ibili (28); bezala ibili (44); bidetik ibili (13); bila ibili (174); bizkor ibili (22); borrokan ibili (18); bueltaka ibili (24); egunez ibili (16); ehizan ibili (13); elkarrekin ibili (36); erne ibili (106); eskean ibili (16); estu ibili (13); ezin ibili (12); ezinean ibili (22); ezinik ibili (38); ezkutuan ibili (13); fin ibili (57); gabe ibili (54); gainean ibili (30); gainetik ibili (11); gaizki ibili (27); galdezka ibili (21); galduta ibili (32); gehiago ibili (20); gertu ibili (22); gezurretan ibili (19); gisa ibili (11); gustura ibili (24); hala ibili (28); halaxe ibili (15); han ibili (36); hantxe ibili (12); hemen ibili (11); hobeto ibili (15); hona ibili (37); honat ibili (11); hor ibili (15); horrela ibili (23); hurbil ibili (13); ibili ahal (40); ibili ahala (11); ibili arren (56); ibili bat (22); ibili behar (526); ibili beharko (174); ibili beharra (122); ibili beharrak (13); ibili beharrean (28); ibili beharreko (13); ibili beharrik (54); ibili bitartean (13); ibili da (422); ibili du (11); ibili gabe (131); ibili gabeko (11); ibili izan (109); ibili izana (25); ibili kontuz (12); ibili ondoan (48); ibili ondoren (186); ibili ostean (50); ibili zen (965); ibili zuen (30); ihesi ibili (19); inguruan ibili (38); isilik ibili (14); itzulinguruka ibili (13); jendea ibili (16); jolasean ibili (21); jota ibili (14); karriketan ibili (16); kontuz ibil (14); kontuz ibili (229); lanean ibili (13); lanetan ibili (19); larri ibili (62); lasai ibili (24); luzamendutan ibili (19); luzaro ibili (11); luzaz ibili (11); mendian ibili (11); moduan ibili (13); nola ibili (51); non ibili (48); noraezean ibili (32); oinez ibili (28); oker ibili (15); ondo ibili (54); ongi ibili (30); osoan ibili (19); paseatzen ibili (11); paseoan ibili (11); presaka ibili (28); tentuz ibili (33); txukun ibili (13); urrun ibili (25); zalantzan ibili (12); zelatan ibili (12); zergatik ibili (17); zertan ibili (26); zuhur ibili (11)

baina kontuz ibili (18); batetik bestera ibili (44); bila ibili ondoren (11); duda mudatan ibili (13); erne ibili behar (19); erne ibili beharko (20); erne ibili beharra (12); eta aurrera ibili (14); eta behera ibili (41); eta bestera ibili (19); eta hona ibili (27); herriz herri ibili (18); ibili ahal izateko (13); ibili bat egitera (13); ibili eta gero (78); ibili eta ibili (33); kontu handiz ibili (34); kontuz ibili behar (68); kontuz ibili beharko (24); kontuz ibili beharra (25); luzamendutan ibili gabe (12); non ibili zara (12); nondik nora ibili (12); nora ezean ibili (18); oso fin ibili (15); oso kontuz ibili (11); pixka bat ibili (12)

ibilian ibilian (31)

inguruan ibiliko (13); kontuz ibiliko (12); larri ibiliko (18); ondo ibiliko (15); urrun ibiliko (15); urruti ibiliko (14)

aurrean ibiltzea (11); bakarrik ibiltzeko (11); batetik bestera ibiltzeko (16); bila ibiltzea (22); erne ibiltzeko (17); gabe ibiltzeko (13); gainean ibiltzea (11); gainean ibiltzeko (14); horrela ibiltzea (13); ibiltze hori (11); ibiltzea gustatzen (25); ibiltzea leporatu (13); ibiltzeari ekin (33); ibiltzeari utzi (27); ibiltzeari utzi gabe (12); ibiltzeko aukera (18); ibiltzeko deia (12); ibiltzeko deia egin (12); ibiltzeko esan (22); ibiltzeko eskatu (24); ibiltzeko gai (26); ibiltzeko gauza (36); ibiltzeko gogorik (16); ibiltzeko moduan (18); ibiltzeko ohitura (21); kontuz ibiltzeko (81); lasai ibiltzeko (14); mendian ibiltzeko (15); oinez ibiltzea (15); oinez ibiltzeko (12); zehar ibiltzeko (11)

arabera ibiltzen (11); asko ibiltzen (37); atzetik ibiltzen (33); aurrera ibiltzen (18); bakarrik ibiltzen (30); barrena ibiltzen (30); batetik bestera ibiltzen (31); behera ibiltzen (20); beti ibiltzen (19); bezala ibiltzen (38); bila ibiltzen (44); bizikletan ibiltzen (11); elkarrekin ibiltzen (26); eta behera ibiltzen (12); eta bestera ibiltzen(19); gabe ibiltzen (24); gainean ibiltzen (39); gehiago ibiltzen (12); hala ibiltzen (11); han ibiltzen (21); hara hona ibiltzen (13); hona ibiltzen (20); hor ibiltzen (16); horrela ibiltzen (11); ibiltzen ahal (28); ibiltzen ahalko (12); ibiltzen ari (22); ibiltzen hasi (161); ibiltzen hasten (18); ibiltzen ikasi (20); ibiltzen zen (445); ibiltzen zuen (14); ibiltzera behartu (13); inguruan ibiltzen (14); jantzita ibiltzen (14); jolasean ibiltzen (13); kontuz ibiltzen (16); lasai ibiltzen (11); mendian ibiltzen (16); nola ibiltzen (37); oinez ibiltzen (19); zaldiz ibiltzen (16); zehar ibiltzen (15)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus