Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

idazki 1 iz idatzirik dagoen zernahi gauza. ik idatzi 6; izkribu; idazlan.

Liburutegirako liburu eta idazkiak biltzen ibili zen Ingalaterra osoan eta atzerrian. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 53. orr.

Euren hitzetan eta testuetan, euren diskurtsoetan eta idazkietan. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 137. orr.

Klararen idazki guztiak bere ahizpei zuzenduak daude. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1169. orr.

Idazki hau ez da guregana iritsi. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1201. orr.

Testamentu Berriko idazkiak grekoz idatziak izan ziren. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 180. orr.

Idazkiaren gai nagusia maitasuna da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 237. orr.

Idazki laburrak liburuak baino mila bider gehiago balio duela. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 261. orr.

Idazki ofizial batekin jakinarazi zidaten "lanpostu iraunkorra esleitu" zidatela. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 39. orr.

Idazki horretan gauzen oinarriez (archai) eta kausa lehenez arduratuko dela dio Aristotelesek. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 169. orr.

Idazki honen azken atalean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 217. orr.

Hau Itunaren kutxa eta Idazki Santuaren armairua da. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1017. orr.

"Vitae Patrum" idazkietan irakurtzen denez. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 54. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Agiririk ez da falta: eskutitzak, haren biziaren gaineko idazki-zatiak, isilpeko txostenak, poliziaren artxiboak. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 42. orr.

· Aldi jakin bateko zientzia-idazkiei so egitean, harri eta zur eginik geratzen gara ikusirik mundu guztiak hartzen dituela objektu berak hizpide. bestela, nola arituko nintzen ni orain lekukotza-idazki hau zirriborratzen? Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 175. orr.

3 idazkuna.

Batean, idazki hau "Agua caliente". Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 191. orr.

Vive la Belgique zioen idazki batek. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 352. orr.

Laudanum idazkia zuen botilatxo bat, hutsik, azaldu zen gizonaren ondoan. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 145. orr.

Atzealdean "élevé en plein air" idazkiaren gainean zerri sano arrosa eta alegeraren marrazkia zekarren. Itxaro Borda   «%100 basque» - 159. orr.

Hormako karean egindako idazki batzuek erakarri zuten nire arreta. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 352. orr.

Paretak orobat hutsik, irudi edo idazkirik gabe. Xabier Montoia   «Elektrika» - 137. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus