Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

idazkuntza [42 agerraldi, 12 liburu eta 10 artikulutan] 1 iz idazketa.

Irudimenaren bidez ikustea eta oroimenaren bidez berrikustea da idazkuntzaren ondarea. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 43. orr.

Albisteen idazkuntzak arina izan behar du, eta goitik beherakoa. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 125. orr.

Hain zuzen ere, idazkuntzaren prozesuan zehar zerbait berri deskubritzen duzunean. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 188. orr.

1944aren amaieran utzi zuen irakaskuntza, idazkuntzan sartzeko buru-belarri. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 8. orr.

Ohiko bideetatik aldenduz, idazkuntzaren historian zehar erabilitako baliabide erretorikoak modu berri edo berezian erabili zituen Queneauk liburu honetan. Berria - Kultura   2006-01-12

2 (hitz elkartuetan)

Idazkuntza eta sorkuntza prozesu oro da norbere buruaren eta norbere sorkuntzaren gaineko kontzientzia hartze prozesu gradual, apurkakoa. Berria - Kultura   2006-03-14

Idazkuntza kontseilu horrek Luma aldizkaria bideratzen ere lagunduko du. Berria - Kultura   2004-09-15

3 idazkera.

Idazkuntza konbentzionaletik eta haren azturetatik libratzeko ahaleginak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 173. orr.

Sua, idazkuntza eta kalkulua asmatu zirenetik. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 141. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus