Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

idazmolde 1 iz norbaitek idazteko ikurrak marrazteko duen moldea. ik idazkera 2.

Helbidea ezartzeko neure idazmoldea aldatu nuen, eta aski ontsa imitatu nuen, azalaren gainean, Dijon-eko zigilua. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 116. orr.

Zera aurkitu nuela arbelean idazmolde ederrez idatzirik: [...]. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 50. orr.

2 idazteko moldea. ik idaztankera.

Horretarako, 1973ko lehenengo argitalpena oinarritzat hartu dute eta gaurko idazmoldeetara egokitu dute. Berria - Kultura   2004-06-17

3 estiloa. ik idazkera.

Lapurdiko XVII. mendeko idazleak denak antzera idazten ahalegindu ziren, eta zuberotarrek ere kontuan hartu zuten haien idazmoldea. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 35. orr.

Testu zuzenak, italianismoak tartean dituztenak, sinpleak idazmoldeari eta esaldien loturari dagokienez, aipamen bibliko gutxikoak eta eliz autoreen aipamenik gabeak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 37. orr.

Idazmolde biluzi eta zuzena darabil, apaingarri askorik gabea, narratibatik oso hurbila. Berria - Kultura   2004-07-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus