Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

idazti 1 iz liburua.

Uste dut inoiz idatzi den idaztirik alferrikakoena dela. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 151. orr.

Idazleak ez datoz bat lege naturala definitzerakoan, hitz hau askotan erabiltzen duten arren beraien idaztietan. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 76. orr.

Itun zaharreko idaztiak irakurtzen dituztenean. Elizen arteko biblia   2 Ko 3,14

2 idazkia.

Aurrenekoa, G. E. Lessing da (Idazti hautatuak, Bilbo, Klasikoak, 2002). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 260. orr.

Gertaera ongi egiaztatua dago frantziskotar iturrietan […] baita begiz-begiko testigu izan zen Vitryko Jakobo Akreko San Joan hiriko gotzainaren idaztietan ere. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 986. orr.

3 Idazti deuna Idazteuna.

Jaungoikoaren Hiria deitzen diogu, Idazti Deuna lekuko, Probidentzia gorenaren arabera, eta ez giza arimen eraginez suertatuta, giza ingenio guztiak bere mendean biltzen dituen hiriari. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 354. orr.

· pl Idazti Deunak jainkotzearen nemesi moral eta intelektuala protestanteen morrontza izan zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 299. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus